Goierriko Hitzako lagunek beraien plataforman blog bat izateko egin didaten gobindapena aprobetxatuz, Goierriz eta haratago dauden gauzetaz hitzegin, aztertu eta eztabaidatzeko erakuslehioa da irakurleak bere pantailan duena.
Ez da nire lehengo bloga, aldiz, nirea pertsonala badut eta berarekin ere jarraituko dut, baina bertan ezohizko gaiak eta xelebreak sarriagotan landuko baditut, nire estiloa zein den dagoeneko ezagutzen duzue zenbaitzuk.
Blog honetan sartuko ditudan post-ak nirean daudenak baino "landuagoak" izango dira eta Goierriko gaiekin erlazio estuagoa izaten saiatuko naiz.
Xabier Eskisabel nauzue ta Beasainen bizi naiz.