GeraGaitezen.com helduentzako euskarazko harremanetarako doako sare soziala da. Erabiltzaile batzuk kontzertuetara elkarrekin joateko erabiltzen dute, beste batzuk lagunak egin eta ezagutzeko, beste batzuk musikaz jarduteko, beste batzuk aldiz ligatzeko… zure lagunen sarea zabaltzeko azken finean!

Euskarazko eremuan zegoen gabezi bati erantzuteko asmoz, Goierri aldeko informatikari bolondres talde batek bere osotasunean euskaraz dagoen lehenengo sare soziala abian jarri dugu: Gera Gaitezen. Itzulpen eta .html zuzenketa lanetan jardun naiz gehienbat.
Bere lehenengo aurkezpena Tolosan ospaturiko Gipuzkoa Encounterrean egin bagenuen ere, azken ukituak zuzendu ondoren ezarri zaizkion baliabide guztiak prest eta martxan ditugu jada.
Erabiltzaile batek izena eman ondoren, bloga, txata, foroa, irudiak igotzeko aukera, mezu pribatuak, bideoak eta abar ditu eskura.
Gera Gaitezen.com ez dugu zerbitzu komertzial bat bezala planteatzen, aldiz, gure helburua euskarazko komunitateari, Euskal Herrikoa zein diasporakoa, komunikatzeko eta edukiak partekatzeko doakoa eta librea den tresna bat eskaintzea baizik.
Hasi baino ez gara egin, eta gogoz gaude erabiltzaileen ekarpenak ikusteko eta elkarrekin partekatzeko.
–