2008/03/14

12:11:34 , Lardaxkan , 394 hitz, 138 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Idiazabal gaztari ere ustel usaina dario

Gaurkoan Hasier Etxeberriaren blogeko artikulu interesgarri bat fusilatzen dut.

“Kazetari prestu hori, seguru asko gaztea zara eta ikerketa kazetaritzan nahiko zenuke aritu. Iruditzen zaizu horixe zenukeela egitekorik gustukoena, gizarteari dagokion eskandalu benetako bat aireratu eta erreportaje bikain bat argitaratzea. Eredugarri zaizkizu Italiako Camorrarenak, edo Errusiako mafiarenak, esaterako. Ordea, zure jefeak ez du bihotzik enborrean, ez argirik buruan, eta ez da konturatzen zein egokia zaren halako lan bat egiteko. Eta agintzen dizu eguraldiaz idazteko edota Diputazioko prentsaurreko geza bati buruz esateko zerbait lau lerrotan.

null
Etxegarateko artzaina.:P

Ez dago eskubiderik. Benetan. Askozaz gehiago balio duzu zuk. Ez zenuen honetarako karrera egin. Horregatik otu zait gaur, agian zeu zarela egokiena lan garratzizko bat abiatzeko. Nik hemen munstroaren belarriak baizik ez ditut aipatutako, zuri baitagokizu ikerketa lanaren egiaztapena. Batzuk zaharregi gaude halako lanetan hasteko, eta aski eta gehiegi dut egiten dudan honekin, benetan. Ez duzu jakingo, baina Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenean arazoak daude. Antza, herritar batek bi gazta aurkitu zituen numerazio berberarekin eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan, ezinezko gauza baita bi gaztak zenbaki bera izatea.

Eta hala, Ertzaintza jatorrizko izendapenaren elkartera joan zen galdezka, eta hauek, harrigarriki, bat egin zuten ertzaintzarekin ikerketan. Ondorioz, Olaberriako Quesos Aldanondo gaztategia arakatu zuten ertzainek eta, antza, uste baino kakazahar gehiago aurkitu zuten bertan: eztakit nondik ekarritako esnea, eztakit nondik ateratako zigilu bikoitz eta hirukoitzak, eztakitzenbat milioiko iruzurra erakusten zuten fakturak… Hariari tiraka hasi eta mataza uste baino handiagoa, hara.

Kontua da —betiere omenka, jakina, zeu baitzaude hau guztia egiaztatzeko—, enpresa berori dela Izendapenaren habeetako bat, eta arazoak daudela aurrera egiteko ikerketan. Gazta marka batzuk ezkutatu egin dira eta berri batzuk agertu, latxa ardiaren esne gordinaz egin gabekoak izan gabe, “euskal” itxura jator askoa dutenak etiketari esker. Finean zera omen da, Idiazabal gazta zintzoki egiten dutenen eta artzainen aurka datorren zerbait eta, nola ez ba, kontsumitzaile guztiok engainatzen gaituen kontu bat.

Diru asko mugitzen omen da afera honetan. Zuk eta nik bizitza guztian bildu genezakeena milaka aldiz biderkaturik. Ezin dizut, oraingoz, gehiago esan. Konpreni ezazu, zaharregia naiz lan horietan hasteko, baina gazteegia, hala ere, bizitzako plazerei uko egiteko. Zeuk daukazu oldarra eta jakituria halako lan baterako. Bizitza aseguru batek ere ez lizuke kalterik eginen lan honetan sartzeko erabakia hartzen baduzu, perilosa baita bizimodua gaur egunean lanbidean aitzina egin nahi duen kazetari batentzat. Bokazioa baldin baduzu, eta gairik ez: badakizu.”

Ta orain nire galdera Hitzako kazetariei: Hasierren eskariari kaso egingo al diozue? ;D

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Idiazabal gaztari ere ustel usaina dario trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=105" />
Martxoa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Goierriko Hitzako lagunek beraien plataforman blog bat izateko egin didaten gobindapena aprobetxatuz, Goierriz eta haratago dauden gauzetaz hitzegin, aztertu eta eztabaidatzeko erakuslehioa da irakurleak bere pantailan duena. Ez da nire lehengo bloga, aldiz, nirea pertsonala badut eta berarekin ere jarraituko dut, baina bertan ezohizko gaiak eta xelebreak sarriagotan landuko baditut, nire estiloa zein den dagoeneko ezagutzen duzue zenbaitzuk. Blog honetan sartuko ditudan post-ak nirean daudenak baino "landuagoak" izango dira eta Goierriko gaiekin erlazio estuagoa izaten saiatuko naiz. Xabier Eskisabel nauzue ta Beasainen bizi naiz.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software