1 2 3 >>

2008/11/21

16:01:12 , Borthuzai , 390 hitz, 86 aldiz ikusia  
Atalak: zinea

Paths of Glory eta abarretaz

Jada ez naiz harritu ere egiten Hollywood-en industriaz entzuten diren gauzekin, baina onartu behar da ikaragarria dela beraien funtzionatzeko era.

Aspaldi batetan nonbait komentatu nuen Julio Medem ‘La Máscara del Zorro’ grabatzeko nahi izan zuela Spielberg-ek, eta baita Isabel Coixet ‘Million Dollar Baby’ zuzentzeko puntu-puntuan egon zela ere (Sandra Bullock pelikulako produktore zenean eta protagonista ere izan behar zenean!)…

Eta horrelako milaka eta milaka kasu izango dira ziurrenik.
Horrelakoa da Hollywood-eko zinea!

cary grant Garcik zioen bezala: Cary Grant ese el cine!

Ba azken xelebrekeria, erosi berri dudan liburu batetan topatu dut.
Gabonen atarian gaudela eta, nire buruari halako oparitxo bat egin diot orain egun batzuk. Badakizue, horrela gabon-gabonetan dendaz-denda ibili beharrik ez dut izango eta besteei ‘konsumistak’ deitu ahal izango diet! :-)

Beno, ba erosi dudan liburua The Stanley Kubrick Archives-en edizio berezia (edizio merkea :-) da.
kubrick archives
Bertan, Paths of Glory edo Senderos de Gloria filmarentzat dirua nola topatu zuten aipatzen du filmako produktore James B. Harris jaunak.

Dirudienez, pelikularen proiektuarekin abiatu zirenean eta diru bila zebiltzenean, EZ ZEKITEN PELIKULA NOLA AMAITU BEHAR ZEN!!

Alemaniara joan eta grabatzen hastean erabaki omen zuten!

Honela dio bertako pasarte batek:

“… la United Artists no sabía que íbamos a ejecutar a los hombres al final de la película. Para conseguir el dinero, tuvimos que darles un final feliz. Y, luego, cuando llegamos a Alemania […] Stanley y yo decidimos que teníamos que ser honestos. La única forma de hacer que la pel´cula tuviese el significado que se suponía que debía tener era ejecutando a los hombres…”

Flipantea benetan.
Tipo hauek miloika dolar lortzen dituzte aurrena, zer egin behar duten ere ez dakitenean!

kubrick douglas Kirk Douglas eta Stanley Kubrick

Jo! Eta sentitzen dut pelikularen bukaera kontatu izana, baina beti pentsatu dut pelikula baten arrakastak, ona bada, ezin duela amaieraren menpe egon, ez dela pelikularen zatirik garrantzitsuena, pelikularen bukaera jakinda ere berdin-berdin goza litekeela…

Begira Titanic-en arrakasta bestela! :-)

Eta gainera, inporta ez bazaizue, behin pelikularen bukaera izurratzen hasita, den dena izurratuko dizuet :-)

Izan ere amaiera ikaragarri indartsua eta gogoratzeko modukoa du.

Lehen esan bezala protagonistak hil ondoren (injustuki noski:-), beraien abokatua izan den Kirk Douglas generala, edo komandantea edo dena delakoa bere ofizinara doa lur jota, bat-batean gerra bete-betean eta beraien etxeetatik milaka kilometrotara dauden bere soldaduak taberna batetan ikaragarrizko festa batetan sentitzen dituen arte.

Argi izpi bat iluntasunean

2008/10/14

20:26:08 , Borthuzai , 477 hitz, 76 aldiz ikusia  
Atalak: zinea, artea

Oporrak oroitzen (Daniel Rozin)

Abuztuan, Madril aldean ibili nintzen egun batzuetan, herriko bakardadetik alde egin nahian edo.

Bai, ez dirudi oso ideia ona abuztuko bakardade eguzkitsu beroetatik ihesi Madril bezalako hiri batetara bakarrik joateak, baina beno, nola ahala herritik ateratzeko beharra nuen ba!

Eta hortxe ibili nintzen batera eta bestera.
Badakizue, rollo Lost in Translation, baina ‘bene-benetan’ bakarrik, eta ez Tokio bezalako hiri ‘chic’ batetan…
oseake egia esan ez zen horren Lost in Translation. Ez zuen horrenbeste ‘molatzen‘…
Beno, egie esan no molaba ni hostias! :-)
Baina besterik ezean… :-)

Ba besterik ezean Madrilera joan behar lehenengo aldiz, eta museoz-museo ibili behar! :-)

Eta beno, kontua da Reina Sofia museoan, benetan hunkitu ninduen artelan bat aurkitu, ikusi, edo hobe esan ‘bizi’ izan nuela.

