« Hau AHT-aren aldeko propaganda al da? (III)Einstein eta Mondragón Corporación Cooperativa »

2008/06/08

17:34:06 , Borthuzai , 316 hitz, 121 aldiz ikusia  
Atalak: zinea, artea, poesia

Zenbait argazki(lari)

Ni musika dezente entzundakoa naiz. Estilo askotarikoak (klasikotik makarradetara), eta zenbait diskek “bizitza aldatu” didatela esateko arazorik ere ez dut.
Baina ni, tipo “bisuala” naiz gehienbat.
Hau da, gustagarriagoak zaizkit begietatik sartzen diren gauzak (pelikulak, margolanak…), ez dakit, errazago ’sartzen’ zaizkit. Esan liteke, Howard Gardner-ek bereizten zituen inteligentzia desberdinen artean, nire kasuan inteligentzia edo adimen musikala baino garatuagoak baditudala beste batzuk.

dut Nire lehen katarsi musikaletako bat. dut-en lehen diska

Eta nire konfesatoki pribatua bihurtu dudan interneteko txoko baztertu honetan nire pekatu guztiak aitortzen jarraitu behar izan ezkero, onartu behar dut argazkilaritza izan dela lehen aipaturiko aktibitate bisualen artean grazia gutxien egin izan didana. Beraz, ez dut inoiz gaian gehiegi sakondu eta ez dut ideiarik ere.
Noizbait agian (aspaldidanik argazkilaritzaren inguruan buruan dudan korapiloa askatzean eta diskurtso koherente samar bat osatzean) idatziko dizuet hontaz. Baina lasai, oraindik ez da egun hori iritsi eta :-)

Kontua da, azkenaldi honetan argazkilaritzaren inguruko zenbait kontuekin gustora topatu dudala nire burua :-)

Asko gustatu zaidala Light-Painting-aren ideia.
Kamarako obturagailua irekita utzi, eta linterna baten laguntzaz negatiboan margotzearen ideia.

picasso

Esan liteke ez dela ez argazkilaritza, ezta pintura ere, tarteko kontu bat baizik.
Airean marraztea, negatiboaren gainean marraztea, denbora tarte baten (segundo batzuen) joana irudi oso batetan islatzea, amaierarte emaitza ez jakitea… baditu elementu interesgarriak, bai jauna.
Jendeak gauza kurioso askoak egiten ditu horrela.

light

Asko gustatu zait baita ere Edward Burtynsky argazkilariaren inguruan egindako Manufactured Landscapes film dokumentala. Erabat-erabat-erabat gomendagarria. Flipatzeko modukoa.

mina

Eta azkenik, asko gustatu zaizkit baita ere LAPIZ aldizkariari esker ezagutu dudan Gregory Crewdson-en argazkiak.

crewdson3

crewdson2

Badute zera misteriotsu bat.
Zerbait kritikoa, traszendentala gertatu dela, edo gertatu behar dela dirudi beti.
Badute Sarrionandiaren Kaleko Kronika poesiaren giroa…

Egunsentian erlojuak besterik
ez du bihotza.

Nortzu dira solasean doazen bi mutilok?
Nortzu dira auto blindatuko gizon
uniformatuok?

Nor da leihotik begira dagoen anderea?

Haizeak bere sekretu motelak darabiltza.

Zeozer gertatu behar da, udaberriko
goizik arruntenean, baina oraindik
inork ez daki zer.

crewdson

2 erantzun

Erantzuna from: amuitz [Bisitaria] · http://amuitz.blogsome.com
Niri musika baino askoz gehiago gustatzen zaizkit argazkiak, egia esan.
Burtynsky-ren erakusketa (Manufactured Landscapes) duela bi urte ikusi nuen Madrilen, nahiko flipantea.
Crewdson ez nuen ezagutzen, interesgarria dirudi, bai, giro bereziko argazkiak aukeratu dituzu behintzat.

captcha puta horrekin ez dut asmatzen!!
2008/06/10 @ 23:44
Erantzuna from: Borthuzai [Kidea] Eposta
jo amuitz! Beti nire aurretik! :-) Beti nire aurretik! :-)
jajaja

(hauetakoren batetan 'Ur Jauzia'-ren poesia hori lapurtuko dizut agian, zerbait darabilt buruan... eske oso ona da!:-)
2008/06/11 @ 19:02

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software