Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Garazi Hach Embarek

Garazi Hach Embarek

Sahararen aldeko ekintzailea

2008-03-13 - 11:00

Saharako errefuxiatu eremuan jaio zen Garazi Hach Embarek. Gaur egun Ormaiztegin bizi da, baina Sahararen aldeko mugimenduan dihardu.

Erantzundako galderak:

1

G. Bai Tindouf bai okupatutako El Aaiun-en izandakoa naiz. Bi aldetakoekin bizi izan naiz egun batzuez eta denak 18 urtez itxaron ondoren, nazka nazka eginda armetara itzultzearen aldekoak dira. Zein da zure iritzia? Armak hartu edo ez hartu? Andoni Abdelfatah

E. ondo baina hobe ulertzen dut jendea nazkatuta egotea. Baina ez dakit une honetan armetara itzulzea konponbide positiboa litzekenik. Kontutan izan behar dugu urte guzti hauetan armak asko aurreratu direla eta guk ditugun Klashnikovak eta gaurko arma nuklearrak..... Gainera Komunitate Internazionalaren aurrean iada gaiztotzat azaltzen gara.

2

G. Bi galdera desberdin: Saharako auzian zenbaterainokoa da Espainiaren erantzukizuna? Etxean anaiarekin zein hizkuntzatan egiten duzu? Asier

E. 1-Erantzukizun osoa due, NBEren esanetan gure lurraldea ESPAINOLA izaten jarraitzen du. Beraiek bideratu behar dute gure independentzia. Portugalek Ekialdeko Timorrekin egin zuen bezela. 2- Aniarekin euskeraz egiten dut, bera hemen jai eta hezi delako. Aitarekin bai egiten nuen Hassaniaz, eta hango famili edo herritarrekin ere. Orain aste santutako nijo kampamendutara, eta Hassanieraz jotake arituko naiz.

3

G. Zemuz joan da elkartasun karabana aurten? Txope

E. Janari bilketa normalean ondo ateratzen da, jendearen erantzuna ikaragarria da. Eta hemendik nere eskerrik onena parte hartu duten guztiei.

4

G. Kaixo Garazi: saharar eta euskaldun jatorrikoa zara. Ormaiztegira etorri zinenean bizitzera, zer moduz egokitu zinen hemengo bizimodura? Nolakoa izan zen une hura zuretzat?

E. Ama hemengoa izan arren eta hizkuntza dexente menderatu arren, oso zaila egin zitzaidan aldaketa. Egunerokotasuna hain da ezberdina; eskola, etxeko jirak, jendearen arteko harremanak,... Une gogorra izan zen, nerabea nintzen eta bizitza osoa aldatu zitzaidan oso epe laburrean. Oroitzapenak ezberdinak dira, batzuk onak eta beste batzuk okerragoak. Nire amak oroitzapen okerragoak ditu, nire desplanteak berak jasan behar izan bait zituen.

5

G. Zuen aitak lan handia egin zuen Saharako egoera eta gatazka politikoa ezagutarazteko. 'Fatimetu' dokumentalak berriz, Euskal Herrian ezagutarazi zuen Saharako egoera, eta pozgarria da zuek ere bide berdina jarraitzen duzuela ikustea. Baina zure ustez, nahikoa ezagutzen al dugu hango egoera? Eutsi!

E. Nire aitak denbora gutxi eman zuen EHn, bere lana internazionalki ezaguna da hemen baino gehiago. Gu saiatzen gara gure aldetik dagoena egiten, eta asko ezagutzen dan arren alde txarrak ez dira nahikoa ezgutzen. Askotan jendea jaki karabankin eta umeen etorrerarekin geratzen da, gainontzeko gai nahasiak ezagutu gabe; gatazka honen errudun nagusia (espainia), errefuxiatu kampamenduak gure bizileku temporala direla, Mendebaldeko Saharan bizi diren atxiloketa, tortura eta desagerpenak,... eta abar luze bat. Mila esker animoengatik.