Hor nenbilen ni batera eta bestera, kafesnetxo bat eskatzeko edo museoko txartela erosteko ez bazen inori hitzik ere esan gabe, inorekin tratatu gabe, museoko gela ilun batetan zati edo puska txikiz beteriko ‘margolan’ zuri baten aurrena jarri nintzenean.
Segituan hasi ziren zati txikiak mantxo-mantxo beraien buruaren inguruan biratzen (artelan mekanikoei eskainiriko erakusketa bat zen) eta ni parean, geldi, batere presarik gabe, zer pasako ote zen zain.

rozin
Honelako ehunka puskaz osaturiko ‘margolana’ zen eta hasierako posizioan denak zuriak baziren ere, biratu ahala belztu egiten ziren.

Eta zati txikiek mugitzen jarraitzen zuten mantxo-mantxo, eskuineko batzuk lehenik, ezkerrekoak gero… beraien mugimenduarekin batzuk kuadro zuriaren zati bat erabat belztu nahian, besteak berriz gristu nahian… mantxo-mantxo… beste batzuk berriz geldirik…
Bat-batean zer, eta nire irudia irudikatzen ari zirela ikusi nuenean!

rozin
Hau ez naiz ni, baina horrelako zerbait…

Puff! A zer emozioa!
Tontakeria bat dirudi, bai badakit, baina bihotz-bihotzez diotsuet! Kuadro hori, beste inor ez bezala, ni han nengoela konturatu zen! Eta nire irudia marraztu nahian zebilen!
Ez dakit, baina benetan, abuztu batetan madrilera ihesi joanda bakarrik zaudela, hura laztan goxo baten moduan sentitzen da, espero ez duzun gestu empatiko bat bezala, edo ‘aupa hi, zer moduz’ bat bezala… bazirudien gainera ni iristean hartu zuela bizitza!
eta ikaragarri hunkitu ninduen…

Hantxe ari zen nire ‘lagun’ madrildarra ni irudikatu nahian, nirekin mugitu nahian, ni bezala sentitu nahian… eta ikaragarri hunkitu nintzen (bai, beste behin diot ‘hunkitu’ hitza, ñoño bat nahiz, eta zer! :-)

Artelan hori, Daniel Rozin artistarena zen eta horrelako ispilu mekanikoak egiten da abila. Ezkutuan dagoen kamara batek etengabe ingurunea grabatzen du, eta ondoren, programa informatiko bati eta ehunka motor txikiri esker ‘margolanaren’ zati txikiak mugitzen dira, ingurua irudikatu arte.

hemen dituzue bere lan gehiago

Egia esan ‘pixel’ handi xamarrak dira artelan hauetakoak, bai, baina detaile hau ere asko gustatu zitzaidan niri, beste behin edo esan nuenez, ispilu arruntak ez baititut gustoko :-)

Pixel haien parean gainera, Shirley McLaine, Billy Wilder handiaren ‘The Apartment’ filman bezala sentitzen nintzen.
Honek, bere burua apurturiko ispilu baten aurrean ikustean onela zioen eta:

“I like it this way - makes me look the way I feel.”

2008/09/09

18:49:09 , Borthuzai , 259 hitz, 117 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, zinea

Teoria Konspiratiboak

Aspaldi oso alpertuta nabil.
Hilabeteak dira libururik irakurtzen ez dudala, musika berririk entzuten ez dudala, pelikularik osorik ikusten ez dudala… Ez dakit, gorputzak ez dit eskatzen.
Beno, hasi naiz berriz ere liburu interesgarriak dendetan ikustean ‘katxondo’ xamar jartzen, baina oraindik ez naiz indarrez sentitzen… Erabat alpertuta nabil. Ez dakit.

lazy town
Sportacus eta Stephanie, behar zaituztet!!

Hori dela eta, dokumentalak ikusiz hasi dut iraila.
Bai, dokumentalak, esfortzu handiegirik gabe sartzen dira begietatik, motzak izaten dira, eta informazioa ematen dute (eta nik nire burua informazio adiktotzat dut egia esan :-)

Baina gustokoen ditudan dokumentalak ‘TEORIA KONSPIRATIBOEN’ ingurukoak izaten dira.
Badakizue, ovni-en ingurukoak, masoi eta juduek mundua kontrolatzen dutela diotenak, gizakia ilargira ez dela iritxi baieztatzen dutenak, 11-M ko atentatua ETA-ren kontua izan zela diotenak eta 11-S koa Estatu Batuetako Gobernuak antolatua…
(oso interesgarria da adibidez 11-Saren inguruko Loose Change dokumentala, hemen ikusgai)

9-11

Noski, ez ditut gauza guztiak sinesten, baina ‘bertsio ofiziala‘-z gain dauden beste ikuspuntuak ezagutzea ere gustatzen zait. Ez dakit, astakeria asko entzuten badira ere garunerako osasuntsua dela iruditzen zait ‘beste‘-aren paperean sartzea, nolabait esatearren.

