1 2 3 4 5 >>

2009/06/26

09:06:53 , Xabier Eskisabel , 281 hitz, 130 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Boada diputadu, bikain!

Goierriko Hitzari esker berri pozgarria irakurtzeko aukera izan dut aste honetan, aidanez urteetan Beasaingo Udalean PSOEko Fernando Boada zinegotziak Madrileko bidea hartu du eta Diputaduen Kongresuan diputadu gisa jardungo da.

Ta orain anekdota ;-)

2006ko bueltan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren saltsetan nenbilelarik, urte horretako azaroan Ordizia eta Beasaingo Udaletan AHTaren inguruko informazioa eskatuz mozio batzu aurkeztu genituen eta gure taldeak aurkeztu zuen mozioaren aurretik Udaleko saltsak eta kontuak entzule bezala entzuteko aukera izan nuen.



Aurretik Fernando Boada puntualki bada ezagutzen banuen ere, arratsalde horretan izan zuen jarrerak txundituta utzi ninduen: “Éste tío tiene menos luces que la habitación del Conde Drácula” pentsatu nuela gogoan dut.
Zeazki zein gaietaz ari ziren ez dut gogoan, baina Udaleko kontu baten inguruan Patxi Plazaola alkatearekin ika-mika antzu batean sartzen saiatu izan zen, saiatu, Patxik ematen zizkion erantzunak Boadaren jarrera zuri eta infantilak behin eta berriz agerian geratzen ari baizirien. Beste alderdietako zinegotziek ere, eta PSOEko bere lagunek barne, Boadaren umekeriaz jabetu zirela agerikoa egin zitzaidan.

Ez ni galdetu zertaz zijoan Boadaren jarrera infantila, ziur Beasaingo Udaleko aktetan jasota dagoela, baina batzar horretatik Fernando Boadaren CIa eta folio batenak parekoak direla argi geratu zitzaidan.


Arratsalde horretako beste anekdota bat:

Txundituta utzi ninduen beste gauza bat PSOEko Alfonso Segade zinegotziak Goierriko Hitzako kazetariarekiko izan zuen jarrera txuloputeskoa izan zen. Aidanez, PSOEk ez dakit ze gaiaren inguruan prentsa ohar bat atera zuen eta batzar aretoan zeuden Hitza eta Diario Vascoko kazetariei eman beharrean DVkoari eskuan eman zion soilik Hitzako kazetaria sorbaldaren gainetik irrifar ironikoa eskaini ziolarik.

Segade honen ibilbide mamitsuaz beste batean jardungo gara blog hobetan, lasai.

Beraz, abertzale bezala, Fernando Boada Madrilen diputadu izendatu izana berri pozgarria delakoan nago inongo zalantza izpirik gabe. Animo Fernando!

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Boada diputadu, bikain! trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=247" />

2009/05/08

00:08:56 , Xabier Eskisabel , 84 hitz, 701 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ez onartu eta ezta ere aitortu.

Espainolak beraien Lehendakaria lortu dute. Ongi.

Talde eta alderdi politiko abertzaleek Patxi Lopez eta bere gobernuarekiko zein iritzi eta jarrera izango duten berdin zait eta ez zait ajola, alegia, bost piper.

Nik Patxi Lopez Lehendakari bezala ez dut onartzen eta ez diot autoritaterik aitortzen… Gernikako Juntetxean Tejeroren piurak zituen “sardinzar” bibotedun bat sartzen ikusi dut eta! Amos, no me jodas!! Iraingarria!!!

Gora Euskal Herria/Euskadi askatuta!! Redios!!!



Maiatzaren 9ko eguneraketa:

Lagun baten bitartez Facebooken bueltaka dabiltzan argazki pare bat luzatzen dizkizuet. Qué entrañable.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Ez onartu eta ezta ere aitortu. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=242" />

2009/03/15

21:01:00 , Xabier Eskisabel , 228 hitz, 481 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

PriestFeast Donostian... zenbat zahartu garen!

Bufff… denbora ez da alperrik pasatzen.

Anoetako belodromo mitikoan makina bat kontzertu ikusitakoak gara etxean: Whitesnake 1990an, Metallica 1992an, BlackSabbath eta Slayer 1998an, Megadeth 1992 eta 1995ean, Pantera 1991 eta 1994ean, IronMaiden 1990 eta 1992an, CorrosionOfConformity 1995ean… urteak ziren ohiko formato metaleroko kartel bat aurkezten ez zena belodromoan, aretoko sarreran hori zen entzuten zen komentarioa: bazen garaia!



Argazkiak.org | Espontaneo bat Megadetheko kontzertuan. © cc-by-sa: xa2

Kontzertua bikaina izan zen, 50€ren truke, izan beharko! Testament fiera batzu dira zuzenean, 1989tik jarraitzen baditut ere, ez nituen sekulan zuzenean ikusi ta kriston egurre sartu zuten naiz eta soinu kaskarra izan. Megadeth aldiz, disfrutatu banuen ere, Dave Mustaine betiko anormala izaten jarraitzen du. Taldekideek bikain, Dave pattal.

JudasPriestena aldiz, “la pera” izan zen. Rob Halforden ahotsa espero nuen baino hobeto egon zen eta espektakuloa bikaina izan zen. Kontzertuaren ia amaieran publikoarekin batera operako saio horiek berarentzako gorde izan balitu hobe, baina orokorrean oso, oso kontzertu txukuna eman zuten: Electric eye, Breaking the law, Hell bent for leather… klasikoak jo zizkiguten!! 22.30etan hasi eta 00.10etan amaitu zuten, jarraian etxeko buelta aparteko nobedaderik gabe.

Argazki eta bideo gutxi batzu jarriko ditut post honetan, argazki set osoa Argazkiak.orgko nire kontuan ikusgai dituzue zuen gozamenerako.


Argazkiak.org | Testament belodromoan. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Megadeth banderola belodromoan. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Megadetheko Dave Mustaine. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | JudasPriest Donostian. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Rob Halford motoarekin. © cc-by-sa: xa2

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » PriestFeast Donostian... zenbat zahartu garen! trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=237" />

2009/02/27

10:08:37 , Xabier Eskisabel , 10 hitz, 272 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Lazkao.

Público egunkariko Manel marrazkigileak Lazkaoko gertakariaren inguruan egindako hausnarketa.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Lazkao. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=224" />

2009/02/08

15:03:10 , Xabier Eskisabel , 284 hitz, 201 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Tayuta+Kokein+Layo Raser... woowww.

Festibal potentea Beasaingo Gaztetxean, japoniar ezezagun batzu, Tayuta, Kokein eta Layo Raser.

Afrobeat lasaia gustokoa badezute, Tayutarekin gustora jardungo zarete: Ruperren “Aspaldian” eta Metallicaren “Creeping Death” abestiaren introa jo zutenerako ez dago gaizki taldea ;-)


Argazkiak.org | Tayuta © cc-by-sa: xa2

Jarraian Kokein.

Beraiek ikustera gerturatu nintzen, ez det ukatuko. 2006ko Ordiziako festetan jo zutenetik ikusi gabe nituen ta orduan bezala, gozatua izan zen Gaztetxean jo zuten saioa: Egurre, egurre eta egurre. Zaloak ahotsa zertxobait “kaskatuta” zeukan, baina hala ere bere xarma ez zuen galdu.


Argazkiak.org | Zaloa. © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Zaloa eta Iker © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Zaloa © cc-by-sa: xa2


Argazkiak.org | Kokein: Lete eta Jatsu © cc-by-sa: xa2

Lotuta Egon Arren eta Mundu Margotu Berri Bat CDak erosteko aprobetxatu nuen. Gauza kuriosoa eta polita: Kokeinen azkeneko diska Creative Commons lizentzia batean atera dute: by-nc-sa.


Ta Layo Raser.


Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2

Joder, qué fieras!

