Gaur ez dago beste konturik albistegietan. Sarah Palin-en hitzaldia gora ta hitzaldia behera.
Eta aitortu behar nik ere badudala bere hitzaldiaren berri, interneten topatu eta irakurri baitut. (To/No hemen pdf-a)

Ez, ez da hau nire estiloa :-). Ez naiz politikarien hitzaldiak irakurtzera dedikatzen, baina Obamaren inguruan esan omen zuen kontu batek bultzatu nau. (eta badakizue ni Obamazalea naizela:-)
Al Qaedak estatu batuen aurka konspiratzen jarraitzen duen bitartean, Obama terroristei beraien eskubideak nork irakurriko arduraturik zebilela esan omen zuen Palin-ek, terroristek eskubiderik ez balute bezala, eta baieztapen hori oso ‘fuertea’ iruditzen zaidanez, hala esan ote zuen edo ez begiratzeko hartu dut eskutan bere hitzaldia.
Eta bai aizue! Hala dio Palin-ek
“Al Qaeda terrorists still plot to inflict catastrophic harm on America … he’s worried that someone won’t read them their rights? “
Aurpegia behar du!

Baina beno, noan arira!
Palin-en hitzaldian gehien txunditu nauena honako zati hau izan da:
“Starting in January, in a McCain-Palin administration, we’re going to lay more pipelines … build more new-clear plants … create jobs with clean coal … and move forward on solar, wind, geothermal, and other alternative sources.”
NEW-CLEAR PLANTS?
Zer demontre da hori?
Solairu garbi berriak?

Ez, benetan, zer demontre da NEW-CLEAR PLANTS hori?
Energia garbia lortzeko industria?
Ez, gero aipatzen ditu eta eguzki, aire eta beste energia iturri berriak.
A! Noski! NUCLEAR PLANTS esan nahiko zuen!
Eta bere hitzaldian aurrera jarraituz, NEW-CLEAR hitza berriz ere topatzen dugu,
eta berriz ere NUCLEAR behar zuenean!
“Terrorist states are seeking new-clear weapons without delay …”
NEW-CLEAR WEAPONS, NUCLEAR WEAPONS BEHARREAN!
Baina hau zer da, txantxa bat?
Ez al diote esan andre honi energia eta arma nuklearrak oso ‘garbi-garbiak’ esaten dena, ez direla?

Eta ez, dirudienez ez da transkipzio akatsa, interneten makina bat tokitan aurki baitlitezke Sarah Palin-en new-clearren inguruko txantxak.
Desdeluego, a ze politikariak gureak!
Batak, bonobus bat zer zen ere ez zekiela, eta besteak, nuklear hitza nola idazten den ere ez dakiela!
Eskerrak biak ala biak aurrerantzean oposizioan ikusiko ditugula! :-)
Zuek ere askotan entzungo zenuten muturrek maiz elkar ukitzen dutela, ezta?

Txikitan, bi lerro paralelek adibidez infinituan elkar ukitzen zutela esan zigutelakoan nago.
Eskuin-muturraren eta ezker-muturraren estetika berdintsua dela ere agerikoa da.
Jende listo-listo-listo-listoa omen denak, azkenean tontotik gehiago izaten duela ere ez didazue ukatuko.
Naturan berriz, neguak uda pare bat aldiz ukitzen du urtean.
Gogoan dut baita ere Dalí eta Oteiza-k, Velazquez-en Meninetan nola topo egiten zuten komentatu nuela aspaldi batetan nire aurreko blogean.
Bada, usaimenarekin eta dastamenarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela esan genezake. Hots, oso ezberdinak, muturrekoak diren bi usain edo zaporek, diruditena baino “antz” handiagoa izan dezaketela.

Eta “antza” diodanean ‘molekularki’ esan nahi dut. Usain desberdinak, azken batetan gure sudurretara iristen diren molekula ezberdinek sortuak baitira. Eta zaporeek usaimenarekin erlazio zuzen-zuzena dutela ere jakina da.
Indola molekulak esate baterako, kontzentrazio handitan ustel-usaina omen du, baina kontzentrazio txikietan lore-usaina. Perfumeak egiteko erabiltzen omen da molekula hau adibidez.
(Beno, hala irakurri dut behintzat hemen eta baita sinestsi ere :-)
Nahiko bitxia, ezta?
Beno, ba Kas Limon eta Kas Naranajarenak… horrek bai ez duela galerarik! :-)
Dirudienez, eta aipaturiko artikulotik hartua hau ere, bi zaporeen oinarriak molekula berbera dago!! Limonelo molekula hain zuzen!

