| « Gure Charlton Heston | Zer da bizitza? (II) » |
Jada ez naiz harritu ere egiten Hollywood-en industriaz entzuten diren gauzekin, baina onartu behar da ikaragarria dela beraien funtzionatzeko era.
Aspaldi batetan nonbait komentatu nuen Julio Medem ‘La Máscara del Zorro’ grabatzeko nahi izan zuela Spielberg-ek, eta baita Isabel Coixet ‘Million Dollar Baby’ zuzentzeko puntu-puntuan egon zela ere (Sandra Bullock pelikulako produktore zenean eta protagonista ere izan behar zenean!)…
Eta horrelako milaka eta milaka kasu izango dira ziurrenik.
Horrelakoa da Hollywood-eko zinea!
Garcik zioen bezala: Cary Grant ese el cine!
Ba azken xelebrekeria, erosi berri dudan liburu batetan topatu dut.
Gabonen atarian gaudela eta, nire buruari halako oparitxo bat egin diot orain egun batzuk. Badakizue, horrela gabon-gabonetan dendaz-denda ibili beharrik ez dut izango eta besteei ‘konsumistak’ deitu ahal izango diet! :-)
Beno, ba erosi dudan liburua The Stanley Kubrick Archives-en edizio berezia (edizio merkea :-) da.

Bertan, Paths of Glory edo Senderos de Gloria filmarentzat dirua nola topatu zuten aipatzen du filmako produktore James B. Harris jaunak.
Dirudienez, pelikularen proiektuarekin abiatu zirenean eta diru bila zebiltzenean, EZ ZEKITEN PELIKULA NOLA AMAITU BEHAR ZEN!!
Alemaniara joan eta grabatzen hastean erabaki omen zuten!
Honela dio bertako pasarte batek:
“… la United Artists no sabía que íbamos a ejecutar a los hombres al final de la película. Para conseguir el dinero, tuvimos que darles un final feliz. Y, luego, cuando llegamos a Alemania […] Stanley y yo decidimos que teníamos que ser honestos. La única forma de hacer que la pel´cula tuviese el significado que se suponía que debía tener era ejecutando a los hombres…”
Flipantea benetan.
Tipo hauek miloika dolar lortzen dituzte aurrena, zer egin behar duten ere ez dakitenean!
Kirk Douglas eta Stanley Kubrick
Jo! Eta sentitzen dut pelikularen bukaera kontatu izana, baina beti pentsatu dut pelikula baten arrakastak, ona bada, ezin duela amaieraren menpe egon, ez dela pelikularen zatirik garrantzitsuena, pelikularen bukaera jakinda ere berdin-berdin goza litekeela…
Begira Titanic-en arrakasta bestela! :-)
Eta gainera, inporta ez bazaizue, behin pelikularen bukaera izurratzen hasita, den dena izurratuko dizuet :-)
Izan ere amaiera ikaragarri indartsua eta gogoratzeko modukoa du.
Lehen esan bezala protagonistak hil ondoren (injustuki noski:-), beraien abokatua izan den Kirk Douglas generala, edo komandantea edo dena delakoa bere ofizinara doa lur jota, bat-batean gerra bete-betean eta beraien etxeetatik milaka kilometrotara dauden bere soldaduak taberna batetan ikaragarrizko festa batetan sentitzen dituen arte.
Argi izpi bat iluntasunean