Banekien Rayo Laser edo antzeko izena zuen talde bat bazela, ah! Layo Raser, hitz joku polita, blog honetan ohituta gauden bezala ;-)


Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2
Espontaneo bat ere abeslari piurak egitera igo zitzaienekoa.

Elena, Jon ta Fortun. Abeslaririk ez ta zapatilla: Punk-HC heavy ikuttuarekin abesti basatiak. Joder, lehen aldia zen entzuten nituela ta… a ze zortea kalabera hauek ezagutzeko izan nuena: Apirilean Japoniara dijoazte! Vaya carrerón!

Amaitu zutenean Jonekin animo hitz batzu eman nizkion ta CDa salgai zutela aipatu zutelarik, berau erosteari ekin nion. Saltzaileak LayoRaser-eko CD, kamiseta eta txapa bat 10€ren truke eman zizkidan. Horrela bai, ea martxoan Testament, Megadeth eta Judas Priest ikusten ditudanean berdin portatzen diren!!

CD zorroak bi CD ditu!? eta beraiek ere Creative Commons lizentzi baten pean atera dituzte. Kasu honetan by-nc-nd.


Argazkiak.org | Layo Raser © cc-by-sa: xa2

Biba zuek!!!


Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Tayuta+Kokein+Layo Raser... woowww. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=218" />

2009/01/23

22:49:59 , Xabier Eskisabel , 113 hitz, 242 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Bide Ertzean Tolosako Leidor aretoan.

Berandu bada ere, aurreko urtarrilaren 16an Bide Ertzeanek Tolosako Leidor aretoan emandako kontzertuaren aipamen laburra egin nahiko nuke.



Kontzertuaren aurreko asteetan jakitera eman zen bezala, taldeko mutilek zuzeneko CD eta DVDa grabatu zuten eta kontzertuan ikusi genuenagatik: eszenategiko prestaketa, irudiak, proiekzioak…, ekitaldi oso, oso txukuna prestatu zutenik ez dago ukatzerik. Hogeitabat abesti, akustika itzela, Leidor lepo beteta… kriston saioa!!

Kontzertuan 2. ilara egoteko aukera/zortea izan genuen eta bertatik 399 argazki hartzeko aukera izan nuen eguberritan erosi dudan kamera berriarekin. Antolatzaileei eta taldekideei eskerrak eman nahi dizkiet argazkiak hartzen uzteagatik. Zinez.

Argazki guzti horietatik post honekin batera jarri dudana da publiko egin dudan bakarra, hala ere, denbora hartzen dudanean itxurosoenak Interneten eskuragarri jartzeari ekingo diot.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Bide Ertzean Tolosako Leidor aretoan. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=211" />

2009/01/21

23:41:31 , Xabier Eskisabel , 400 hitz, 134 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Etxe okupatu baten desalojoa... zuzenean eta gaur goizeko 9.30etan!!!!!

Ez daukat itzulpena egiteko gogorik:

En el centro mismo de Madrid, el Patiomaravillas, es un espacio social okupado y autogestionado que reúne a más de 20 colectivos y asociaciones y a más de 500 personas semanalmente. Y el jueves por la mañana, la policía va a venir a echarnos violentamente de este lugar por no especular con el conocimiento, por no seguir destruyendo la ciudad, por autogestionar nuestras vidas, nuestra cultura y nuestra tecnología. Muchas no podréis venir a apoyarnos, a explicarle a la policía lo que hacemos realmente, a pedirles que no nos machaquen más, a gritarles que a los que tienen que desalojar de este mundo es a los especuladores y banqueros que nos han llevado a la crisis. Pero podréis ser los observadores de la barbarie.

Todo un espectáculo de democracia policial tendrá lugar en la calle Acuerdo número 8 de Madrid. Este jueves 22 a las 9.30 de la mañana esperamos que vengan a desalojarnos violentamente unas 10 furgonetas llenas de policías antidisturbios sin desayunar y con muy mala leche :D. Ellos crearán disturbios nosotras resistiremos de forma activa no violenta. Y lo emitiremos en directo para ti. ¿Te lo vas a perder?

