Hauxe duzue Maizpideren Txokoa, euskaltegian gertatzen denaren berri Hitzaren irakurleoi emateko sortu dugun gunea. Hemen izango duzue eskura Maizpidek antolatutako ekitaldien asteko agenda. Horretaz gain, astero ikasleon eta irakasleon artean prestatutako zerbait zintzilikatzen saiatuko gara, esate baterako: hurbileko gairen bati buruzko erreportajea, argitaratzea merezi duen idazlan 'ederra', ikasleon txango edo irtenaldiren bateko argazkiak, Lazkaoko kultur ekitaldien ondoko iritziak eta komentarioak ... eta bururatzen zaiguna.
Txoko honetan astero gure eta zuen gustuko aleak jarri nahi genituzke ikusgai. Ea euskara ikasleon hitzen bidez, laguntzen dugun elikatzen guztiona den HITZA.