
goierri
2008-11-10
Bidegorriak: oinezkoentzako ala txirrindularientzako?
Idiazabal-Zegama bitartean bidegorria eraikitzeko hurrengo urratsa Seguran egingo du Foru Aldundiak. Goierriko herri gehienetan ikus daitezke jada bidegorriak, baina eztabaida pil-pilean dago oinezkoen eta txirrindularien artean. Izan ere, nork du lehentasuna?
lila | 2008-11-28
Bizikletaz doazenentzako bide bereziak egiten ez dituzten bitartean bidegorrietan denontzako tokia egon beharko du. Oinez doan jendeak kontuan hartu beharko luke bide osoa eurentzako ez dela eta bizikletan doazenek gogoratu beharko dute oinez doan jende asko doala bidegorrietatik. Ba hori, errespetu gauza da orain ere.
ALOŅA oruezabal | 2008-11-25
Egia da miloika diru gastatu da , autoak matxuraren bat baldin badu arriskuan gaude , errepideak erabat estutu dituztelako eta zertarako? ezertarako ez !! Denak lehen bezala jarraitzeko.Txirrinduak errepidetik ibiltzeko.Txirrindularie galdera bat egin behar dit:errepideetan dauden seinaleak , semaforoak noiz errespetatu behar dituzue?
Bryan | 2008-11-13
Nere ustez oinezkoek ez lukete bidegorrietan ibili beharko, txirrindularientzako baitira. Bizikletan zoazela gainera amonak builaka hasten zaizkizu, hortik ezin zarela joan esanez eta arriskutsua dela eta... .
2008-11-12
Miloi mordoa gastatu dira bidegorriak (=carril bici) egiteko. Errepidea estutu, txirrindulariak handik joateko. Eta lehen baino okerrago: bidegorria hutsik, eta txirrindularia errepidetik, oztopoa eginez. Multak jarri behar zaizkie bidegorritik kanpora doazenen txirrindulariei.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.