Nire eskuetara iristen diren gauzen azterketekin jarraituz, aurreko batean EAren kanpaina bati egokitu bazitzaion, oraingoan nire etxeko buzoian aurkitu dudan panfleto bat analizatzeari ekingo diot: Beasaingo EAJk noizean behin, hauteskundeak daudenean batipat, publikatzen duen “Zurekin” aldizkaria.
Gure egunerokotasunean jasotzen ditugun artikulu edo/eta testuetan azaltzen diren ideiak rebatitzearen kontrakoa naiz definizioz: Gauzak tajuz egite aldera, nire kontra-argumentazioa irakurleari azaltzerakoan erreferentziak ematea ezinbestestekoa dela iruditzen zait eta hori beharrezkoa izanik, nekagarria ere bada. Baina tira, Google-en laguntzarekin eta nire RSS irakurgailuari kea dariola jarriaz salbuespena egingo dut, azken finean, aztertuko dudan artikuluaren gaia, zeozer bada ere, “kontrolatzen” dudalako eta nire ekarpenarekin artikulu hori osatu nahiko nukelako ![]()
Al lío.
Aldizkariaren 6. eta 7. orriak AHT bedeinkatuaren abantailak “saltzeari” ekiten diote eta hainbat akats eta inprezisio tarteko, beste gauza asko ezkutuan geratzen dira: Beasaingo Udaletik desjabetuei egindako presioak (xuabe esatearren), desjabetuen baimenik gabe egindako lursailen okupazio zeharo ilegalak, Erauskingo auzoan egin nahi duten zabortegian zaborrak nondik eraman behar dituzten, Beasainmendiko iturri eta akuiferoekin zer gertatuko den… Hala ere ez dut uste EAJkoek fede txarrez informazio hau ezkutatuko zutenik ![]()
1. Habiadura handiz Europaruntz.
Honekin bi aipamen: Abiadura da, eta ez habiadura.
Bigarrena: Kokoteraino nago “AHTak Europarekin lotuko gaitu” entzuteaz. Baina gu nun arraio bizi gera ba? Nebraskan?, Angolan? Euskal Herria Europan dagoela, joder!!!
Ah kontxo! trenbide zabalera europarra lortzea dela gakoa… baina orduan CAFek zertarako garatu zuen bere garaian arazo hori ekiditen duen BRAVA teknologia?
Europarekin lotzeko argumentazioaren zentzugabekeria are eta ageriago geratzen da El Paísen iazko apirilaren 30ean zekarren artikuluari kaso egiten badiogu: Fomento prepara la adaptación de la red ferroviaria al ancho internacional. Bai, ORAIN eginda dagoenaz ari da!
2. Lurjabeak eta desjabetuak.
“Cumplimentado ese trámite se procederá a la negociación amistosa con los propietarios para la adquisición de los terrenos por donde pasa”
Acaso os referís a una negociación igual de “amistosa” a la llevada a cabo en los sondeos ilegales del caserío Olazar, ¿verdad?. Hala ere agerikoa da beste “lurjabe” batzu begi onez ikusten dituztela AHTak suposatuko dien negozioa. Galdetu diezaiotela bestela Olaberriako bere lurretan eskonbroak bota behar dituen Beasaingo enpresa eraikitzaile garrantzitsu bati. Pista bat: Mozilla Firefox 2.0.0.12 nabigatzailea erabiltzen baduzue bere weborria ezin daiteke ikusi. ![]()
3. Beasaindarrontzat onurak.
“Ezkio-Itsasoko geltokiak eta Nafarroara loturak, Euskal Herriko hiriburuak eta Europa osoa gerturatuko dizkigu. Oraingo trenbidea birgaitu eta Donostiara modu bizkor batean gerturatuko gaituen metro moduko bat izan daiteke”
Donostiara joateko AHTa Ezkion hartu behar dugulakoan al zaudete? Ze prezioetan, Madrid-Barcelonakoetan?
Metroa? baina, ez zen ba abiadura HAUNDIKO trena?
2004. urtean EHUko Roberto Bermejo ekonomia doktoreak argitaratutako ikerketa irakurtzeko aholkatuko nizueke, zenbait ideia oker argituko dizkizuelakoan bainago. Horrekin batera, 2007ko otsailaren 7an Roberto Bermejok Arantxa Tapiarekin izandako mahainguruaren bideoa ere ikustea ez litzaizueke gaizki etorriko.
Susmoa baidut norbaitek adarra jo dizuela eta ez zeratela konturatu.
“RENFEko geltokian dagoen kargarako zonaldea hustu eta Beasaingo zabalkundea erraztuko luke.”
Zertarako Beasain gehiago “zabaldu"? nork eskatu du zabalkunde hori? zeinen mesedetan?
Herriguneak dituen zonalde berdeen eskasia zabaltzeko izango da, ezta?
4.CAFentzat lan gehiago,(lanpostuen argumentazioa).
“CAF eta Goierriko enpresek lan edo eskari gehiago izan ditzateke”
Lanpostuak sortzea bada AHTaren argumentazio ekonomikoa, zergatik ez ditugu hiru Euskal Y proposatzen, hartara hiru aldiz biderkatuko genuke CAFen lan karga, edo harrobietan lanpostuak sortze aldera, Txindoki guztia desagerrarazi genezake gure ekonomiak aurrera egin dezan. Beste argumentaziorik ez badezute, aurreko puntuan aipatu dizuedan Roberto Bermejoren ikerketa irakurri ezazute, arren.
5.Hondarribiako Herri Batasunak 1989. urtean egindako adierazpenak!!!
Moción de HERRI BATASUNA (Hondarribia, 1989) ante la posible marginación de Euskadi de la comunicación viaria y ferroviaria de Alta Velocidad:
“Exigir del Gobierno del Estado, que tanto la red de comunicación viaria de Europa con el Estado, como el Tren de Alta Velocidad(TAV) pasen por Irún tanto por razones históricas como económicas”
Ezer baino lehen, zorionak eman nahi nizkioke zita hau lortu duenari, hemeroteketan murgildurik bizi den seinale.
Bestalde, aipatzen dezuten zita honek erreferentziak gabe ez dit balio. Non dago? Interneten publikoki konsultatu al daiteke?
Bestalde, zuek ere, AHTaren oposizioan ezker abertzalea soilik dagoelakoan al zaudete? Asmo horrekin atera dezutelakoan nago.
Amaitzeko.
AHTaren inguruan Beasaingo EAJk dituen argumentuak ezagutaraztea estimatua da, marketing saiakera polita izan da, hori ez dago ukatzerik. Baina herritar helduak garen unetik informazio zehatza eskatzen dugu eta ez aldiz “moto” bat saldu arazi nahi gaituen kanpaina mediatikorik.