6

G. Zer mezu bidaliko zenieke Euskal Herriko politikariei, eta bereziki goierritarrei? Jone

E. Politikariei benetan zerbait egiteko esango nieke. Asko eskertzen diegula diru laguntzak bidaltzea, gure hango herriekin anaiatzea, janari karabanan parte hartzea,... Baina independentzia lortzen lagundu behar digutela, orduan ez dugu beste ezer beharko eta. Eta bozkatzailei esan, gure esku dagoela politikariek egin dezaketenaren parte handi bat.

7

G. Oker ez banago, hiru aldiz bildu dira sei hilabetetan Fronte Polisarioa eta Marokoko ordezkariak New Yorketik gertu. Nazio Batuen babespean egindako bilerak izan dira. Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du Fronteak. Zein da Marokoren jarrera, zertaraino prest dago? Zaldibi

E. Marokoren asmoa beti izan da eta izango da Sahara gobernatzea. Sekula ez dute besterik onartuko. Eskeintzen dutena autonomia moduko plana da. Baina kontutan izanda beraien jokabidea NBEn obserbatzaileak egon edo ez egon. Eta ikusita giza eskubideen aurka egin duten guztia,zeinek ziurtatuko digu guri esaten dutena beteko dutenik. Guk ez dugu hori nahi, gure lurraldearen jabegoa berreskuratu besterik. Marokiarrak iada badute legalki gure lurraldeko parte ba; Tan Tan, Sidi Ifni,...

8

G. Barkatu ezjakintasuna, baina Espainiak zertarainoko esku-hartzea dauka Saharan? Ezjakina

E. Espainiak Sahara kolonizatu zuen eta deskolonizaio unea iritsi zenean Marokori eman zion gure lurraldearen administrazioa baina ez soberania. Beraz legalki Saharak Espainiar kolonia izaten jarraitzen du. Deskolonizaio arazoa da.

9

G. Ez al zaizu iruditzen jendea identifikatu egiten dela Saharako borrokarekin, eta gero etxeko gatazkarekin ez duela jarrera berdina? kazetari

E. Ados nago, saharako gatazkarekin oso gauza bitxia gertatzen da: partido politiko denak daude gure askatasunaren alde.ezker abertzaletik hasi eta PPn bukatu. Jende askok bi gatzaka ezberdintzat jotzen ditu; askok azpimarratzen dute independentzira iristeko bidea guztiz ezberdina egiten ari garela EHn eta Saharan.

10

G. Deskriba al dezakezu hiru hitzekin Saharako errefuxiatu eremua nolakoa den? xxx

E. LEHORRA/GOGORRA/GOXOA Tokia oso lehorra eta bizirik gabekoa da, baina bertako jendeak sentsazio latz horiek ahaztu erazten dizikizu beraien goxotasun eta gertutasunarekin

11

G. Herri zapaldu batean jaio, eta beste herri zapaldu batean bizi zara. Gogorra izango da horri aurre egitea, ezta? Edo harro zaude horretaz. Borroka

E. Oso harro nago, eta horrek laguntzen naizen bezelako izaten eta bizitzari beti modu positibo batetan begiratzen. Hau da, egunerokotasuneko gauza nimnoek baina askoz gogorragoak daude. Askatasunik gabe bizitzea da horietako bat.

12

G. Noiz joan behar zara hurrengo aldiz Saharara? Hango senide eta lagunekin egoteaz aparte, beste lanen bat egitera joaten al zara? aitor

E. Datorren astean nijoa. Joan naizenetan beti asmoa ezberdina da, oraingoan idazle bati esku bat botatzea da. Elkarrentzako liburua presttzen ari da. Hagian hurrengo Durangoko azokan liburuak sinatzen arituko naiz.Auskalo.

13

G. Zer moduzko egoeran bizi da emakumea Saharan? Zein da bere betebeharra? Martxoak 8

E. Saharar emakumeak ezinbesteko papera izan zuen kampamenduak altxatu eta eguneroko bzimodua aurrera ateratzen. Alor guztietan parte hatzen dugu; osasuna, hezkuntza, politika,.... Errespetu osoz ikusia da, eta bertako bizimoduaren oinarria da.