Gertatzen dena da, hori bai, limoi zaporean limonelo molekula era batetan agertzen bada, laranjazkoan bere simetrikoa agertzen dela.
Horra hor gakoa.
Baina beno, zertarako horrenbeste txapa, muturrek elkarrekin ukitzen dutenaren adibide garbi, zuzen, eta berealakoagoak milaka baditugu gure inguruan.
Begira! Begira! :-)
(Apirilaren 10a arte bideoekin konformatu beharko duzue, oraindik gauza luzeak idatzi ezinik baitnabil)
Link: http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Jesus! Posible al da oraindik hemen Oteizaren inguruko ezer ez esana? ai amaa… barkatu, barkatu! :-)

1963an, Oteizak Operación H izeneko laburmetraiean hartu zuen parte. Beno, egia esan Oteiza labur honen sustatzaile nagusia izan zen, nahiz eta hori bai, azkenean bere lana muntaiera soilik mugatu.
Labur honen zuzendariak Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert izan ziren. Georago etorriko zen Ama Lur famatuaren egileak hain zuzen. Musika berriz Luis de Pablo konposatzaile euskaldunaren esku geratu zen.
Hori bai, laburmetrai berezi xamarra omen da nola ez (nik ez dut ikusia), Oteizaren ‘mecenas’a izan zen Juan Huarte enpresariaren enpresen inguruko lan bat bait zen berez. Baina pentsa, lehen planoa Oteizaren eskultura bat bere ardatzaren inguruan biraka baita!

Eta amaiera berriz…
…honela dio Santos Zunzunegik “El cine y el País Vasco” liburuan:
“… un film en blanco y negro con excepción de su último minuto. Precisamente en este final se encuentra uno de los momentos más sorprendentes del film: de improviso la cámara nos muestra un paisaje en color, desenfocado. Poco a poco, la panorámica de la cámara va descubriendo una tela roja que, desenfocada también, va ocupando la totalidad de la pantalla. Cuando desaparece la imagen para dar paso a la blancura de la cola que encierra el film, el ojo del espectador cree visualizar por un instante un golpe de color verde, que surge por complementariedad. Rojo, blanco, verde, los colores de la bandera nacional vasca, presentes sin estarlo.”
Ulertzen duzue, ezta?
Filmean kolore gorria eta txuria agertzen dira, baina gure begiak ez ditu bi hoiek soilik ikusten, ikusmena ez delako kontu fisiko “hotz” bat nolabait esatearren, ez delako uhin luzera jakin batzutako uhinek gure begian sortzen duten kontu bat bakarrik, gai psikologiko bat baizik. Eta guk (gure burmuinak), kolore bat ikusten dugunean eta ondoren ‘txuria’, momentu batetan lehenik ikusi dugun kolorearen komplementarioa “ikusten” dugu, gurpil kromatikoan aurkako tokian dagoena. Gorriaren kasuan, kolore berdea.

Kontatu dizuedan hau, errealitatea da. Zer, ez didazuela sinesten?
Orduan nola esplikatzen duzue ondorengo hau?
Begira! Begira gurutzera!
:-)

Informazioa liburu honetatik hartua gehienbat.
Link: http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai/georgia
Jakingo duzuenez, aurtengoan Georgia da Durangoko Azokako herrialde gonbidatua.
Oraintxe ariko dira esate baterako Georgiako literaturaren inguruan berriketan azokaren ondoko Elkartegian. Beste hainbat ekintza ere antolatuak daude xede berberaz.
Georgia eta Euskadi anaituak beraz, baina betidanik?

Hala dirudi egia esan interneten pixka begira jardun ezkero. Hemengo webgune honetan esate baterako, ditxosozko euskaldunon jatorriaren inguruko teoria ezagun xamarraren inguruan mintzo dira. Teoria honen arabera, euskaldunok eta kaukaso aldeko zenbait herrik jatorri berbera dugu. (Gogoan dut Stoichkov ere, errumaniarrak eta euskaldunok jatorri berbera genuela esaten :-).
Baina beno, aipatu dudan webgunean, Georgiako eskoletan, Georgiarrak eta euskaldunok jatorri berbera dugula erakusten dietela dio besteak beste.
Gainera, alfredosalazar2000 ezizenbean idazten duen batek (finlandiera eta estoniera omen dazki) datu zenbait ere ematen ditu.

Esate baterako, ibai izen gehienak uri atzizkiaz amaitzen omen dira bertan, eta Tbilisi hiritik pasatzen denak, Ura izena omen du. Honela dio ondoren:
“La mas antigua ciudad se llama Mzkta se pronuncia Amezqueta.Existe Lekuona,Etxera,Alazania, Guría etc
El carácter es muy parecido, lo mismo que las canciones (existen los Ochotes)los instrumentos musicales etc.
Su forma de comer con un jefe de mesa y unos ritos similares a los nuestros.
A mi juicio el talo es esa torta que te dan caliente tostada en una especie de plancha, que es propia de los paises de esa región.
Por último ¿cómo se explica la presencia de razas de animales cuya presencia sólo se encuentra en esa zona y en el Pais Vasco?
La raza de vacas denominada ¨terreña´ que aqui se la denomina autóctona y está en riesgo de extinción, tiene en esa región que comprende Georgia, Armenia y norte de Turquia miles de ejemplares.
También existe una raza de ovejas de las que se obtiene queso, con caracteristicas similares a la oveja lacha.
Por último me hago otra pregunta ¿No tendrá algo que ver el monte Ararat(Aratz)situado en Turquia pero próximo a Armenia y Georgia con la idea del pueblo más antiguo de la tierra?”
Beno, ziur nago guzti honi hamaika zehaztapen egin geniezazkiokela, baina aizu,
interesgarria da behintzat, ezta?