2007/12/10

18:39:52 , Borthuzai , 236 hitz, 286 aldiz ikusia  
Atalak: AHTrik EZ

Hau AHT-aren aldeko propaganda al da?

Link: http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai/aht

Orain aste batzuk, Goierri aldeko zenbait herritan AHT-aren aldeko propaganda ofiziala banatu zuten posta bidez. Bertan, trenaren ibilbidea, obretan sortuko duten zaborrarekin zer egingo duten… esplikatzen da, eta baita zenbaki gutxi batzuk eman ere.

Nik, gaur gaurkoz ez dut nire burua AHTak euskadi europaren barnean kokatzeko izan dezakeen garrantzia baloratzeko gai ikusten, ezta bizilagun edo enpresariengan ere izango dituen onurak sinesgarriak diren edo ez aztertzeko, baina bai aurkezten dituzten zenbakiekin pare bat eragiketa egiteko.

a

Honela aurkezten dituzte txostentxo horretan datu batzuk:

- N1-etik 1.100 kamioi kenduko dituzte egunean
- Egunero 30.000 ibilgailu ibiltzen dira N1-ean

Jolas dezagun ba apur bat zenbaki hauekin!

Alde batetik, N1ean egunero 30.000 ibilgailu ibiltzen badira eta 1.100 kendu behar badituzte…honek esan nahi du…


IBILGAILUEN %3,6 -A KENDU BEHAR DUTELA N1-ETIK

Eta bestalde, 1.100 kamioi gutxiago ibili behar badira egunean… honek esan nahi du… 550 kamioi gutxiago ibiliko direla Ezkio-Donostia noranzkoan, eta beste 550 gutxiago Donostia-Ezkio noranzkoan.
Bai, ezta?

Eta 550 kamioi gutxiagok egunean esan nahi du… 23 kamioi gutxiago orduko (egunak 24 ordu edukitzen jarraitzen badu, noski :-), hots, 0.38 kamioi gutxiago minuturo.

Hau da, 2 MINUTU ETA ERDIKO, KAMIOI BAT GUTXIAGO N1-EA

Eta orain nik diot,

HAU AHT-AREN ALDEKO PROPAGANDA AL DA?

—————————–

P.D.: Argi dago politikariek guzti honekin aurrera joateko erabakia hartua dutela, eta atzera pausorik emateko intentziorik batere ez dutela. Hortaz, nik behintzat gauza bat bakarrik espero dut guzti honetatik:

Ez al da The Simpsons-eko Monorail-arekin pasa zen gauza bera pasako!

a
Ez, ez dut uste hori ibarretxe denik :-)

Etiketak: aht, simpsons
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software