Kaixo, lagunak:
Gu Maizpideko 1-A mailakoak gara. Hemen lau herrialdetakoak gaude. Aste hau gure bigarren astea da, urtarrilaren 7an iritsi ginen eta gaur Hitzan estreinatzen ari gara. Gure taldean zazpi emakume eta hiru gizonezko gara. Lehenengo egunean beste gizon bat etorri zen, baina gaixotu egin zen eta horregatik orain ez dago gurekin. Hemendik agurtu nahi dugu.
Egunean zehar zer egiten dugun kontatuko dizuegu. Goizean goiz jaikitzen gara, zortzietan gosaltzen dugu eta bederatzietan hasten dira klaseak. Lehenengo saioa bederatzietatik hamaiketara izaten da, ondoren tabernara joaten gara hamaiketakoa egitera. Bigarren saioa ordu bat eta erdietan bukatzen da eta bazkaltzera joaten gara. Bazkaldu eta gero denbora librea daukagu ekintza desberdinak egiteko, adibidez, ibiltzeko, kirola egiteko, lo-kuluxka egiteko… Lau eta erdietan hirugarren saioa hasten da eta bi ordu geroago bukatzen da klasea. Klaseak bukatu eta gero paseotxo bat ematen dugu eta zortzietan afaltzera joaten gara. Afaldu ondoren ordenagailu gelara, zinemara eta tabernara joaten gara. Osteguna oso garrantzitsua da guretzat, parranda egiten dugu, euskaraz ondo pasatzea oso beharrezkoa delako. Eta horrela berri-berriak izan arren familia handia osatzen ari gara. Datorren aste arte!
AMODIOAREN GAZI-GOZOAK… ETA AZKEN AFARIA!
Gaueko ekintzak
Astelehena, 24 Antzerki grabatua: Kutsidazu bidea, Ixabel!
Asteartea, 25 Filma: Azti ikaslea*
Asteazkena, 26 18:30 LILURATURA: Amodioaren gazi-gozoak (Gerriko txokoan)21:00 Marrazki bizidunak: Heidi hirian*
Osteguna, 27 AZKEN AFARIA
(*) Lehen aldiz Maizpiden!
Arratsaldeko ekintzak
· YOGA-IKASTAROA
NORK Ana Orozek
NOIZ Astelehen eta asteazkenetan
ORDUA 15:00 - 16:00
NON Maizpideko sotoan
· AHOSOINU-IKASTAROA
NORK Aitzolek
NOIZ Astelehen eta asteazkenetan
ORDUA 18:45 - 19:45
NON Telebista-gelan
· FUTBOLIN-TXAPELKETA
Sari-banaketa ostegunean (azken afarian) izango da!
· TERTULIAK
Asteartean 15:00etatik 16:00etara
1. eta 2. maila: Telebista-gelan (Amaia)
3. maila: Musika-gelan (Aitzol)
Ostegunean15:00etatik 16:00etara
1. eta 2. maila: Telebista-gelan (Marian B.)
3. maila: Musika-gelan (Aitzol)
MAIZPIDEKO GURE TALDEA
Azaroan ezagutu ginen
Hamar pertsona hasi ginen
Orain bederatzi gara
Gogoz etorri ginen
Euskaraz hitz egitera
Egunero etxeko lanak
Egiten ditugu eta
Ostegunero parranda
Oso pozik gaude
Ezagutu garelako
Hiru andereño dauzkagu
Oso jatorrak direnak
Josune amatxo bezala
Nekanek pazientzia handia
Orain Aintzanerekin
Ez dugu jolasten gehio
Alberto mutil katxarro
Andreia ligatzen duena
Samantha txintxoena
Gorka piloteena
Mari Karmen sorginena
Mikel beroena da
Maiderrek mutila behar du
Iñaki belakia bezala
Mabi botera
Bittor asko maite dugu
Eskerrik asko Aroari
Bere bonboiengatik
Gonbidatzen zaituztegu
Etorri eta ikusi
Eskerrik asko denoi
Entzuteagatik
Hurrengo hilabetean
Izango gara baina
Abesti berria egingo dugu
Eta muxu handi bat
HITZAK: 1-A taldea
DOINUA: kanpamentuetakoa
____________
Zerk kezkatzen zaitu? Esaiguzu labur-labur
Hariztizabal Baserria
Gaur goizean baserri bat ikustera joan gara. Baserri hau Hariztizabal da eta Ezkio-Itsason dago. Lekua oso ederra da eta baserriak 400 bat urte dauzka.
Baserri honetan Xabi, Marilu, bi semeak, pottokak, katuak…eta Argi txakurra bizi dira.
Baserria natur eskola bizia da eta marmelada, ogia, pastak … egiten dituzte.
Guk sagar-marmelada egin dugu. Xabik osagaiak ekarri dizkigu:
- 10 kilo sagar
- 6 kilo azukre
- litro bat ur
Nola egiten da marmelada?
Lehenengo sagarrak zapaldu egin ditugu egurrezko makila batekin. Gero litro bat ur bota eta egosi ordu betean, nahastuz .
Hamaiketakoa egin dugu ogitartekoa urdai azpiko egosiarekin eta Araba Errioxako ardoarekin (Mabiren oparia).
Hamaiketakoa egin ondoren, lanera itzuli gara. Birringaluan sagarrak pasa eta azukre gehitu diogu eta berriz egosten jarri dugu ordu erdi bat. Bitartean gu ganbarako laberintuan galdu gara . Oso dibertigarria izan da.
Xabik kristalezko ontziak ekarri ditu eta burruntzali batekin ontziak bete ditugu .Marmelada bero-bero dagoela tapa ipini eta ahozpez jarri haizea kentzeko.
Etiketak egin ditugu ontzietan ipintzeko. Kaxa barruan sartu eta Maizpidera itzuli gara.
Izugarrizko eguna pasatu dugu eta eskerrak eman behar dizkiegu Xabiri eta Nekane irakasleari.