2008/03/30

01:47:08 , Lardaxkan , 6 hitz, 513 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Goierriko Gatzaren 02 alea.

null

Aurrekoan bezala, .pdf formatoan ere eskuragarri.

2 erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Goierriko Gatzaren 02 alea. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=113" />

2008/03/27

10:13:21 , Lardaxkan , 41 hitz, 133 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

NATO Game Over

Antimilitaristak pitzatuta daude.

Ikusi bestela Bruselan OTANen egoitzaren inguruko komisaldegi batean ¿destrangis? hartutako irudiak.
Orain egun batzu 450 manifestari atxilotuak izan ziren OTANen egoitzan sartzeagatik. Ekintzan parte hartu zuten hiru bilbotarrei egindako elkarrizketak ere badu bere mamia.

null

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » NATO Game Over trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=112" />

2008/03/25

17:04:56 , Lardaxkan , 142 hitz, 204 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Goierri Irratia: "Bardo de Orio" Irratia

Aste santuko opor egunak medio, irratia entzuten jardun naiz eta dialean irrati katea berri batekin topo egin dut: Goierri Irratia. Edo berau jotafuego lau egunetan entzun ondoren “Bardo de Orio” Irratia izen egokiagoa lukena. :)

Tira, Benito Lertxundiren abesti uholdeaz haratago baditu dozena bat perla irrati berri honek musika estiloari erreparatzen badiogu: 80 hamarkako pop oso ona, The Smiths, The Cure, Housemartins, Mano Negra, Hertzainak, Kaxiano, Ruperren bat, Ramonesen besteren bat… baina gaur egungo zein irratiretan entzun daiteke Lunaren “Bobby Peru” abestia?? Euskadi Gaztean, ez prexixamente. Gauza heavyagorik ez dezute entzungo. Ez, Sepultura ez dute jartzen.:no:
Porzierto, Housemartinsen CDak akatsa du edo zikina dezute, saltatu egiten baidu. ;)

Horrekin batera, irrati onek duen gauzarik hoberena, inongo esataririk ez dagoela da, musika besterik ez. Hala ere, goran luzatutako loturan dionaren arabera, txollo hau segituan amaituko dela dirudi.

Astigarreta aldean 107FMan bikain entzuten da.

Bizkaia maiteeee…

—-

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Goierri Irratia: "Bardo de Orio" Irratia trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=110" />

2008/03/21

20:33:12 , Lardaxkan , 235 hitz, 1144 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Goierriko Gatza abian da.

Komunikabideetan garai berriak bizi ditugula denok dakigu. Albisteak geroz eta azkarrago iristen zaizkigu eta lehengo formatuak (egunkariak, eta abar) internetaren aurrerakadarekin urte askotan zehar izan duten posizioa galtzen, edo hobe esanda aldatzen joan da. Jadanik ez dugu hurrengo egunera arte itxaron behar gure auzoan, eskualdean edo atzerrian zer gertatu den jakiteko. Baina hau gutxi balitz, aldaketa nagusia informazio kontsumitzailearengan gertatu da.

null

Betiko informazio kontsumitzailetik, gaurko informazio kontsumitzaile-produzitzaileraino

Soziologoek diotenez teknologia berriek (soineko telefonoek, argazki kamera digitalek, baina batez ere internetek) herri txikietako sindromea deiturikoa biziberritu dute. Gure aitona-amonen garaian ondoko etxean gertatzen zena segituan zen herriko beste puntan ahoz-ahoko sistema bidez. Internetek, blog eta hainbat tresnen bidez, “sindrome” hori eskala planetario batera eraman dute. Adibidez AEBn unibertsitate batean izandako tiroketan kazetariak ikasleen blogetara sartu ziren tiroketa gertatu eta minutu gutxira. Zuzen zuzeneko informazioa segundo gutxitan eskuratu ahal izan zuten. Kasu bera Myanmarreko istiluetan.

Goierriko Gatza: Garai berriei begira dagoen gure komunikabidea.

