Link: http://www.izaronews.com/NEWS%2007/20%20DICIEMBRE/recatada%20y%20reputada%20diputada.htm
Aspaldiko kontu batekin nator, 2007ko maiatzeko hauteskundeetako Ordiziako emaitzen hausnarketa batekin hain zuzen ere.
Hauteskunde ondorengo egunetan Alejandra Iturriozen etorkizun politikoaz nire lagun eta ezagunekin jardun banintz, esanguratsua baida Ordiziako Udalean lehen alderdia zortzi zinegotzitik laura jeistea, ez nion eskaini merezi zuen atentziorik: Bizitzan, Alejandra Iturriozen etorkizun politikoa baino gauza interesgarriagoak, egon, baidaude. 
Baina EAJko sektore kritikoaren inguruan dabilen Izaronews orrian Belén Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko kultura ahalduna zenari Iñaki Uriarte arkitektoak eskaini dion artikulu zinez interesgarria irakurri ondoren, garai hartan lagunekin egin nituen hausnarketak gogora etorri zaizkit ta idatziz jartzeari ekingo diot.
Has gaitezen Gipuzkoako Foru Aldundiko gipuzkoa.net/hauteskundeak weborriak eskaintzen dituen Ordiziako 1999, 2003 eta 2007ko udal hauteskundeen emaitzak aztertuz:
1999.ko emaitzak:

2003.ko emaitzak:

2007.ko emaitzak:

Katakrak, ostión! EAJ/EA batuketak 2003.urtean 2.085 bozka eman bazituen, 2007. urtean 1.391.
694 boto gutxiago, hori bai marka olinpikoa!
Baliogabetuak aldiz 1.118 izan zirelarik, ez dut uste EAEk dioen bezala baliogabetu guztiak beraienak izango zirenik, baina ein haundi batean bai eta aurreko post batean nire blogean aipatu nuen: EAE/ANVren ilegalizazioarekin Goierriko udalen batek lasaitua hartu bazuen, hori Ordiziakoa izan zen.
Eta 694 boto galeraren arduradun nagusiak zigorrik jaso al zuen? GBBk belarritik tiradizoa egin al zion?
Juxtu kontrakoa, to oparia.
…asimismo, Alejandra Iturrioz (PNV), alcaldesa de Ordizia entre 1999 y 2007, es con 37 años la nueva directora de Obras Hidráulicas del Departamento de Desarrollo Sostenible.
Con dos cojones.
700 boto galtzen dituzu…Oianguko gaiarekin eta beste batzuekin, baina nagusiki Oiangukoarekin, herri giro enkabronatua uzten duzu… ta zure alderdiak etxera bidaldu partez kargua ematen dizu. Ez naiz ordiziarra, baina Alejandrari soldata ordaintzen dion herritar bezala EAJk Alejandrari Foru Aldundian emandako kargua adar jotze bat iruditzen zait.
Ez dago zertan Bizkaia aldera joan beharrik, Belén Greavesen ikasleak gertuago baiditugu.

Belén Greaves.
Megadeth, Foreclosure Of A Dream, 1992.
http://www.dailymotion.com/video/x24x6b_megadeth-foreclosure-of-a-dream_music
“The Congress pushed me to rise taxes and I said no: read my lips, read my lips…”
2007/12/29 eguneraketa: Radio Euskadin laudatorioz beterik Belén Greavesi egin dioten elkarrizketan esan duenez… EBBko idazkari izendatu dute!!!!
![]()