Etzidamu da Santalutzitako azoka. Maizpidekoak, urtero bezala, han izango gara goizean goizetik. Gure egitasmoa hau da: goizean Zumarragako azoka ikusiko dugu, behorrak, zaldiak, moxalak, astoak, astakumeak eta Burgete zaldiak, alegia; ondoren hamaiketakoa egingo dugu Urretxuko Goierri elkartean, eta azkenik, eguerdi aldean, Urretxuko azoka ikusiko dugu, lehiaketak, eztia, sagardoa... Izango ote dugu Errioxako ardoa dastatzeko aukerarik Iparragirre enparantzan?
Hamaiketakoaren ardura gure gain dago eta horixe da kezkatzen nauena: zer jarri, noiz egin erosketak, noiz prestatu jakiak e.a.
Bezperan lan pixka bat egin beharko dugu, bestela, akabo gure Santalutziak!!!
Euskararen egoerak kezkatzen nau. Oso makala da gure
hizkuntzaren erabilera kaleetan. Euskara bultzatzeko eta gaztelaniarekin
orekatzeko benetako ahaleginak behar ditugu Eusko
Jaurlaritzatik, ezin dute hizkuntza defendatzen dutela esan
eta ez eman herriari bere hizkuntza ikasteko aukera.
Diru laguntzarekin nahikoa dela pentsatzen dute, baina nik
uste dut gehiago egin dezaketela. Euskara gure kultura da, eta
herritar guztiok daukagu gure hizkuntza ezagutzeko eskubidea
, EAEko hizkuntz politikaren arabera, eta horregatik
pentsatzen dut EUSKARA dohainik izan behar duela, katalunian horrela
da. AHTren dirua EUSKARERENTZAT!!!
Memento honetan oso kezkatuta nago euribor igoerarekin.Egunak joan eta egunak etorri, gure etxebizitzaren kreditoak zeruraino heltzen ari baitira.Badirudi datorren urterako joera aurtenerako baino hobea izango dela,baina,ez dute ezer esaten ziurtazunik.Horregatik,kontuz ibiliko naiz,beste sustu bat ez edukitzeko
Hasteko esan behar dut ni pertsona nahiko baikorra naizela horrexegatik normalean oso pozik egoten naiz.
Memento horretan bakarrik kezkatzen nau gauza bat, hain zuzen ere, euskara ganditzea.Izan ere,titulo batlortu arte ez dut aurkituko lan postu bat.
nik uste dut gertatzen zaidana hemengo jende guztiari gertatzen zaiola, bestela hemen ez egon litzateke.Nahiz eta hemen egotea ez den batere erraza gauza askoagatik, esatebaterako:urrun gaude gure familietatik, diru asko ordaindu behar ditugulako eta gende esezagunekin bizi behar dugulako
Halaber esan behar da gauza guztiak ez direla txarrak, eta hori kontaturatu behar dugula.Jente ezezagunarekin bizitzea alde batetik ez da erraza baina beste aldetik oso ona da lagun berriak egitea.
bukatzeko bakarrik esango dut espero dudala lehenbailehen Ega lortzea eta horrela nire bizitza izango da erabat zoriontzua
Oraintxe bertan nire kezka inportanteena da lan on bat aurkitzea. Ziuraski, oso neurekoia iruditzen zaizue, baina fakturak ordaindu behar dituzunean klima aldaketa bost axola. Normalean, egunkariak irakurtzen asko gustatzen zaizkit, baina azken egunetan orri laranjak bakarrik irakurtzen ditut eta hori ez du esaten nahi ekonomia aditu bat naizela, enplegu eskaintzak bakarrik irakurtzen ditut baizik. Abenduaren bukaeran Maizpidetik joango naiz eta espero dut urtarilan edo otsailan zerbait aurkitzea. Akaso ez da izango nire bizitzako lana, baina ziuraski izango dela beste pauso bat bidean.
Datorren ostegunean txangoa daukagunez eguraldiak kezkatzen
nau, ez daukadalako gogorik euritakoa eramateko. Euritakoa
deserosoa baita eta euria egiten badu, euritakoak etorriko dira gurekin. Denok dakigu euria beharrezkoa dela eta udazkenean orain arte oso euri
gutxi egin duela.Baina mesedez, ostegunean ez dut nahi euririk ikusi. Beste egun batean ez zait batere inporta euria ikustea, baina ostegunean ez... euritakoa hemen uztea nahiago baitut.
