Ezker abertzale “ofizialak” abstentziorako deia ETAk komunikatu infame baten bitartez berretsi zuenean, bi arrazoi nagusi ikusi nituen erabaki horren atzean:
1.Politika garaiak amaitu dira.
2007ko ekainean su-etena bertanbehera geratzen zela ETAk adierazi zuenean, eta horren bitartez ezker abertzale “ofizial” osoaren gidaritzapea harturik, mezu argia bidali zion gizarteari eta bereziki ezker abertzaleari: “Amaitu dira politika egiteko garaiak, gure txanda iritsi da. Su etenean eskaini dizuegun atsedenean ez zarete gai izan zuen kasa aurrera egiteko eta guk zuzenduko dugu ezker abertzalearen ildo politikoa”
Esanguratsua izan zen ETAk suetena aldarrikatzeko eguna hauteskunde munizipalen ondoren aste batetara egitea: ANVri hainbat herritarrek fede onez botatuko zutela zalantzarik ez badut ere, boto emaile guzti horiek aldaketa baten alde eta bide politikoen alde botatu zuten, eta ez ETAko txilibituek babesteko. Ideia horiekin ANV botatu zutenek etsipena eta engainua baino ez zuten jaso. Ezker abertzalea bere jardun politikoa ekintza militarrengandik alderatzea, etorkizunean damutuko zaion erabakia da.
Garai hartan Txema Monterori Noticias de Gipuzkoan egin zioten elkarrizketa batean argi utzi zuen:
Esos votos, en teoría, iban a favor del proceso. ¿No pueden sentirse engañados algunos votantes que les hayan apoyado por esa razón?
Pero es que ellos entienden el proceso de otra forma. Hablamos de dos lenguajes diferentes y de dos mentalidades diferentes. Ellos tienen un pensamiento militarizado y el nuestro es político-civil. No preveo una escisión como sucedió con Aralar después de Lizarra. Sí habrá, y me consta, gente que se presentó para fortalecer el proceso y que a esta hora piensa que ha sido víctima de una manipulación, si no de un engaño directo. Esta gente se empezará a esfumar, les dejaremos de ver sin saber muy bien por qué. Se perderán en la neblina.

Zorionez, 2007ko hauteskundeetan ez nuen ANV botatu.![]()
2.Ezker abertzaleak bere jendearen kontrola.
2007ko hauteskundeetan ANVko zerrendak ilegalizatu zituzten herrietan, jakina izanda boto horiek ez zutela ezertarako balio, ANVri bozkatzeko animatzen zitzaien herritarrei, eta ez aldiz, abstenitzeko. Aldea nabarmena da.
Oraingoan aldiz, ezker abertzaleak ez du boto baliogabetuen aldeko apusturik egin, aldiz, abstentzioaren alde. Zergatik aldaketa hori? Argi dago: Boto baliogabetuaren aldeko deia egingo balu, nola jakingo lukete, bere jendeak botatzerakoan bozka baliogabetua sartzen zutela sobrean eta ez aldiz Aralar, Ezker Batua edo PNVkoa?
Botatzen duzunean, erregistraturik geratzen da botatu duzula. Nori? auskalo, baina botatu egin duzu eta hori da garrantzizkoa. Abstentzioan aldiz, agerian geratzen da nork botatu duen eta nork ez.
Kontrola agerikoa da.
Ondorioak.
Arrasateko hilketaren ondoren gertatuko direnen artean, hauek aipatuko nituzke:
Lehenik, Arrasateko Udaleko alderdi politikoek Inozenziari zentsura mozioa egingo diote eta alkatetzatik kenduko dute. Eso lo primero.
Bigarrenik, ezker abertzaleak herritarengandik geroz eta marginazio handiagoa jasango du eta are eta larriagoa dena: Ezker abertzaleari egiten dioten edozein astakeria juridiko/polizial/errepresiboaren aurrean beste alde batera begiratuko du. Eta ni lehena. Así de crudo. “Lo siento como si a mi compañero le hubiera dado un infarto de miocardio” esaten duenak zer espero du ba? Lagunurkoarekiko inongo enpatiarik agertzeko gaitasunik ez duenarekin nora goaz?
Hirugarrenik.
Ezker Abertzalea, maiuskulaz, azken 30 urte hauetan suposatu izan duen proiekto politikoa popatik hartzera joaten da. Eta ez zaie ajola! 
Laugarrenik.
Ikuspegi abertzale batetik ikusita, totalmente suicida. Nik “abertzale” hauekin ez dut ezer jakin nahi eta ezta ere ez dut salbatua izan nahi.
Euskaria elkarteko hiru lagunek 18/98ko zirkoa gai harturik, ildo interesgarri batzu ematen dituzte.
Bere garaian militar espainolei intsumiso egin nintzen bezala, oraingoan beste militar euskaldun batzuei dagokit intsumiso izatea. Doazela popatik hartzera.
–