1940. urtean, Olivier Messiaen naziek atxilotua eta Görlitz-ko kontzentrazio esparrura eramana izan zen.
1941-eko urtarrilean, kontzentrazio esparruko preso-musikajoleen gaitasunei moldatuz konposaturiko ‘Denboren amaierarako laukotea’ obra estreinatu zuen kontzentrazio esparruan bertan 400 pertsonen aurrean (preso edo militarrak denak).
“Sekula ez nintzen horrenbeste arreta eta ulermenez entzuna izan” aitortuko zuen frantziarrak handik denbora batetara.
Urte hartan bertan izango zuen Messiaen-ek kontzentrazio eremutik irteteko zortea, eta XX. mendeko konposatzailerik garrantzitsuenetakoa izatera eramango zuen karrerarekin jarraitzeko aukera.
Goikoa, obrako zortzigarren eta azken mugimendua da, Kyung Wha Chung biolinjoleak aurkeztua.
Obrako bostgarren mugimendua berriz, are ederragoa posible bada.
Negua luze doa iparraldean, fruitu arbolek loratu nahi baina ezin, neguak dirau.
Ta zu nahi zaitut baina ezin, neguak dirau berotu ezinik
Eta idortea luze doa hegoaldean, lurra ernaldu nahian baina ezin, idorteak dirau
Ta zu nahi zaitut baina ezin, idorteak dirau edan ezinik
Ta euriak, euriak ekialdetik
Ta suak, suak mendebaldetik
Ta gaur ez datoz bat, ta gaur ez datoz bat behar ta nahirik.
Ta gaur ez dator bat, behar ta nahirik.
Ez dago bide samurrik gainbeheran esan zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, eta berriz erori nintzen aurrera egin nahian, irudiak flashan etortzerakoan.
Ez dago bide samurrik gainbeheran errepikatzen zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, guztiona horrela ei da, badakit, baina niri, nireak nau ardura eta zuk berriz ez dago bide samurrik gainbeheran.
Zeruko ateak astindu nituen eta lurrera amildu nintzen. Zerua ez da existitzen eta ni ez nintzen momentu hortan existitzen ere, une zehatz horretan.
Hutsunea luze doa gurean eta nik zu nahi zaitut baina ezin, hutsuneak dirau gurak antzutuz.
lisabö + Anari : Iparrorratza
Gauza xelebrea da Denbora. Einsteinek 4. dimentsioa zela esan zuenetik zientzialariak nahastu xamar dabiltza, espazioan, betiko 3 dimentsioetan aurrera eta atzera libreki mugi bagintezke, denboran zergatik ezin dugun gauza bera egin ulertu nahian.
Zer pentsatu ematen du egia esan.
Baina gizakiak egia esan badu denboran atzera joateko ahalmena, irudimenaren bitartez soilik bada ere. Aspaldiko liburuak irakurriz, arkeologo zein historialariei kasu eginez… badugu aspaldiko garai haiek gutxi gora behera nolakoak izan ziren jakiterik. Eta berdin etorkizunaz, hor ditugu zientzia fikziozko pelikulak, nostradamus-en profeziak eta abar :-)
![]()
Baina orainak beti uzten du bere arrastoa, lehenaldian eta etorkizunean.
Oso zaila da irudimenaren bitartez historian atzera zein aurrera egin nahi dugunean Orainalditik, bizi dugun garaitik, abstraitzea.
Lehen aldiaz ari garenean adibidez, oso desberdinak dira orain 50 urte aurre-historiaz zuten irudi matxista (emakumeei iletik tiraka…) eta gaur egungoa (gizarte matriarkala…). Pelikuletan ere, aspaldi batetako erreginez eman den irudia oso desberdina izan da filmatu diren garaiaren arabera, nahiz eta erreginok, berez garaitsu berdinekoak izan.
Begiratu bestela Greta Garbo-k Suediako Erregina filmean eta Kate Blanchet-ek Elisabeth erreginaren paperean duten makilaiari. Argi dago garai desberdinetan errodatu direla, ezta?

Eta etorkizunaz zer esanik ez, Fritz Lang-en Metropolis filma eta Kubrick-en La naranja mecánicak ere esate baterako, ez dute antzekotasun handiegirik, eta gogoratu! 2000. urtean denok kotxe hegalariak eduki behar genituela sinetsita geunden! :-)

Zaila dela azken batetan, gure eguneroko kontestutik abstraitzea historiaren benetako ikuspuntua edukitzeko, eta etorkizunak ekar diezagukeena aurrikusteko.
Beno, ba nik ere gustuko dut etorkizunaz hipotesiak egitea, eta are gehiago tabernako barraren aurrean (oh! zenbat poesia eta eskultura merezi ote ditu musen bizitoki den leku sakratu horrek! ;-).
Aspaldi honetan esate baterako lagun bati esker etorkizuneko musika aurkitu dudalakoan nago: Panda Bear eta adibide baterako, Panda Bear bera den Noah Lennox-ek osatzen duen Animal Collective taldearen bideo hau. Ea zer iruditzen zaizuen. Esango didazue :-)
:-)
Beno, beno, beno… Hemen nauzue esku ezkerraz ahal bezala idazten, eskuina erdi igeltsatua baitut. Hil honen 18an izango naiz berriz ere aske ziurrenik.
Bitartean, bideotxo batzuekin konformatu beharko duzue :-)
PORTISHEAD
(atzo jaitsi nuen beraien diska berria, eta entzutera noa…)
(zenbat gustatuko litzaidakeen batzutan erretzaile izatea. benetan)