« Goierri Irratia: "Bardo de Orio" IrratiaLehergailu mehatxua Beasainen. »

2008/03/21

20:33:12 , Lardaxkan , 235 hitz, 1176 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Goierriko Gatza abian da.

Komunikabideetan garai berriak bizi ditugula denok dakigu. Albisteak geroz eta azkarrago iristen zaizkigu eta lehengo formatuak (egunkariak, eta abar) internetaren aurrerakadarekin urte askotan zehar izan duten posizioa galtzen, edo hobe esanda aldatzen joan da. Jadanik ez dugu hurrengo egunera arte itxaron behar gure auzoan, eskualdean edo atzerrian zer gertatu den jakiteko. Baina hau gutxi balitz, aldaketa nagusia informazio kontsumitzailearengan gertatu da.

null

Betiko informazio kontsumitzailetik, gaurko informazio kontsumitzaile-produzitzaileraino

Soziologoek diotenez teknologia berriek (soineko telefonoek, argazki kamera digitalek, baina batez ere internetek) herri txikietako sindromea deiturikoa biziberritu dute. Gure aitona-amonen garaian ondoko etxean gertatzen zena segituan zen herriko beste puntan ahoz-ahoko sistema bidez. Internetek, blog eta hainbat tresnen bidez, “sindrome” hori eskala planetario batera eraman dute. Adibidez AEBn unibertsitate batean izandako tiroketan kazetariak ikasleen blogetara sartu ziren tiroketa gertatu eta minutu gutxira. Zuzen zuzeneko informazioa segundo gutxitan eskuratu ahal izan zuten. Kasu bera Myanmarreko istiluetan.

Goierriko Gatza: Garai berriei begira dagoen gure komunikabidea.

Lehen aipatutako garai berriei moldatua dagoen komunikabidea da atzo aurkeztu zen GOIERRIKO GATZA berria. Internetetik .pdf formatora salto egingo duen komunikabidea, eta ez alderantziz. Herri txikietako “sindrome” hori eskualde eskala batean ahalbidetuko duena. Irakurleak informazio kontsumitzaile hutsa izateari utziko diote eta produzitzaile ere izango dira. Baina garrantzitsuena zera izango da: “orainkari” hori denona dela eta euskaraz dagoela. Hori (ez dut uste gainera hanka sartuko dudanik) mundu mailan ere leku gutxitan eman da. Apustu indartsua da, baina denona den heinean, denok irabaziko dugu. Izan ziur.

Erantzun » Permalink-aPermalink-aTrackback-ak bidaltzen... » Goierriko Gatza abian da. trackback:ping="http://www.goierrikohitza.info/blogak/htsrv/trackback.php?tb_id=109" />

Hona bidali trackback erreferentziak

This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Goierriko Hitzako lagunek beraien plataforman blog bat izateko egin didaten gobindapena aprobetxatuz, Goierriz eta haratago dauden gauzetaz hitzegin, aztertu eta eztabaidatzeko erakuslehioa da irakurleak bere pantailan duena. Ez da nire lehengo bloga, aldiz, nirea pertsonala badut eta berarekin ere jarraituko dut, baina bertan ezohizko gaiak eta xelebreak sarriagotan landuko baditut, nire estiloa zein den dagoeneko ezagutzen duzue zenbaitzuk. Blog honetan sartuko ditudan post-ak nirean daudenak baino "landuagoak" izango dira eta Goierriko gaiekin erlazio estuagoa izaten saiatuko naiz. Xabier Eskisabel nauzue ta Beasainen bizi naiz.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software