Aurten ez omen da batere perretxikorik mendietan.
Ez dabil beste konturik behintzat aspaldian nire lantokian. Batzuk joaten dira Nafarroa aldera, besteak Gipuzkoan saiatzen, baina perretxikoen aztarnarik ere ez inon denen arabera.
Eta nik egia esan, ez dakit jendea non demontre ibiltzen den!

Izan ere, perretxikoak lur azpian dauden onddoen fruituak badira, hau da, beraien esporak zabaltzeko erabiltzen duten metodoa, edo garbiago esanda, ugalketa herramientak soilak, zer nahi duzue esatea ba,
GANBO PERRETXIKOZ BETETA DAGO!
Bai, ez da pagadi edo basorik bertan, eta perretxikoak ikusteko gaueko laurak aldera igo behar da, Aralarrera ez gainera Beasaina baizik…
baina bertan perretxikorik aurkitzen ez duena, itsua konpleto! :-)
Ganbo-ko perretxikoek ‘Phallus impudicus’ honen hantz ikaragarri handia dute :-)
Beste kontu bat da, noski, perretxikoak ez gustatzea, edo perretxikoak baino usoak nahiago izatea, nire kasua bezala. Baina orduan bai. Orduan bai laneko ehiztariekin bat egin beharrean nagoela, aurten, usoak inoiz baino garaiago pasatzen ari direlako eta ez dagoelako haiek ehizatuko dituenik!
Guk ere Cuba aldera jo beharko dugu usotara ehiztari haiek bezala… :-)

(Post hau Goierritarrek ulertuko dute ondoen, Ganbo, Aralar-go mendi bat izateaz gain, Beasaingo ‘diskoteka’-ren izena ere badelako :-)