
goierri
2008-09-23
Barne turismoa
Goierrin bertan, turismorako hainbat baliabide sortu dituzte azken urteetan (museoak, interpretazio zentroak, nekazalturismoak...). Ezagutzen al dituzu? Erabili al dituzu inoiz? Zer iruditzen zaizkizu?
Joxe Joakin | 2008-10-07
Museoak sortu eta sortu, horixe izan da azken urtetako politika udaletxe askotan. Zeri buruz sortu? Berdin dio, kontue herrin museo bat izatea zan. Gero hala dare Goierriko museo asko, bate zaindube ta gainbeheran. Herriko jendea jutekotan behin jungo da, zeatio behin ikusi ezkeo, ezer berrik izango al da hurrengon?
GOIERRI | 2008-10-03
Baliabide ugari bai, baina ezer garrantzitsurik bai??? Irekiak al daude azken urteetan udalek eraiki dituzten baliabide hauek??? Ze interesekin ireki dituzte???
Turista bat... | 2008-10-03
Nola kudeatu daiteke osoki Goierriko turismoa eta haren sinergiak, Goieki alde batetik eta Lenbur bestetik, turista nahastuz, bakoitzak berea kudeatzen badu? Gaizki goaz turismoa integralki lantzen ez badugu...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.