Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Parte-hartze handia izan du bertso eta idazlan lehiaketak

Segura

Berrehun eta berrogeita hamar lanetik gora aurkeztu dituzte lehiaketaren laugarren urte honetan.

arkaitz apalategi

Segurako Elorri elkarteak azken urteotan antolatzen duen ipuin, bertso eta idazlan lehiaketak parte-hartze handia izan du aurten ere. Laugarren aldi honetan, berrehun eta berrogeita hamar lanetik gora aurkeztu dituzte. Atzo, lanik onenak aukeratu eta sariak banatu zituzten, Segurako egin zuten ekitaldian.

Sari banaketa hasterako leporaino beteta zegoen Kultur etxeko areto nagusia. Izan ere, lehiaketan parte hartu duten haur eta gaztetxo asko bertan bildu ziren. Ekitaldian, Elorri elkarteko ordezkariez gainera, lehiaketaren epaimahaikoa osatu duen hirukoak ere parte hartu zuen. Han izan ziren Mikel Mendizabal bertsolaria, Joxean Ormazabal idazlea eta Joxe Mari Telleria margolaria. Bakoitzak, bere arloan saritutako lanen inguruko azalpenak eman zituen, baina denek ere, aurkeztutako lanen maila ona nabarmendu zuten. Telleriak azaldu zuenez, marrazkien arloan, «aurreko urteetan baino maila hobea» izan dute laugarren lehiaketako lanek.

Arloz arlo sariak banatu zituzten ondoren. Bertsotan, Urruñako Bittori Bakons, Urretxuko Maialen Alkizu eta Segurako Lander Ugalde izan ziren sarituak. Marrazkietan berriz, Ataungo Saioa Aranzastik eta Segurako Kristina Ariasek jaso zituzten sariak. Azkenik, idazlanen arloan, Uxue Lardizabal segurarra eta Maialen Akizu urretxuarra saritu zituzten. Behin sari banaketa bukatuta, parte-hartzaile guztiei sari bana eman zieten antolatzaileek.

Ekimena zabaltzen

Ipuin, bertso eta marrazki sariketak hainbat aldaketa izan ditu lau edizio hauetan. Izan ere, hasieran parte hartzen zuten Segura, Zerain eta Mutiloako haurrei, beste hainbat ikastetxetakoak batu zaizkie. Iparra-Hegoa astel kulturalean partaide izan dituzten beste ikastola eta herri eskola batzuetara zabaldu dute ekimena, baita bertso eskoletara ere. Hala, Segurako herri eskolako ikasleez gain, aurten beste lau ikastetxetakoak ere izan dira; Zegama eta Ataungo herri eskoletakoak eta Urretxu eta Urruñako ikastoletakoak, hain zuzen ere.

Ekimen honekin, Elorri elkarteak «euskara eta euskal kultura suspertu» nahi ditu haur eta gaztetxoen artean. Bide horretan, «Euskal Herriko herrialde eta eskualde ezberdinetako haurren esamolde eta euskaldi ezberdinez, elkar ezagutu eta aberasteko egokiera» ematen die urtez urte parte-hartze handiagoa duen sariketa honek.

 

saridunak



Bertsoak.

6-9 urte: Bittori Bakons (Urruña)

9-12: Maialen Akizu (Urretxu)

DBH: Lander Ugalde (Segura)

Marrazkiak.

6-9 : Saioa Aranzasti (Ataun)

9-12: Kristina Arias (Segura)

Idazlanak.

6-9: Uxue Lardizabal (Segura)

9-12: Maialen Alkizu (Urretxu)

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Azoka

X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02

Ospakizuna

XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa