| « Zer da bizitza? (II) | Perretxiko bila eta Usotan » |
Atzo, 2008ko Azaroak 15, 10 urte bete ziren Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela.
Dakizuenez, oso gustoko dut Krutwig, eta data hori gogoan hartuta eta Krutwig -en lana jasotzeko asmoarekin, web gune xume bat sortu dugu lagun talde batek:
Lantaldea, informatika kontuetan ideiarik ere ez dugun kideek osatzen dugu, eta horrexegatik, oso esperientzia aberasgarria izan da proiektu hau pixkanaka-pixkanaka aurrerra ateratzea.
Aberasgarria guretzat, eta aspergarria noski etengabe kontu hauetan lagundu behar izan digutenentzat :-)

Webgunean, Krutwig-en inguruko material eta esteka ugari aurki ditzakezue, baina oraindik eraikitze prozesuan dago, ez dugu inondik inora proiektu hau itxitzat ematen, eta urrengo asteetan material gehiago sartzen jarraituko dugu (etb-ko elkarrizketa baten bideoa, audioak…)
Web gunearen kontu honek egia esan aspaldian denbora asko jan dit, eta blog honetan ere bere eragina izan duelakoan nago.
Barkatu beraz, irakurle maiteok, momenturen batetan bazteru xamar sentitu bazarete :-)
Azkenik, guzti honetan buru-belarri ibili diren lan taldeko besteetaz gogoratu nahi nuke, eta batez ere Antxon eta Antton-etaz, beraiekin bat lan egitea zentzu guztietan aberasgarria eta plazer handi bat izan delako.
