Eskukoak, paretetakoak, suhiltzaileenak… mota, neurri eta gai ezberdinetako egutegiak aurki ditzazkegun gure inguruan. Baina hau berezia da, Landarlaneko lagunek prestatu baidute.



Goierriko inguru eta txokoak irudikatzearekin batera, hilabete bakoitzari dagokion argazkia zita edo esaera ezberdinez lagundu dute, konjuntoak nabarmen irabazten duelarik ![]()
Ez naiz esaldi guztiak zerrendatzen hasiko, baina Maiatzarako aukeratu duten Baudelairerena bereziki ederra da:
“Irregulartasuna, ezustekoa, ustekabea, harridura, edertasunaren berezkoa zati eta ezaugarri dira.”
Esaldi guztiak irakurri nahi dituenak 1€ baten truke Ordizian Goierriko Baratzan eta Goimeneko bulegoan lortzea du.
Ez zarete damutuko.