
Euskararen eguna bereziki ospatuko dute Urdanetan
hezkuntza Bihar, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna dela eta, Ordiziako Urdaneta ikastetxeak ospakizuna egingo du, egun osoko egitarauarekin. Goizean irratsaio eta telesaio bereziak egingo dituzte, euskalkiak entzunez ezagutzeko, hitanoan solasaldiak eginez, abesti, bertso, leienda eta lanak aurkeztuz. Kalera ere irtengo dira Urdanetako ikasleak, ordiziarrei inkesta egitera. Gastronomiako elementuak hormirudietan margotu, bideoak, denborapasak Kukukaren eskutik, mitologia tailerrak... izango dituzte osagai. Arratsaldean taloak egin eta jango dituzte, jolasak burutzearekin bat.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.