Beno, ba ikusi dudan azkena kotxe elektrikoen ingurukoa da.
Izan ere, orain aste pare bat edo powerpoint bat iritxi zitzaidan kotxe elektrikoak orain hamar bat urte jada existitzen zirela esanez, baina auto industria beraren, gobernu estatubatuarraren eta petroleo jabeen interesengatik kendu zituztela esanez…

auto elektrikoa auto elektrikoa2

eta beno, ba interneten begira honako dokumental interesgarri hau topatu nuen.
Ez dut interneten gai honen inguruan askoz gehiago sakondu, baina dokumental hau bere horretan interesgarria dela iruditzen zait.

Hona hemen ingelesezko trailerra.
Eta film osoa gaztelerazko azpitituluez berriz, hementxe sakatuz.

2008/06/26

17:59:26 , Borthuzai , 57 hitz, 202 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, zinea

¡PODEMOS!

Barkatuko didazue, baina gaur ere ez dut idazteko gogorik.
Ez dakit zer dudan. Aspaldi nekatu antzera nabil, indar handiegirik gabe…
Oporren falta soilik agian.
Hori izango da…

Pelikula bat ikustera noa. Andrei Tarkovski-ren Nostalghia.
Ea hirugarren edo laugarren saiakera honetan bukatzea lortzen dudan :-)
Izan ere, horrelako irudi politdun pelikula bat nola utzi erdibidean.

tarkovski

tarkovski3

tarkovski2

Eta gero…
8.45-etan…

¡PODEMOS!

podemos

2008/06/08

17:34:06 , Borthuzai , 316 hitz, 151 aldiz ikusia  
Atalak: zinea, artea, poesia

Zenbait argazki(lari)

Ni musika dezente entzundakoa naiz. Estilo askotarikoak (klasikotik makarradetara), eta zenbait diskek “bizitza aldatu” didatela esateko arazorik ere ez dut.
Baina ni, tipo “bisuala” naiz gehienbat.
Hau da, gustagarriagoak zaizkit begietatik sartzen diren gauzak (pelikulak, margolanak…), ez dakit, errazago ’sartzen’ zaizkit. Esan liteke, Howard Gardner-ek bereizten zituen inteligentzia desberdinen artean, nire kasuan inteligentzia edo adimen musikala baino garatuagoak baditudala beste batzuk.

dut Nire lehen katarsi musikaletako bat. dut-en lehen diska

Eta nire konfesatoki pribatua bihurtu dudan interneteko txoko baztertu honetan nire pekatu guztiak aitortzen jarraitu behar izan ezkero, onartu behar dut argazkilaritza izan dela lehen aipaturiko aktibitate bisualen artean grazia gutxien egin izan didana. Beraz, ez dut inoiz gaian gehiegi sakondu eta ez dut ideiarik ere.
Noizbait agian (aspaldidanik argazkilaritzaren inguruan buruan dudan korapiloa askatzean eta diskurtso koherente samar bat osatzean) idatziko dizuet hontaz. Baina lasai, oraindik ez da egun hori iritsi eta :-)

Kontua da, azkenaldi honetan argazkilaritzaren inguruko zenbait kontuekin gustora topatu dudala nire burua :-)

Asko gustatu zaidala Light-Painting-aren ideia.
Kamarako obturagailua irekita utzi, eta linterna baten laguntzaz negatiboan margotzearen ideia.

picasso

Esan liteke ez dela ez argazkilaritza, ezta pintura ere, tarteko kontu bat baizik.
Airean marraztea, negatiboaren gainean marraztea, denbora tarte baten (segundo batzuen) joana irudi oso batetan islatzea, amaierarte emaitza ez jakitea… baditu elementu interesgarriak, bai jauna.
Jendeak gauza kurioso askoak egiten ditu horrela.

light

Asko gustatu zait baita ere Edward Burtynsky argazkilariaren inguruan egindako Manufactured Landscapes film dokumentala. Erabat-erabat-erabat gomendagarria. Flipatzeko modukoa.

mina

Eta azkenik, asko gustatu zaizkit baita ere LAPIZ aldizkariari esker ezagutu dudan Gregory Crewdson-en argazkiak.

crewdson3

crewdson2

Badute zera misteriotsu bat.
Zerbait kritikoa, traszendentala gertatu dela, edo gertatu behar dela dirudi beti.
Badute Sarrionandiaren Kaleko Kronika poesiaren giroa…

Egunsentian erlojuak besterik
ez du bihotza.

Nortzu dira solasean doazen bi mutilok?
Nortzu dira auto blindatuko gizon
uniformatuok?

Nor da leihotik begira dagoen anderea?

Haizeak bere sekretu motelak darabiltza.

Zeozer gertatu behar da, udaberriko
goizik arruntenean, baina oraindik
inork ez daki zer.

crewdson

1 2 3 >>

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola artano nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software