Izaskun
Asko pentsatu ondoren konturatu naiz urteak betetzeak
kezkatzen nauela. Datorren hilean 40 urte beteko ditut eta
egun hauetan horri buruz pentsatzen hasi naiz. Zer egin dut
nire bizitza? Zer lortu dut? Bete ditut nire neerabeko
ametsak? Eta zerrenda bat idatzi dut nire bizitzaren alde
onak eta txarrekin. Eta emaitza kezkagarria da: ez dut lortu
nire ametsak aurrera joatea eta nire bizitza, orokorrean,
nahiko penagarria da. Azalduko dizuet zergatik daukadan
iritzi hori: gurasoekin bizi naiz ez daukadalako dirurik
pisu bat erosteko. Nire ustez etxebizitzaren egoera larriegia da
baina hori beste gaia da. Haur hezkuntza ikasi nuen arren,
denda batean lan egiten dut Ega ez daukadalako. Kokoteraino
nago, ezin dut gehiago jasan bere morroia zarela uste duten
bezeroei. Eta nire soldatarekin ezin dut gurasoen etxetik
kanpo bizi. Etxe bat erosteko bi soldata behar dut. Eta bi
soldata edukitzeko bikotea eduki behar dut. Eta ez dut
bikoterik. Eta hau arazo larri bat da nire bizitzako amets garrantzitsuena betetzeko: ama izatea. Eta 40 urterekin, nire
erloju biologikoaren pilak bukatzen ari dira.
Beno, nahiago dut gehiago ez idaztea, bestela kriston
depresioa hartuko dut.
Agurrak.
Ni kezkatzen nauena da negua aurreratu egin dela eta egun-
ak laburrak izateaz aparte oso tristeak direla.Etxetik
Maizpidera abiatzen naizen bakoitzean ilunpetan egoten da,
eta klasea bukatu ondoren etxera bueltatzerakoan ere ilunpe-
tan egoten da. Hori gutxi baldin balitz bezala, sukarrarekin gaxorik
egon naiz.Ez da posible horrelako bizitza iluna izatea. Eske-
rrak argitasun egunak iritsiko diren itxaropena daukagula.
Horrelakoa da Bizitza: "argitasunaren ondoren iluntasuna datorkigu eta alderantziz iluntasunaren ondoren argitasuna iritsi-
ko zaigu".Horrelakoa da bizitza ,eta horrela jarraitu beharko
dugu alaitasunez eta tristuraz.
Gaur egun etorkizuna da gehien kezkatzen zaidana. Izan ere 29 urteko neska naiz, gurasoen etxean bizi naiz eta lanik gabe nago. Orain daukadan helburua EGA ateratzea da lana bat aurkitzeko ezinbestekoa da eta.
Badaude munduan gauza inportanteak kezkatu gaitzaketenak (gosea, bidegabekeriak, pobrezia...). Bestalde, gure bizitzan ez da oso komenigarria asko kezkatzea; arazoek konponbidea badute azkenean konpontzen dira, baina, ez badute konponbiderik, zertarako kezkatu?
Galdera horri erantzutea ezin zailagoa iruditzen zait, izan ere, guaza bat baino gehiagok kezkatzen nau:esate baterako:langabezia, terrosimoa, zein egoeratan helduko naizan zahartzarora,, nire lagunen eta nire familiaren arazoak eta noski nireak ere bai. Mementu honetan nire euskaren prozesuak asko kezkatzen nau. Nahiz eta Maizpiden gustura egon, egunak pasatzen dira eta ez dut aurrerapen handirik ikusten eta neure buruari galdetzen diot ea zenbat denbora beharko dudan EGA lortzeko. Hain zaila iruditzen zait, non batzuetan pentsatzen baitut inoiz ez naizela gai izango gainditzeko baina horretarako gaude hemen,ezta? Eutsi goiari
A ze kezkatuta dauden klasekideak! hori, kezkatzen nau ni, kar kar kar
Hiru aste daramadenez ohean, gaixorik nagoelako, nire osasuna da nire ardura bakarra oraingoz.
Egia esateaz, hutsarte honek pasatu dudala euskera barik kezkatzen nau; astelehenean izango dira azterketak eta mintza-praktika eskas egiten ari naiz etxean; batzutan nire buruarekin hitz egiten ndut, baina hori beste kontu bat da, kar kar kar.
Izarraren ideiarekin jarraitzen, Munduari begiratu bat egiten
badiogu, ezer ez kezkatzeagatik aurkituko dugu gure bizitzan.Ani
Animo Maizpidetarrak!
Hauxe duzue Maizpideren Txokoa, euskaltegian gertatzen denaren berri Hitzaren irakurleoi emateko sortu dugun gunea. Hemen izango duzue eskura Maizpidek antolatutako ekitaldien asteko agenda. Horretaz gain, astero ikasleon eta irakasleon artean prestatutako zerbait zintzilikatzen saiatuko gara, esate baterako: hurbileko gairen bati buruzko erreportajea, argitaratzea merezi duen idazlan 'ederra', ikasleon txango edo irtenaldiren bateko argazkiak, Lazkaoko kultur ekitaldien ondoko iritziak eta komentarioak ... eta bururatzen zaiguna.
Txoko honetan astero gure eta zuen gustuko aleak jarri nahi genituzke ikusgai. Ea euskara ikasleon hitzen bidez, laguntzen dugun elikatzen guztiona den HITZA.