Ostiralean gaueko 21.00ak aldera Beasaingo Urbieta plazako parkinga Ertzaintzak itxi egin zuen lehergailu mehatxu bat jaso ondoren.
21.15ak aldera furgona txuri haundi batetik lehergailuak bilatzeko UDE taldeko kide batzu agertu ziren eta zakur baten laguntzarekin parkinga ordu erdiz miatzeari ekin zioten.


21.50ak aldera ezer agertu ez zelarik, Ertzainek trasteak jaso eta plazako sarbidea ireki zuten.
Eguneraketa: Miatu zuten autoak plaka faltsuak omen zituen.