
goierri
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko zein da irtenbidea?
Jasotako botoak: 130
| Babes ofizialeko etxebizitzak | ||
| Etxebizitza tasatuak | ||
| Alokairua bultzatzea | ||
| Beste bideren bat |
2008-07-08 16:03:06
norberak etxea saltzeakoan batek x eskaintzen dio eta bestea x gehi 20 kilo denak saltzeko orduan ahal duen gehien krobatuz dena garestitzen da
Aitor | 2008-06-03 11:31:41
Eman dezagun alokairuan 200 euro uzten ditugula eta hanka bat lanean apurtu eta gero edo jubilatu eta gero 700 euroko pentsioa geratzen zaigula. 500 euroekin bizi al daiteke gaur egun? Ez al da hobe garai horretarako dagoeneko etxebizitza jabegoan izatea?
Etxe | 2008-05-28 12:17:47
Egoera zaila da, eta konponbidea hare zailagoa. Alokairuaz ari direnean, nik uste "alokairu soziala" esan nahi dutela, alegia, 600 euroko errenta ordaindu beharrean, 200-300 eurokoa izatea. Jaurlaritzak esan zuen hori bultzatuko zuela, baino oraindik ez degu holakorik ikusi inguru hauetan (nik ez behintzat). Bestalde, BOEen iruzurra ere argitu gelditu da denborarekin. Hau da, konstruktora batek 10 BOE egiteko, beste 50 etxebizitza libre egin behar ditu, irabaziak bermatzeko. Eta horrek etxe babestuen eta libreen arteko desoreka handitu baino ez du egiten. Nik uste konponbidea etxebizitza tasatuetatik datorrela, izan ere, konstruktoreei irabazi margen bat (libreetan baino txikiagoa) ematen die, eta prezioak udalak mugatzen ditu. Nik uste honekin mugatu daitekeela azken urteetako espekulazio basatia.
ALOKAIRURIK EZ! | 2008-05-28 11:30:33
Alokairua bultzatzea "duenarekiko" "ez duenaren" menpekotasuna bultzatzeko neurria baino ez zait iruditzen. Adarjotze hutsa da hipoteka batengatik ordaintzen duzuna alokairu batengatik ordaintzea etxebizitza horren jabetza inoiz ez jasotzeko, ez aipatzearren etxean ezin dituzula zuk nahi beste erreforma egin, nahi bezala dekoratu, eta abar. Gainera, nagusiak nahi duenean hanka egin beharra (eta dirutza ordaintzen ibili eta gero bizitzeko beste toki bat bilatu behar) izatea nahiko tristea iruditzen zait. Bestalde, nola pentsatzen dute alokairuzaleek errenta ordaintzea jubilatzen direnean? Ala zaharren egoitza batetan bukatzeko asmoa dute? Beste egoera tamalgarri batzuk ez aipatzearren...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.