
goierri
AHTren lanak hasteko akordioa sinatu dute Madril eta Gasteizko gobernuek. Proiektuaren aldeko edo kontrako zara?
Jasotako botoak: 688
| Aldeko | ||
| Kontrako | ||
| Berdin zait |
zoro | 2007-12-17 20:10:05
urretxuarra...zoroa hago!
2007-10-15 12:20:27
bhbhbhbhbhb
SORGIN | 2007-02-02 15:20:34
DAUKAGUNA HOBETU BEHAR DELA NIK ERE USTE DUT BAÑA EZ HONELAKO PROIEKTU SUNTSITZAILEEN BITARTEZ. EUSKO TREN ZERBITZUAK ZERGAITIK EZ DITUZTE HOBETZEN? TREN BERRI MODERNO ETA KOMODOAK IPINI ETA DAUDEN RAILLAK HOBETU ETA MODERNIZATU. ORDU BATZUETAN HERRIETAKO PARADEKIN ETA BESTE BATZUETAN, HIRI BATETIK BESTERA DOAN IBILBIDEA EGITEA. EGINDA DAGOENA HOBETU ETA ANTOLATU BAÑO EZ DA EGIN BEHAR. AMALURRAK SORTU GINTUEN, HURA DA GURE BENETAKO AMA. TRAIZIONATU ETA SUNTSITU NAHI AL DUGU?!!!
Urretxuarra | 2006-10-22 21:16:35
Basajauni. Agian adibide okerrak erabiliko nituen eta ez zen behar bezala ulertuko, baina erabat ados nago zuk diozunarekin. Baina daukaguna hobetzea ere nik zaku berberean sartzen dut, inkonformismoaren zaku berean. Aldiriko tren zerbitzua hobetzea esaterako, daukagunarekin ez konformatzearen zaku berberean sartzen dut. Daukaguna hobetzea aurrera egitea dela deritzot.
Basajaun | 2006-10-22 00:21:37
Zure iritzi horretan dago nire ustez proiektu (ilun) honen gakoa. Informazioa. Eusko Jaurlaritzak ez du behar bezalako informazio garbirik eman, hare gutxiago proiektuaren inpaktuen inguruan. Geltokiak gora eta behera ari dira. lopez de gereñu andereñoak dio proiektua eztabaidatzeko epea bukatu dela, baina nork eta non eztabaidatu dute? Eztabaidaren garaia pasa bada, nola aldatzen dute aste batetik bestera proiektua (Donostiko geltokiarena kasu)? Nolatan ez diete informazio garbirik bidali AHTaren inpaktua jasoko duten udaletxeei? Arrazoiren bat izango dute informazioa ezkutatzeko/ez zabaltzeko, ezta? Bestalde, daukagunarekin konformatzearen kontra zaudela diozu. Ez al duzu uste garraio publikoaren arloan aurreragoko lanak daudenik? Aldiriko tren zerbitzuen eta geltokien egoera ikusi besterik ez dago. Noiztik ez dute tajuzko inbertsiorik egin Brinkola-Irun linean? Goierritarrok ez al dugu gehiago erabiltzen linea hau Gasteiztik Donostiara eztakinzenbat kilometro orduko abiaduran joango litzatekeena baino?
Urretxuarra | 2006-10-19 15:32:54
Jende askok inpaktua dio, izugarrizko inpaktua gure naturarentzat. Zalantzarik gabe, inpaktua izugarria. Kontua da balantza batean jarri behar direla egiten duen kaltea eta ekar dakiguken onura, koxka hortxe dago, nik egia esan ez daukat alde batera edo bestera egiteko informaziorik. Oso argi daukadana da, daukagunarekin konformatzen diren horien aurka nagoela. Kalean behin baina gehiagotan entzun dut, "ez al dugu nahikoa ditugun bide, trenbide, portu eta abarrekin?". Horientzako erantzuna ezezkoa da. Aurrera egin behar dugu, ingurugiroa ahal den ongien zainduz noski, eta beharren bat baldin badugu berau hasetzen saiatu behar gara, aurrera egiteko anbiziorik ez badugu, zertarako bizi?
Oskar | 2006-09-25 00:49:55
Beno, ba esanak-esan, hasi dira AHT-ren obrak Araban.
sakanarra | 2006-08-24 21:31:01
AHT EZ!!!!!hau kriston txikizioa iruditzen zait itoizena bezalakoa,mendiak zulatzeaz aparte naiko dla bizitzak arriskuan egongo dia bai animalienak bai gureak,AHT ez!!benga oin denok kontra in bearra daukagu,EURRA TRIPAUNDIEI
sakanako kontrako bat | 2006-08-24 20:57:14
AHT EZ!!!ez deu olako garraiobide geiagorik nai zeren naiko baditugu ta onez aparte natura ingua izorratuko dute zuaitzak bota aralar zearkatu eta aralar eztetna ere,animali gizajoak arazoak izango dituzte bizian aurrea ateatzeko,neri hau ezait justua iruditzen 2 tipogatik proyektu hau aurea ateatzea.