Miles de cámaras de seguridad nos vigilan permanentemente (en el metro, en las tiendas, en la calle, en el trabajo, …). Pero el jueves a la mañana es el momento de que te pongas al otro lado del Gran Hermano y vigiles a los vigilantes. El hamlab (el laboratorio hacktivistas del Patio Maravillas) ha realizado un despliegue de varias webcams para emitir en directo, y sin exclusivas, el primer desalojo televisado de la historia. Dale al play y pásalo. Miles de internautas velarán por nuestra seguridad. Tendremos además una radio en streaming contando lo que vaya sucediendo y un twitter desde el que podréis hacer preguntas y seguir el desarrollo. ¡Será todo un espectáculo!


null

El jueves por la mañana, en directo desde PatioMaravillas.Net … ¡No te lo pierdas!

* Twitter de Isaac donde leer y preguntar que está pasando dentro del Patio: Isaac Hacksimov.
* Si quieres saber más sobre los atropellos de este desalojo lee el comunicado de la asamblea del Patio Maravillas “El Patio no se cierra".
* Si quieres colaborar difundiendo la noticia y apoyando al Patio Maravilla: corta y pega de nuestro kit de apoyo.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Etxe okupatu baten desalojoa... zuzenean eta gaur goizeko 9.30etan!!!!! trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=202" />
02:53:47 , Xabier Eskisabel , 95 hitz, 157 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Jende honek zer erretzen du?

ETAk hitzegin du, one more time, eta egindako azkeneko “hazañak” saltzen dizkigu Gara egunkariak publikatu duen gutunean.
Gaiak duen larritasunagatik izango ez balitz, txantxetan hartzeko modukoa izango litzake.

Adierazgarriak egin zaizkit AHTaren oposaketan dauden kide batzuei egiten dien aipamena:

“…AHT-ren aurkako herri oposaketa ezkutatzen da, herri mobilizazioak
isiltzen dira, herritarren eta adituen iritziak zentsuratzen ari dira. Borroka horretan dabiltzan batzuei komunikabideetan agertzeko betoa ETAren ekintza gaitzesteko altxa zaie soilik. Etengabe zentsuratuak direnek ETAren aurka azaltzeko kamera eta mikrofono guztiak topatu dituzte. Errazki erori dira batzuk agintarien jukutria horretan.”

Iossss, zenbat arrazoi zuen Isaac Asimovek!!!

4 erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Jende honek zer erretzen du? trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=201" />

2009/01/10

17:37:50 , Xabier Eskisabel , 391 hitz, 250 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Diario Vascoko argazki bildumaren hornitzaileak: Herritarrak.

Gure egunerokotasunean argazkigintzak erabateko arrakasta duenik ez dago ukatzerik. Erabiltzaileak bere oporretako, lagunen edo bizitokiaren argazkiak on-line alojatzeko dozenaka zerbitzu aurkitu ditzazke: PhotoBucket, WebShots, Flickr… edo gure gertuko inguruan Argazkiak.org eta Nirudia.

Argazkigintzak erabiltzaileongan duen arrakasta ikusirik, Diario Vasco egunkariak lehiaketa ezberdinak eskaintzeari ekin dio azken urte hauetan. Lehiaketa hauetako batzu aipatzearren, iazko “Las 20 maravillas de Gipuzkoa”, “Etxeko Polita” eta oraintxe bertan martxan duten “Nieve en Gipuzkoa” aipatuko nituzke. Azkeneko hau aste honetan izan den elurtearen inguruko argazkiak biltzearen ingurukoa da. Las 20 maravillas de Gipuzkoa delako lehiaketara aurkezturiko hamabi argazki aldiz, 2009ko bere egutegia publikatzeko erabili ditu Diario Vascok.

