
Giro bikaina jarri dute lagun talde mozorrotuek Ormaiztegiko kaleetan
Ormaiztegi
Kolore eta forma desberdinetako mozorroak erakutsi dituzte eta giro ona jartzeagatik sariak ere banatu dizkiete
estitxu imaz
Ormaiztegiko lagun-taldeek eta familiek kolore eta forma desberdinetako mozorroak jantzi eta kalera irten zuten atzo, lagun-taldeen eguna, mozorrotuen eguna, ospatzera.
Eguerdiko hamabietan mozorrotutako koadrila talde bat edo beste soilik ikusten zen kaleetan. Gazte asko artean ohean egongo zen eta beste asko jada mozorroak janzten.
Atzoko egunean mozorrotu ohi diren bakarrak ez dira, ordea, gazteak izaten; familiez osatutako taldeak ere ez dira atzera geratzen. Haurrek gurasoen mozorro berdinak zituzten jantzita, eta taldean ibili ziren alde batetik bestera giroaz gozatuz.
Eguerdian hasi zen giroa berotzen
Benetako festa giroa ordu bata eta erdiak inguruan sortu zen Ormaiztegin. Ordurako elizako karpa inguruan zebiltzan pailazoak, Ronaldinho ugariz osatutako futbol taldea, hippyak... Handik gutxira kale nagusian traktore baten zarata entzun ahal izan zen. Ormaiztegiko zenbait gazte zetozen bertan irribarretsu. Geldialdia ere egin zuten giro ona jartzeko helburuarekin. Traktorearekin batera beste zenbait ibilgailu berezi ere agertu ziren. Kame House izena zeraman batek idatzita; han sartuta japoniar marrazki bizidunetako pertsonaia batean oinarritutako mozorroak irudikatu zituzten.
Mozorro guztiak ziren dotoreak. Batzuk erositakoak eta besteak eskuz eginak; batzuk sinpleak eta besteak izugarrizko lanketa eskatzen duten horietakoak. Mozorrotu guztien helburua, ordea, ondo pasatzea eta giro ona jartzea.
Egun guztian zehar girorik onena jarritako taldeentzako sariak ziren banatzekoak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Kirola
Ampo Ordizia- CRC Madril partida
ORDIZIA, Trebijano zelaia - 2009-01-11
Zinema
'Ahatetxo itsusia' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.