Lehen aipatutako garai berriei moldatua dagoen komunikabidea da atzo aurkeztu zen GOIERRIKO GATZA berria. Internetetik .pdf formatora salto egingo duen komunikabidea, eta ez alderantziz. Herri txikietako “sindrome” hori eskualde eskala batean ahalbidetuko duena. Irakurleak informazio kontsumitzaile hutsa izateari utziko diote eta produzitzaile ere izango dira. Baina garrantzitsuena zera izango da: “orainkari” hori denona dela eta euskaraz dagoela. Hori (ez dut uste gainera hanka sartuko dudanik) mundu mailan ere leku gutxitan eman da. Apustu indartsua da, baina denona den heinean, denok irabaziko dugu. Izan ziur.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Goierriko Gatza abian da. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=109" />

2008/03/15

09:02:02 , Lardaxkan , 71 hitz, 190 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Lehergailu mehatxua Beasainen.

Ostiralean gaueko 21.00ak aldera Beasaingo Urbieta plazako parkinga Ertzaintzak itxi egin zuen lehergailu mehatxu bat jaso ondoren.
21.15ak aldera furgona txuri haundi batetik lehergailuak bilatzeko UDE taldeko kide batzu agertu ziren eta zakur baten laguntzarekin parkinga ordu erdiz miatzeari ekin zioten.


Miatu zuten kotxea zirkuluaren barruan nekez nabari da.


21.50ak aldera ezer agertu ez zelarik, Ertzainek trasteak jaso eta plazako sarbidea ireki zuten.

Eguneraketa: Miatu zuten autoak plaka faltsuak omen zituen.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Lehergailu mehatxua Beasainen. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=106" />

2008/03/14

12:11:34 , Lardaxkan , 394 hitz, 129 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Idiazabal gaztari ere ustel usaina dario

Gaurkoan Hasier Etxeberriaren blogeko artikulu interesgarri bat fusilatzen dut.

“Kazetari prestu hori, seguru asko gaztea zara eta ikerketa kazetaritzan nahiko zenuke aritu. Iruditzen zaizu horixe zenukeela egitekorik gustukoena, gizarteari dagokion eskandalu benetako bat aireratu eta erreportaje bikain bat argitaratzea. Eredugarri zaizkizu Italiako Camorrarenak, edo Errusiako mafiarenak, esaterako. Ordea, zure jefeak ez du bihotzik enborrean, ez argirik buruan, eta ez da konturatzen zein egokia zaren halako lan bat egiteko. Eta agintzen dizu eguraldiaz idazteko edota Diputazioko prentsaurreko geza bati buruz esateko zerbait lau lerrotan.

null
Etxegarateko artzaina.:P

Ez dago eskubiderik. Benetan. Askozaz gehiago balio duzu zuk. Ez zenuen honetarako karrera egin. Horregatik otu zait gaur, agian zeu zarela egokiena lan garratzizko bat abiatzeko. Nik hemen munstroaren belarriak baizik ez ditut aipatutako, zuri baitagokizu ikerketa lanaren egiaztapena. Batzuk zaharregi gaude halako lanetan hasteko, eta aski eta gehiegi dut egiten dudan honekin, benetan. Ez duzu jakingo, baina Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenean arazoak daude. Antza, herritar batek bi gazta aurkitu zituen numerazio berberarekin eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan, ezinezko gauza baita bi gaztak zenbaki bera izatea.

Eta hala, Ertzaintza jatorrizko izendapenaren elkartera joan zen galdezka, eta hauek, harrigarriki, bat egin zuten ertzaintzarekin ikerketan. Ondorioz, Olaberriako Quesos Aldanondo gaztategia arakatu zuten ertzainek eta, antza, uste baino kakazahar gehiago aurkitu zuten bertan: eztakit nondik ekarritako esnea, eztakit nondik ateratako zigilu bikoitz eta hirukoitzak, eztakitzenbat milioiko iruzurra erakusten zuten fakturak… Hariari tiraka hasi eta mataza uste baino handiagoa, hara.

Kontua da —betiere omenka, jakina, zeu baitzaude hau guztia egiaztatzeko—, enpresa berori dela Izendapenaren habeetako bat, eta arazoak daudela aurrera egiteko ikerketan. Gazta marka batzuk ezkutatu egin dira eta berri batzuk agertu, latxa ardiaren esne gordinaz egin gabekoak izan gabe, “euskal” itxura jator askoa dutenak etiketari esker. Finean zera omen da, Idiazabal gazta zintzoki egiten dutenen eta artzainen aurka datorren zerbait eta, nola ez ba, kontsumitzaile guztiok engainatzen gaituen kontu bat.

Diru asko mugitzen omen da afera honetan. Zuk eta nik bizitza guztian bildu genezakeena milaka aldiz biderkaturik. Ezin dizut, oraingoz, gehiago esan. Konpreni ezazu, zaharregia naiz lan horietan hasteko, baina gazteegia, hala ere, bizitzako plazerei uko egiteko. Zeuk daukazu oldarra eta jakituria halako lan baterako. Bizitza aseguru batek ere ez lizuke kalterik eginen lan honetan sartzeko erabakia hartzen baduzu, perilosa baita bizimodua gaur egunean lanbidean aitzina egin nahi duen kazetari batentzat. Bokazioa baldin baduzu, eta gairik ez: badakizu.”

Ta orain nire galdera Hitzako kazetariei: Hasierren eskariari kaso egingo al diozue? ;D

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Idiazabal gaztari ere ustel usaina dario trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=105" />

2008/03/09

18:50:57 , Lardaxkan , 93 hitz, 117 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Landarlanekin geologia ikasten.

Wow! Igande partez Landarlan ingurumen taldeko kideek Beasaingo kaleetako hainbat eraikinetan zehar ibilaldi interesgarria prestatu ziguten. Geologak izateko bidean dauden Arantxa eta Aneren bitartez eraikinetan dauden hainbat harri ezberdinak identifikatzen jardun ginan Landarlanek egindako deialdiari erantzun genion lagunak.

Eguraldi pattala lagun izan bagenuen ere, Arantxak emandako argibideekin eta egiten genizkion galderekin txango oso interesgarria suertatu zitzaigun.

null

Ezinezkoa zait ibilaldian aipatu ziren harri izen eta berezitasunak hemen azaltzea, terminologia berria zen niretzat ta aterkia eta kamara eustearekin nahikoa lan bainuen!

null

Hala ere, bertan hartutako hemeretzi argazki esanguratsuenak Flickr-eko talde honetan ikustea dituzue.

Bikain Landarlan!

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Landarlanekin geologia ikasten. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=103" />

2008/03/08

20:17:13 , Lardaxkan , 570 hitz, 136 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Abstentzioa? Nirekin jai dezue!

Ezker abertzale “ofizialak” abstentziorako deia ETAk komunikatu infame baten bitartez berretsi zuenean, bi arrazoi nagusi ikusi nituen erabaki horren atzean:

1.Politika garaiak amaitu dira.
2007ko ekainean su-etena bertanbehera geratzen zela ETAk adierazi zuenean, eta horren bitartez ezker abertzale “ofizial” osoaren gidaritzapea harturik, mezu argia bidali zion gizarteari eta bereziki ezker abertzaleari: “Amaitu dira politika egiteko garaiak, gure txanda iritsi da. Su etenean eskaini dizuegun atsedenean ez zarete gai izan zuen kasa aurrera egiteko eta guk zuzenduko dugu ezker abertzalearen ildo politikoa”

Esanguratsua izan zen ETAk suetena aldarrikatzeko eguna hauteskunde munizipalen ondoren aste batetara egitea: ANVri hainbat herritarrek fede onez botatuko zutela zalantzarik ez badut ere, boto emaile guzti horiek aldaketa baten alde eta bide politikoen alde botatu zuten, eta ez ETAko txilibituek babesteko. Ideia horiekin ANV botatu zutenek etsipena eta engainua baino ez zuten jaso. Ezker abertzalea bere jardun politikoa ekintza militarrengandik alderatzea, etorkizunean damutuko zaion erabakia da.

Garai hartan Txema Monterori Noticias de Gipuzkoan egin zioten elkarrizketa batean argi utzi zuen:

Esos votos, en teoría, iban a favor del proceso. ¿No pueden sentirse engañados algunos votantes que les hayan apoyado por esa razón?

Pero es que ellos entienden el proceso de otra forma. Hablamos de dos lenguajes diferentes y de dos mentalidades diferentes. Ellos tienen un pensamiento militarizado y el nuestro es político-civil. No preveo una escisión como sucedió con Aralar después de Lizarra. Sí habrá, y me consta, gente que se presentó para fortalecer el proceso y que a esta hora piensa que ha sido víctima de una manipulación, si no de un engaño directo. Esta gente se empezará a esfumar, les dejaremos de ver sin saber muy bien por qué. Se perderán en la neblina.

Zorionez, 2007ko hauteskundeetan ez nuen ANV botatu.;)

2.Ezker abertzaleak bere jendearen kontrola.
2007ko hauteskundeetan ANVko zerrendak ilegalizatu zituzten herrietan, jakina izanda boto horiek ez zutela ezertarako balio, ANVri bozkatzeko animatzen zitzaien herritarrei, eta ez aldiz, abstenitzeko. Aldea nabarmena da.
Oraingoan aldiz, ezker abertzaleak ez du boto baliogabetuen aldeko apusturik egin, aldiz, abstentzioaren alde. Zergatik aldaketa hori? Argi dago: Boto baliogabetuaren aldeko deia egingo balu, nola jakingo lukete, bere jendeak botatzerakoan bozka baliogabetua sartzen zutela sobrean eta ez aldiz Aralar, Ezker Batua edo PNVkoa?

Botatzen duzunean, erregistraturik geratzen da botatu duzula. Nori? auskalo, baina botatu egin duzu eta hori da garrantzizkoa. Abstentzioan aldiz, agerian geratzen da nork botatu duen eta nork ez.
Kontrola agerikoa da.

Ondorioak.

Arrasateko hilketaren ondoren gertatuko direnen artean, hauek aipatuko nituzke:
Lehenik, Arrasateko Udaleko alderdi politikoek Inozenziari zentsura mozioa egingo diote eta alkatetzatik kenduko dute. Eso lo primero.

Bigarrenik, ezker abertzaleak herritarengandik geroz eta marginazio handiagoa jasango du eta are eta larriagoa dena: Ezker abertzaleari egiten dioten edozein astakeria juridiko/polizial/errepresiboaren aurrean beste alde batera begiratuko du. Eta ni lehena. Así de crudo. “Lo siento como si a mi compañero le hubiera dado un infarto de miocardio” esaten duenak zer espero du ba? Lagunurkoarekiko inongo enpatiarik agertzeko gaitasunik ez duenarekin nora goaz?

Hirugarrenik.
Ezker Abertzalea, maiuskulaz, azken 30 urte hauetan suposatu izan duen proiekto politikoa popatik hartzera joaten da. Eta ez zaie ajola! 88|

Laugarrenik.
Ikuspegi abertzale batetik ikusita, totalmente suicida. Nik “abertzale” hauekin ez dut ezer jakin nahi eta ezta ere ez dut salbatua izan nahi.
Euskaria elkarteko hiru lagunek 18/98ko zirkoa gai harturik, ildo interesgarri batzu ematen dituzte.

Bere garaian militar espainolei intsumiso egin nintzen bezala, oraingoan beste militar euskaldun batzuei dagokit intsumiso izatea. Doazela popatik hartzera.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Abstentzioa? Nirekin jai dezue! trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=102" />
Martxoa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Goierriko Hitzako lagunek beraien plataforman blog bat izateko egin didaten gobindapena aprobetxatuz, Goierriz eta haratago dauden gauzetaz hitzegin, aztertu eta eztabaidatzeko erakuslehioa da irakurleak bere pantailan duena. Ez da nire lehengo bloga, aldiz, nirea pertsonala badut eta berarekin ere jarraituko dut, baina bertan ezohizko gaiak eta xelebreak sarriagotan landuko baditut, nire estiloa zein den dagoeneko ezagutzen duzue zenbaitzuk. Blog honetan sartuko ditudan post-ak nirean daudenak baino "landuagoak" izango dira eta Goierriko gaiekin erlazio estuagoa izaten saiatuko naiz. Xabier Eskisabel nauzue ta Beasainen bizi naiz.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software