“…Neskak entzun ezkero
danbolinen otsa
taup-taup bular-barruan
dauke euren biotza…”
Eskonduteko… Negua (1896) Eusebio Maria Azkue
(molto lento)
taup - taup
taupadaka
taup - taup
bihotz
taup-……………
……………-taup
bi hots

Ni musika dezente entzundakoa naiz. Estilo askotarikoak (klasikotik makarradetara), eta zenbait diskek “bizitza aldatu” didatela esateko arazorik ere ez dut.
Baina ni, tipo “bisuala” naiz gehienbat.
Hau da, gustagarriagoak zaizkit begietatik sartzen diren gauzak (pelikulak, margolanak…), ez dakit, errazago ’sartzen’ zaizkit. Esan liteke, Howard Gardner-ek bereizten zituen inteligentzia desberdinen artean, nire kasuan inteligentzia edo adimen musikala baino garatuagoak baditudala beste batzuk.
Nire lehen katarsi musikaletako bat. dut-en lehen diska
Eta nire konfesatoki pribatua bihurtu dudan interneteko txoko baztertu honetan nire pekatu guztiak aitortzen jarraitu behar izan ezkero, onartu behar dut argazkilaritza izan dela lehen aipaturiko aktibitate bisualen artean grazia gutxien egin izan didana. Beraz, ez dut inoiz gaian gehiegi sakondu eta ez dut ideiarik ere.
Noizbait agian (aspaldidanik argazkilaritzaren inguruan buruan dudan korapiloa askatzean eta diskurtso koherente samar bat osatzean) idatziko dizuet hontaz. Baina lasai, oraindik ez da egun hori iritsi eta :-)
Kontua da, azkenaldi honetan argazkilaritzaren inguruko zenbait kontuekin gustora topatu dudala nire burua :-)
Asko gustatu zaidala Light-Painting-aren ideia.
Kamarako obturagailua irekita utzi, eta linterna baten laguntzaz negatiboan margotzearen ideia.

Esan liteke ez dela ez argazkilaritza, ezta pintura ere, tarteko kontu bat baizik.
Airean marraztea, negatiboaren gainean marraztea, denbora tarte baten (segundo batzuen) joana irudi oso batetan islatzea, amaierarte emaitza ez jakitea… baditu elementu interesgarriak, bai jauna.
Jendeak gauza kurioso askoak egiten ditu horrela.

Asko gustatu zait baita ere Edward Burtynsky argazkilariaren inguruan egindako Manufactured Landscapes film dokumentala. Erabat-erabat-erabat gomendagarria. Flipatzeko modukoa.

Eta azkenik, asko gustatu zaizkit baita ere LAPIZ aldizkariari esker ezagutu dudan Gregory Crewdson-en argazkiak.


Badute zera misteriotsu bat.
Zerbait kritikoa, traszendentala gertatu dela, edo gertatu behar dela dirudi beti.
Badute Sarrionandiaren Kaleko Kronika poesiaren giroa…
Egunsentian erlojuak besterik
ez du bihotza.
Nortzu dira solasean doazen bi mutilok?
Nortzu dira auto blindatuko gizon
uniformatuok?
Nor da leihotik begira dagoen anderea?
Haizeak bere sekretu motelak darabiltza.
Zeozer gertatu behar da, udaberriko
Negua luze doa iparraldean, fruitu arbolek loratu nahi baina ezin, neguak dirau.
Ta zu nahi zaitut baina ezin, neguak dirau berotu ezinik
Eta idortea luze doa hegoaldean, lurra ernaldu nahian baina ezin, idorteak dirau
Ta zu nahi zaitut baina ezin, idorteak dirau edan ezinik
Ta euriak, euriak ekialdetik
Ta suak, suak mendebaldetik
Ta gaur ez datoz bat, ta gaur ez datoz bat behar ta nahirik.
Ta gaur ez dator bat, behar ta nahirik.
Ez dago bide samurrik gainbeheran esan zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, eta berriz erori nintzen aurrera egin nahian, irudiak flashan etortzerakoan.
Ez dago bide samurrik gainbeheran errepikatzen zenidan, ez dago bide samurrik gainbeheran, guztiona horrela ei da, badakit, baina niri, nireak nau ardura eta zuk berriz ez dago bide samurrik gainbeheran.
Zeruko ateak astindu nituen eta lurrera amildu nintzen. Zerua ez da existitzen eta ni ez nintzen momentu hortan existitzen ere, une zehatz horretan.
Hutsunea luze doa gurean eta nik zu nahi zaitut baina ezin, hutsuneak dirau gurak antzutuz.
lisabö + Anari : Iparrorratza
Badaramatza urte mordoska bat jada ‘Sautrela‘-k gure bizitzetan, eta bera gabe nolakoa izango zen pentsatzea oso zaila egiten ez bazaigu ere, egia borobil askoa da baita ere asteroko ezinbesteko delicatessen dosi gozagarria bihurtu zaigu askori.
Nik ez nekiena, interneten ere bagenuela zen!
Beno, bere weborri txukun askoa bazuela banekien (www.sautrela.com), baina konturatu gabe nengoena zen, azken denboraldiko programen bideoak bertan ere ipintzen ari direla!
Zoritxarrez, ez dut horietako bat bera ere hemen ipintzerik lortu, baina aipatu webgunean dituzue denak. Nahi dituzuenean ikusteko moduan.
Bideo edo DVD grabatzailea zakarrontzira botatzeko arrazoi bat gehiago.
Duela gutxi, orain arte aurkituriko zuhaitz bizirik zaharrena topatu dute Suedia aldean.
9.550 urte ditu.
Kristo aurreko zazpi mila urtekoa.
Hona hemen:

eta ni, Jose Migel Barandiaran-en amaz oroitzen naiz.
Semeari, etxeko ataritik sagarrondoak erakutsiz esan zion hartaz…
“Sagarrondo hauek lezio ederra erakusten digute Jose Migel.
Zenbat eta sagar gehiago eman, orduan eta apalagoak azaltzen zaizkigu".
