2008/05/12

21:25:01 , Borthuzai , 517 hitz, 194 aldiz ikusia  
Atalak: zaharrak berri, pertsonalak

Pantoja - Txintxurreta

Gaurkoan, Pantoja-ren euskalduntasunaz mintzatuko natzaizue.
Bai, bai! Benetan! :-)

pantoja

Gertatzen dena zera da, Pantoja ez dela Isabel Pantoja soilik, Pantoja, Kantabriako harginek (kanteroek) erabiltzen zuten hizkera bat ere badela; “una jerga gremial que utilizaron los canteros de Cantabria y muy especialmente los canteros de Trasmiera” dio wikipediak hemen. Eta ez hori bakarrik:

“…El lenguaje está compuesto en su mayoría por giros seudovascos o vascos, ligeramente deformados.
En su origen esta jerga fue introducida por los canteros de Marquina (Vizcaya) que trabajaron en muchas ocasiones con los de Trasmiera. Fueron introducidos en dicha jerga no sólo aquellos vocablos específicos del trabajo de cantería sino giros de otra índole y de un habla popular cotidiana…”

Egia esan ez dut interneten Pantoja hizkeraren adibiderik topatu, baina hizkera honekin gertatzen den gauza bera gertatzen da dirudienez Burgos-ko Munilla-ko harginen hizkerarekin eta honen adibideak aurkitu ditut. Begira, begira!:
Agua: ureta; Cantero: ergina; Carne: araguía; Cura: badía; Si: bai; Sol: usquía; Tocino: urdalla; Ocho: sorchi…

Eta Asturiasko zapatagileen Mansolea hizkeran ere hitz euskaldunak topa ditzazkegu:
Día: agun; Carne: araguía; Muy: ascor; Agua: aureta; Si: Bai; Perra, moneda 10 céntimos: chacurra…

Asturiasko teilagileen hizkera zen Xiriga-n ere aurki ditzazkegu hemen diotenez, Galiziako Latín dos Canteiros-en ere bezalaxe.

Beno, beno, beno! Pantojaren esanahi berri bat ezagutu dugula behintzat! :-)

Baina harginen gaiarekin jarraituz, konturatzen bazarete pare bat aldiz agertu zaigu goran Trasmiera izena.
Trasmiera, Kantabriako eskualde baten izena da eta dirudienez, historikoki garrantzia handia izan dute bertako harginek.

trasmiera

Trasmierako harginen lanik ezagunenetakoa, gizarte ondare den XVI. mendeko Madrilgo “Eskorialgo Monastegia” da esate baterako, eta Monastegi honen inguruan ere badugu komentatzea merezi duen bitxikeria bat.

eskoriala

Dirudienez,(eta hemengo honetatik aterako dut orain kontatzera noakizuen guztia) Escorialgo Monastegiaren eraikuntzan Trasmierako harginez gain bazen euskal jendea bertan lanean, denen buru esate baterako, José de Chinchurreta izeneko Andoaindar bat!!
Eta ez hori bakarrik, egun batetan José-k Felipe erregearengana joan behar izan zuen monastegiaren eraikuntzan zuten arazotxoren bat tarteko, atzerapenaren berri ematera, eta honako xelbrekeria hau pasa zen.
(bestalde, esaten denez Felipe erregeak konfidantza asko zuen Chinchurretarengan eta palazio barnean kapela kendu beharrik ez izateko baimena ere emana zion)
Beno, bada Erregeak, eraikuntzan zituzten arazoak zeintzuk ziren Chinchurretari galdetu zionean, honek:

“Mingorria jauna”

esan omen zion. Mingorria, hots, sarampioia. Langileak mingorriak jo, eta lanik egin ezinik omen zeuden. Orduan, erregeak eskutan zituen baliabide guztiak langileak zeudeneko lekura zuzendu omen ziren langileak ahal bezain azkarren sendatzeko, eta langileak zeudeneko toki horri, Mingorria izena jarri.

Bai, bai! Hala da! Badago Ávila-n Mingorría izeneko herri bat!

Eta esan bezala, ez dut ezertxo ere asmatu, e!
Esandako tokitik atera dut dena! :-)

mingorria

Eta noski, goierri aldekoek ondotxo dakigunez, ez daude Chinchurreta edo Txintxurreta-tarrak Andoaingoa soilik, ez, goierrin ere bai baititugu! XVII. mendean Lazkaoko alkate izan ziren Txintxurreta batzuk badira, eta Beasainen berriz, agian familia horren sorburu izango den baserria dago.

Ai ama! Toti Martinez de Lezea honetaz guztiaz enteratzen bada! :-)

——————-
Bai, post hau oso-osorik nire aurreko blogetik hartu dut.
Ctrl+C; Ctrl+V
Baina aurrekoan esan bezala oraintxe sentitzen ditut neuronak sortzen edo esnatzen, eta ez zitzaidan ezer bururatzen :-) zin dagizuet hurrengoa originala izango dela :-)

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola artano nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software