« www.krutwig.orgOstirala da! »

2008/11/11

20:55:45 , Borthuzai , 182 hitz, 131 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, Umorea

Perretxiko bila eta Usotan

Aurten ez omen da batere perretxikorik mendietan.

Ez dabil beste konturik behintzat aspaldian nire lantokian. Batzuk joaten dira Nafarroa aldera, besteak Gipuzkoan saiatzen, baina perretxikoen aztarnarik ere ez inon denen arabera.

Eta nik egia esan, ez dakit jendea non demontre ibiltzen den!

perretxikoak

Izan ere, perretxikoak lur azpian dauden onddoen fruituak badira, hau da, beraien esporak zabaltzeko erabiltzen duten metodoa, edo garbiago esanda, ugalketa herramientak soilak, zer nahi duzue esatea ba,

GANBO PERRETXIKOZ BETETA DAGO!

Bai, ez da pagadi edo basorik bertan, eta perretxikoak ikusteko gaueko laurak aldera igo behar da, Aralarrera ez gainera Beasaina baizik…

baina bertan perretxikorik aurkitzen ez duena, itsua konpleto! :-)

phallus
Ganbo-ko perretxikoek ‘Phallus impudicus’ honen hantz ikaragarri handia dute :-)

Beste kontu bat da, noski, perretxikoak ez gustatzea, edo perretxikoak baino usoak nahiago izatea, nire kasua bezala. Baina orduan bai. Orduan bai laneko ehiztariekin bat egin beharrean nagoela, aurten, usoak inoiz baino garaiago pasatzen ari direlako eta ez dagoelako haiek ehizatuko dituenik!

Guk ere Cuba aldera jo beharko dugu usotara ehiztari haiek bezala… :-)

la habana

(Post hau Goierritarrek ulertuko dute ondoen, Ganbo, Aralar-go mendi bat izateaz gain, Beasaingo ‘diskoteka’-ren izena ere badelako :-)

Erantzun 1

Erantzuna from: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
jajajaja. Hain gaizki bukatu on e? Kostau zaik ikastea usok goiz pasatzen ditukela eta ez ditukela Ganboa iristen. Halare gu bezelako bi perretxikukin musikaz hitz egiten bukatzen badek beti ez dek gauza handik ingo jajaja (experiencia propia)
2008/11/12 @ 10:22

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Urtarrila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola artano nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software