Diario Vasco bezalako enpresa pribatu batek bere bisitariei “pizgarriak” eskeintzea normala bada ere, erabiltzaileengan ain “normala” ez den jarrera bat somatzen dut: Erabiltzailearen sorkuntza den argazki baten eskubide GUZTIAK, aipamena ezik, enpresa pribatu bati musutruk eskaintzea.

Zeren, lehiaketaren baldintzetan modu zuzen batean agertzen ez bada ere, erabiltzaileek lehiatzeko bidaltzen dituzten argazkiek, DiarioVascoren jabetza izatera pasatzen dira automatikoki. Lehiaketen erabilpen arauek horren inguruan hau diote:

“11. Todos los derechos sobre el concurso “Etxeko polita” son propiedad de Digital Vasca S.L.U.”

DiarioVascoren jabetza izatera pasatzen diren hunetik, Vocento taldeko erabilpen arau eta baldintzetara atxikitzen dira automatikoki. Horren ondorioz aurrerantzean berauk erabiltzeko inongo askatasun edo aukerarik ez dagoelarik erabiltzaileon aldetik. Je! Argazki horietakoren bat Wikimedia Commonsera igotzeko asmoa izango balu norbaitek, ahaztu dezala aukera hori.

Ta zein alternatiba egon daitezke erabiltzaileon eskuetan?

Zure seme-alaba baten argazkia mundu guztiarekin partekatu nahi baduzu eta argazkiaren gainean zure eskubide batzu gorde nahi badituzu, badira DiarioVascok eskaintzen dituen zerbitzu estua baino askoz hobeak. Nik hiru aipatuko nituzke: Flickr, Argazkiak.org eta Nirudia.

Dagoeneko oso ezaguna den Flickr.com zerbitzu erraldoiak argazki bat lizentziatzeko garaian aukera anitzak ematen dizkio erabiltzaileari: All Rights Reserved lizentzia itxitik hasi eta Creative Commonsen sei lizentzi ezberdinetaraino. Nire iritzi apalean, erabiltzaile baten jabetza eskubideak hobekien bermatzen dituen lizentzia eta aldi berean bere hedapena modu aske baten ziurtatzen duena Creative Commons by-sa da. Alegia, aitortza eta lizentzia berberarekin partekatzen ahalbideratzen duena. Blog honen edukietara atxikitzen zaiona da eta Wikipediaren lizentziarekin bateragarria da.

null

null


null



Arestian aipatu dudan Argazkiak.org zerbitzuak CC-by-sa lizentzia baino ez du eskaintzen, Nirudiak aldiz, aukera zabalagoa du. Bi zerbitzu hauek euskaraz dituzte beraien interfazeak eta bikain funzionatzen dute.

Amaitzearren.

DiarioVascok oparitu dezaken edozein “goxoki” ekidin eta gure argazkiak arestian aipatu ditudan TAJUZKO zerbitzuak erabiltzea aholkatuko nioke irakurleari.

Aukera faltagatik ez da izango.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Diario Vascoko argazki bildumaren hornitzaileak: Herritarrak. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=197" />
12:50:27 , Xabier Eskisabel , 36 hitz, 64 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ze arraio: blogekin jarraitzen dut!

Ia zazpi hilabete blog hau zein Blogak.com plataforman dudana abandonaturik izan ondoren, berriro martxan hasten naiz.

Fase berri honen ildoak nondik joango diren jakiteko, azpikaldeko bideoa dezute adibide gisa. Has gaitezen bada.


Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Ze arraio: blogekin jarraitzen dut! trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=196" />

1 2 3 4 5 >>

Erabiltzaile herramintak

Loturak

Librezale
Guerra Eterna
MontalvoLand
Bide baten bila
Txasatonga, Jaun txikia
Atopocu2. Madrid-Mongolia Vespa batean
El tirador solitario
Bide Ertzean
Deabruak Teilatuetan
Gera Gaitezen
HijosdelAngelGorria

Nire kontaktua



Gauza anitzak








Creative Commons License

Bilaketa

Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

XML jarioak

powered by b2evolution free blog software