Zumarrakoa | 2006-06-22 15:21:40
AHT GELDITU ETA KITTO!!!!!!!!!!!!! Ez dugu nahi, ez dugu behar, erokeri bat da, betikoek jango eramango ute dirua, guretzako ez dauke ezer onik, jende askori BEREA den etxea kenduko diete besterik gabe, naturarentzako gehiegizko inpaktua izango da, goierri erdia apurtuko du ezertarako!!!! ETA MILA ARRAZOI GEHIAGO!!!!!!! Alde daudenak zergatik ez dute ezer esaten? jajaja. Ez dakitelako ezta zer asmatu agian????
Heiñeiken | 2006-05-08 18:32:17
Ez txuri ta ezz beltz. Nik berdean ikusten ditut gauzak, ez zuk bezela. "askotan ba natura txikitu beharra eukitzen deu" esan dezu. Kontue da azpiegiturak egiteko ordun, naturari ahalik eta kalte gutxina eittea. Ta proiektu honek kontrakoa eitten do. Kapitalekon oneako, herri txikitakoi lurrek kendu. Robin Hood baino alderantziz.
2006-04-18 11:07:36
Baina zenabt aldiz entzun degu txikizioa ....GELDITU! Egia da gure Euskal Herria mendiz josia eta duen orografiak ez dola launtzen txikizio txikiak egiten. Baina XXI mendean ba baleike beharrezkoa izatea, ez dakit beharrezkoa den baina ez denik ez nuke horren garbi esango. Askotan entzun degu Leitzaran txikizioa gelditu, ta oain ixil ixilik gare danok ta hainbat ta hainbat bertako zerbitzua aprobetsatzen eta zenbat liskar sortu zon kontu honek? Ta ola hainbat ta hainbat.... Beasain- Zumarraga autobiare hasieran dana zan txikizioa dana txarra, ta ziur naiz Ezkio, Ormaiztei, Zumarra ta inguruko baserritar askontzat eundoko estropizioa izan dale kendu dizkien baso zelai... Baina orokorren Goierritarrontzat ez al da zerbitzu egoki ta erabilia? Ez da aztu bear autobia honen kontra re baziela kolektibok ta orain kamiño zarretik dabilenik ez det ezautzen derriorren hartu behar donik ezpadao beintzat Gauzak ez die zurik o beltzak, askotan ba natura txikitu beharra eukitzen deu baina garbi dago gero abantailak ere ematen dituela zerbitzu berri oek naiz ta dana ona ez izen.
intxixua | 2006-04-04 10:46:03
Baina zertarako? Hemen gauza da P.N.V S.A (partido neoliberal vasco sociedad anonima) eta P.S.O.E (partido "socialista" "obrero" ESPAÑOL)ek 6.000.000.000 € pastela banatu nahi dutela. Nafarroako korridorearekin... aurrekontua beste 1.500.000.000 € igoko litzateke E.A.Een. Horregatik ondo eramaten dira gai hauen inguruan P.N.V S.A eta U.P.N ere. Aurrekontuaren %0.5 alderdi hauen poltsikoan geratuta ere... Puff... Urte batzuetarako hauteskunde kanpaina finantziatuta dauzkate, beste gauza batzuren artean... Baina hemen, Goierritar askoren arazoa zera da... Ez diegula gure buruei galdetzen komeni den ala ez... sin mas... batzuek esaten badute ona dela... ba inongo azterketarik egin gabe ona izango da eta listo. Hori da gaurko gizartearen arazo handiena. Hasteko Goierritarrok ez diogu erabilpenik aterako A.H.T-ri. Hiriburuak lotzeko bakarrik erabiliko bai da. Bestalde izugarrizko txikizioa eragingo du. Goierriko 10 herriri zuzenean ala zeharka eragingo die. Eta alkateek? Zer esaten dute? Ezerrez... Badaezpada... Goikoen beldur... Tren sare berri bat behar badugu, alako basakeria egin beharrean zergatik ez ditugu beste proiektu batzuk mahaiaren gainean jartzen. Gasteiztik Bilbora joateko, tren batek gaur egun lehendabizi Mirandara dauka jeitsi beharra. Bilbo - Donostia ibilbideak berriz transiberianoa ematen du, Altsasu eta Iruñea bitartean trenbide bakarra dago,... Hiriei eta HERRIEI zerbitzua eskeiniko dien tren bat egin dezatela. Bo... egin dezatela ez... Egin dezagula! Gure esku bai dago, proiektu hau bertan behera geratzea.
Basajaun | 2006-04-03 14:50:09
Euskal Ya eta Nafarroko korredorea lotzeko bi prosamen dare orain arte. Bata Ordizian lotura egitekoa, eta bestea Tolosan. Bata ala bestea onartu, biek ikutzen dute Aralar, alde batetik edo bestetik. Asike, beste proposamen bat onartu arte, bi horietako bat egin dezaketela pentsatzea ez da inongo astakeria. Eta hor azpiko batek dion moduan, zekatik die informazioa ematen duen bakarrak kontra darenak? Aldekok zekatik ez due informaziok ematen? Itoizko urtegikin gertatzen dan gauza berdine ai da hemen gertatzen. Ta betikoa, ikusi nahi donak begi bistan dauke, bestek...
bat | 2006-04-03 09:25:07
Ni ez nago kontra, alde ezta ere, bainan dik dudan informazioagatik AHTa ez da ARALARTIK pasako, Nafarroko proposamen bat izan zen ura eta Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartu, bainan ARALARTIK pasatzeko proiekturik ez dago, ezezturiko proposamena baizik. Gero onurak ala kalteak dituen? ez daukat batere garbi jasoriko informazioa honen tankerakoa baldin bada, ezin balorazio zentzudunik egin.
beasaindarra | 2006-04-02 21:35:29
egun hauetan konturatu naiz jendeak ez duela aht-ari buruzko informaziorik. Erakundeetatik ez zaigu informaziorik ematen. Sekulako txikizioa egin behar dute, eta jendea lasai asko dago, beraien herrietako tren geltokian tren hau geratuko delakoan. Europako herrialdeetan dutela eta, edozein preziotan ordaintzeko prest gaude? Europako herrialdeetako orografia euskal herrikoaren berdina da?
Galdera (eta3) | 2006-04-01 16:50:23
Eta ez ote da izango alde daudenek ez dutela informaziorik eman nahi? Agian badakitelako kalteak abantailak baino gehiago direla?
Zumarratarra | 2006-04-01 07:17:32
Nik ez det defendatu nahi, baina garbi dago guk daukagun informazioa ez dela objetiboa. Pare bat informazio emanalditan izan naiz eta denak aurkakoak ziren ematen ziren arrazoi asko hasera batean zentzuzkoak ziren baina garbi dago alde onenbat izan behar duela Europako herri aurreratu guztietan baitago. Ez dut honekin AHT tearekin guztiz ados nagoenik esan nai baina dugun edo dudan informazio alde berekoa da eta ausnarketa bat egiteko bi aldeei entzun behar zaie garbi patsadan eta osotasunean
Andrés | 2006-03-31 08:54:06
PROIEKTUAREN ALDE: EAJ-PNV, EA, PSE-EE, PP... Bi hitzetan, Euskal burguesia. Ez daude arrazoirik, behar da, eta behar da... bestela 50 urteko atzerapenekin biziko gara. Batzuk bai atzeratuak direla!
Galdera (eta 2) | 2006-03-31 00:09:18
Baina nor dago proiektu honen alde? Arrazoiak entzun nahiko nituzke
AHT txikizioa gelditu! | 2006-03-29 13:49:16
AHT-rik ez!!!!!!!!!!!!! Diruzaleen proiektu txikitzaile hau gelditu egin behar da!!!!!!!!!!!!!
AHT txu! txu! | 2006-03-27 14:19:33
Hori, hori... zer diote gure bailarako alkateek proiektu honetaz? Beraien alderdietako "nagusiek" inposatu nahi diguten astakeriaz zer diote alkateek? Zuek ere ados zaudete? To! garapen iraunkorra, To! agenda 21 ta halako pitokeriak. Ahoa betetzen zaizue zuen hitz polittekin ta geo to! AHT. Egin munstro honi aurre!!! Goierriko garapen agentziak (Goiekik) zer dio honetaz? Nahikoa hitz huts aguantatzen degu, gai honen inguruan ere hitz hutsak egongo al dira? Egin munstro honi aurre!!!! esanzazute AHTrik ez!
Galdera | 2006-03-27 13:56:41
Eta gure alkate jaun/andereek zer diote proiektu honen inguruan?
Andrés | 2006-03-24 10:45:46
Dirudienez, Aralar mendatea gustiz suntsitu behar dute. Sostenible ez den izango tren bat jarri nahi dute, herriaren ahotsa entzun gabe. Makropreiktuak ez ditugu behar Euskal Herrian, baizik eta garraio publiko garatua eta merkea. AHTa gelditu egin behar da!
Basajaun | 2006-03-23 14:41:10
Aralar bizirik! AHTa gelditu egin behar da!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.