14

G. Zein da gaur egun errefuxiatu kanpamenduetan bizi den egoera? Zeintzuk dira beharrik aipagarrienak? Ainhoa

E. Errefuxiatu kamapmenduetan egoera nahasia da. Kontutan izan behar dugu, ACNURrek (alto comisionado de las naciones unidas para el refujiado) janari laguntzak eten egin zituela. Beraz eguneroko elikagaiak eskuratu ahal izateko norberak duenaren baitan dagoela, eta famili guztiak ez dute diru iturri edo kampora joateko aukerarik. Janariaz gain, medizinak ere agortzen ari dira. Baina beharrik handiena bertatik ateratzea da. Nahiko igaro da iada.

15

G. Ze aberastasun dauzka Saharak bere lurra berreskuratu eta bere buruan jabe izaten ez utz diezaioten? Diruzale

E. Gure lurraldea handia da eta sahararrak ez gara miloira iristen. Gainera gaskas, mineralak, munduko fosfato mina garrantzitsuenetakoak eta badirudi petroleoa ere badela. Beraz, beti bezela diru zikina denan atzetik.

16

G. Sahararrek nola ikusten dute Euskal Herriko egoera? Zer galdetzen dizute? itsaso

E. Badakite hemen ere badagoela gatazka. Baina zaila egiten zaie ulertzea atentatuen zergatia, han gerra irekia egon da baina su etena aldarrikatu zenean errespetatu egin da. Dena den, erlazio berezia dute euskaldunekin, sentimentu berezia.

17

G. Duela gutxi egin zen sahararen aldeko krosa Ormaiztegin. Horrelako ekitaldiek balio al dute kontzientzia hartzeko? Korrikalari

E. Baietz pentsatu nahi dut. Jakin nahiko nukena da parte hartzen dutenak benetan badakiten Mendebaldeko Saharan zer gertatzen den eta zergatik gauden egoera horretan. Baina askotan informatzea ere ez da erreza. Positibo izatea gustazen zait, beraz ekintza onak direla pentsatu nahi det.

18

G. Fronte Polisarioak azken kongresuan adostu zuenez, 2008. urtea independentziaren urtea edo borroka armatua berpizteko urtea izango da. Nola ikusten dituzu gauzak zuk, Garazi? Andoni

E. Naiz eta itxaropentxu azaldu nahi dudan, gertatzen ari den guztiak min handia egiten dit. Gauden bezela geratzea, hau da itxaroten, ezinezkoa da. Baina ez nago ziur armak hartzea konponbidea denik. Jendearen uste gutxinez armak hartuta gurea dena defendatuko dugula. Oso gogorra da munduko denbora guztia pentsatzeko dezunean eserita itxaron behar dezula onartzea. Ea ditxosozko negoziazioek emaitza ona duten.

19

G. Saharako ohitura jakinen bat erabiltzen al duzu zure egunerokoan? Kontujale

E. Askotan konturatu gabe egiten ditut hango gazuzak, izan ere nire parte dira. Behar bada gehien egiten dudana gauzak umore onez begiratu; saharan umorea ezinbestekoa da. Horrek erakutsi dit bizitzarkiko beste ikuspegi bat izatea, gure gizarteko pesimismoan erori gabe.

20

G. Aurten 32 urte bete dira (oker ez banago behintzat) Saharar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zutela. Harrezkero zein aurrerapen egin dira, eta zein da gaur egungo egoera? Martxelo

E. Ez dakit oso ondo ze aurrerapenetaz ar zaren. Egoera orokorrari buruzkoak badira, esan gauzak atzeruntz dijoaztela. Bake plana aldarrikatu zenetik konponbide paketxu baten zain gaude, baina badirudi komunitate internazinala eta mundu osoa gure gatazka "bertan" egotera ohitu egin dela. Danak daude gure alde, herritar zein politikok. Baina praktikan realidadea da sahrar herriak banatuta jarraitzen duela eta askatasunik gabe.

Egindako elkarrizketak

Garazi Hach Embarek

Garazi Hach Embarek
Sahararen aldeko ekintzailea

2008-03-13

Gorka Elustondo

Gorka Elustondo
Realeko jokalaria

2008-01-18

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa