Jesus! Posible al da oraindik hemen Oteizaren inguruko ezer ez esana? ai amaa… barkatu, barkatu! :-)

1963an, Oteizak Operación H izeneko laburmetraiean hartu zuen parte. Beno, egia esan Oteiza labur honen sustatzaile nagusia izan zen, nahiz eta hori bai, azkenean bere lana muntaiera soilik mugatu.
Labur honen zuzendariak Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert izan ziren. Georago etorriko zen Ama Lur famatuaren egileak hain zuzen. Musika berriz Luis de Pablo konposatzaile euskaldunaren esku geratu zen.
Hori bai, laburmetrai berezi xamarra omen da nola ez (nik ez dut ikusia), Oteizaren ‘mecenas’a izan zen Juan Huarte enpresariaren enpresen inguruko lan bat bait zen berez. Baina pentsa, lehen planoa Oteizaren eskultura bat bere ardatzaren inguruan biraka baita!

Eta amaiera berriz…
…honela dio Santos Zunzunegik “El cine y el País Vasco” liburuan:
“… un film en blanco y negro con excepción de su último minuto. Precisamente en este final se encuentra uno de los momentos más sorprendentes del film: de improviso la cámara nos muestra un paisaje en color, desenfocado. Poco a poco, la panorámica de la cámara va descubriendo una tela roja que, desenfocada tambi´n, va ocupando la totalidad de la pantalla. Cuando desaparece la imagen para dar paso a la blancura de la cola que encierra el film, el ojo del espectador cree visualizar por un instante un golpe de color verde, que surge por complementariedad. Rojo, blanco, verde, los colores de la bandera nacional vasca, presentes sin estarlo.”
Ulertzen duzue, ezta?
Filmean kolore gorria eta txuria agertzen dira, baina gure begiak ez ditu bi hoiek soilik ikusten, ikusmena ez delako kontu fisiko “hotz” bat nolabait esatearren, ez delako uhin luzera jakin batzutako uhinek gure begian sortzen duten kontu bat bakarrik, gai psikologiko bat baizik. Eta guk (gure burmuinak), kolore bat ikusten dugunean eta ondoren ‘txuria’, momentu batetan lehenik ikusi dugun kolorearen komplementarioa “ikusten” dugu, gurpil kromatikoan aurkako tokian dagoena. Gorriaren kasuan, kolore berdea.

Kontatu dizuedan hau, errealitatea da. Zer, ez didazuela sinesten?
Orduan nola esplikatzen duzue ondorengo hau?
Begira! Begira gurutzera!
:-)

Informazioa liburu honetatik hartua gehienbat.