| « Berriz ere bueltan | Zaharrak Berri Sukaldean » |
Zuei ere gertatuko zitzaizuela pentsatzen dut, noizbait arazoren baten aurrean egon, eta korrika eta presakako soluzio bat eman beharrean aurkitzea, ondoren, hori bai, denbora gehiago topatzean lasai-lasi, txukun-txukun amaituko duzula sinetsita.
Baina gauzak ez dira askotan horrela izaten, eta PROBISIONALAK ZIREN KONPONBIDEAK BIZI GUZTIRAKO HOR GELDITZEN DIRA. Nire lagun batek zioen bezala, PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-)
Niri behintzat askotan gertatzen zait :-)
Badakizu, ‘zergatik egin orain, biharko utz badezakezu’ eta gero berriz, gerokoak…
beti badela aitzakiaren bat! :-)
Ba, Beasaingo Usurbe antzokian ere horrelako zerbait gertatu zela pentsatzekoa da.

Ez, ez, lasai, ez naiz eta gehientsuenok jakingo duzuen areto barneko zutabe erraldoiez ariko, eta ezta goiko palko modernoetako ertzetaz ere (filma edo taulagainekoa ikustea galerazten dutenak biak ala biak), argazkian ikus litekeen detailetxo batetaz baizik.
Izan ere, ondo fijatu ezkeroz, bada argazki horretan lekuz kanpo dagoen zerbait.
Argazkian egia esan ez da ongi bereizten, baina eraikina bertatik bertara ikusi ezkero oso nabarmen geratzen da, eta argazkia handitu ezkeroz ere baietz uste dut…

Oraingoan bai, ezta? :-)
Hortxe dugu, Beasaingo Usurbe zine ‘liluragarrian’ norbaitek ipiniriko ‘oparia’ :-)
Makil txatxu bat, harri dotorez jantziriko paretaren ondoan, teilatu zati bat eusten. :-)

ETA URTEAK DARAMATZA HOR!
Esaten nizuena,
PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-)
Baina behintzat ez naiz ni bakarra! :-)