| « Pantoja - Txintxurreta | 3 baionatar » |
… 22, 23, 24, 25, 27…
Aiba! Hor zaudete eta!
Barkatu! Barkatu!
Geratzen zaizkidan neuronak kontatzen ari nintzen!
Izan ere, dakizuen bezala Beasaingo festen erdi aldean gaude jada, eta nik, denbora alperrik galtzen ez dakidanez, egun alai hauek esperimentu zientifiko bat egiteko aprobetxatu ditut, eta orain datuak jasotzen ari nintzen.
Esperimentuak honetan zetzan:
Ea alkoholak azala, ebakiak, urratuak… desinfektatzen dituen bezala, garunean ere antzeko zerbait egiten ote duen.
Eta aizue! Hala da! Ez dakit sekula santan, barrutik horren garbi egon naizen! Ez neuronarik, ez horrenbeste entzuten den sabeleko virus-ik, ez ezer!
Badakit oso sufritua irudituko zaizuela egunero-egunero zure gorputza esperimentu bati eskeinita ibiltzea… eta hala da egia esan, baina zientziarengatik izan bedi dena! Bai jauna!
Asteburu honetan berriz, esperimentuaren bigarren zatia, neuronak nola sortzen diren ikustea. Eta ea, uretan, edo alkohol pixkatetan bustitzea, zer den hobea (zer bestela! :-) Ostiralean urarekin egingo dut froga, eta larunbatean alkoholarekin.
Ikusiko da.
Beno, ikusi-ikusi, jada ez dut ezer asko ikusten, eta egun argiak begietara min eta guzti ematen dit. Horregatik dut nahiago gaua.
Oh! gaua!