Aspaldi entzuna nuen Beasaingo Loinatz taberna mitikoa azkenekotan zegoela. Aurreko astean Patxi eta Peiok DVra bidali duten eskutitzak horren berri ematen zuen eta zergatiaren arrazoia ere ematen zuten: Orube polit baten gainean dute lantokia. Polita, orubearen jabearentzat, noski.

Ta afarik? Azkenengoa Pexe ta Zabakin mundiala!! Ta otartekoak? Azkenengoa ere festetan kalamarretakoa ta goxo-goxoa.

Gutxi dira Beasainen Loinatz bezalako giro jator, otordu goxo… kasta azken finean, duten tabernak.
Animo denei!!
PD: ah!! eta Athletic zale amorratuak dira. 