| « Irlandak ere ezetz esan dio. | Gera Gaitezen euskarazko sare soziala abian da. » |
Iganderako Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak antolaturiko Tomas Salazar IV. Aizkorriko Biran parte hartu nuen. Beasain-Aitzgorri-Beasain: 52km. Hona hemen egunaren argazki eta bideoz osaturiko nire kronikatxoa.
Goizeko 6etan Bideluzeko zubitik abiatu ginelarik Olaberri ta Izal inguruan gindoazelarik eguraldiak eutsiko ziola bazirudien, Ataun ta Izal aldeko Arantzamendi inguruan euri zaparrada eleganteak harrapatu gintuen. Blai eginda geratu ginen ta ibilbidea horrela egin beharko genuen. Putadón mayúsculo.
Jarraian, hori gutxi izango balitz, Etxegarate arteko bidea lokatzez lepo beteriko pagadi lanbrotsuetan barrena egin behar izan genuen. Botak testigu:

Erakundeak Etxegaraten antolaturiko abituallamenduan indarrak berritu ondoren, (ura, arraultz egosiak, txorizo otartekoak, laranjak, fruitu lehorrak…) Otzaurteko bideari ekin nion.

Añabasoko gailurrera iristeako lokatzetan irrist eginda aldi pare batetan hankazgora erori ondoren, San Adriango refugioan zeuden Beasaingo neska-mutillekin Kortatu, Itoiz eta Lin-Ton_Taunen doinupetan beste behin indarrak gehitzeari ekin nion, hemen salda beroa, tomateak, arraultz egosi gehiago, gazta, sagardo pixka bat… bikain tropa!!

Refugio parean prestatutako txiringitoan jan da jan nengoela, nire atzetik Seguran lau urte bizitzen daraman nire tokaio galego batekin bildu nintzen ta elkarrekin Aitzgorriko tontorrari ekin genion. Un placer Xabier!!
Aitzgorriko aldapetan makina bat sufrikarioren ondoren, 14.10etan sinatu ziguten tontorreko kontrolean. Jarraian Arbelarreko bideari ekin genion.

Tontorreko kontroletik 14.10etan pasa ginen. Kontroletik hamar minutu berandu. Jarraian Arbelarreko zelaietara zuzen ta beste mokau bat jan ondoren, Andraitzeko lepotik barrena Ormakioko bideari ekin genion Xabier*2.
Hemengo lokaztiak aurrekoan aise gainditzen zituen, a ze txapapote pilla! Beste behin erori ginelarik, of course!
Ormakioko kontrol gunera 22 minutu denboraz iritsi ginelarik, bertan zeuden erakundeko kideek bertan geratzeko eskatu ziguten ez baikinen Beasaina 20.00etarako iritsiko. Pena haundiz ta 35km. egin ondoren beraien aholkuari kaso egin ta bertaraturiko Beasaingo Gurutze Gorriko neska mutillekin Beasaingo bideari ekin genion. Hemen ere, merienda elegantea bota genuen, noski ;-)
Gurutze Gorriko Suzukian hartutako irudi zertxobait “mugituak” azpikaldeko bideoan ikusgai.
Txoferra Zopajalea genuen, baina bikain moldatzen zan reduktorarekin ;-P jajaja… Milesker zuen lanagatik!!
Amaitzeko.
Erakundea eta antolaketa BIKAIN, BIKAIN. Jendea gogoz kontrol postuetan, bidea primeran seinalizatua eta abituallamenduak ondo baino hobeto ornituak. Ea hemendik bi urteetara tajuz prestatzen dudan, ta ez aurtengo prestaketa kaxkarra bezalakoa.
Eskerrikasko eta zorionak denei!!!
Argazki gutxi gehiago nire blog pertsonalean dituzue.
–