
Iazkoa XXI. mendeko urterik hotzena izan da 2005. urtearekin batera
Legazpi
1946tik Legazpin dagoen metereologia zentroan egunero biltzen ditu eguraldiaren datuak Alonso Francesek.
miriam luki
XXI. mendea hasi zenetik, 2005. urtearekin batera, bataz besteko tenperatura hotzenak iaz izan ziren. Halaxe bildu du Alonso Francesek Legazpin dagoen metereologia zentroan. Euritan 526 litro gehiago bota zituen, udazken lehorra izan arren. Datu horiek eta gehiago bildu ditu Francesek.
Zero graduren azpitik 28 egunetan egin zuen behera termometroak 2007an; 30 gradutik gora, berriz, 15 egunetan pasatu zen.
Udaberri euritsua
1.579,30 litro bota zituen euritan iaz. Egunik euritsuena martxoaren 7a izan zen. Aurreko urteetan azaroa eta martxoa izan ziren hilabeterik euritsuenak; iaz, ordea, udaberria euritsua izan zen, eta udazkena lehorra. Azaroan ez zuen euri gehigirik egin aurreko urteekin alderatuta. 197 egunetan egin zuen euria Legazpin.
Lainoa, maiatzean
Elurra zazpi egunetan bota zuen, 2006an baino hiru egun gehiagotan. Txingorra ere sei egunetan egin zuen, aurreko urteetan baino gehiago.
Ekaitzak 26 egunetan izan ziren eta lainoa lau egunetan, guztiak maiatzean. Izan ere, maiatza lainoaren hilabetea da.
Meteorologia zentroan Alonso Francesek jasotzen duen beste datu bat ihintzarena da: iaz 74 egunetan izan zen.
«Egunero egiten ditut irakurketak»
alonso frances ð- Meteorologia zentroko arduraduna
m. luki
Zenbakia
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Musika
10. urteurrenaren barruan antolatutako kontzertua
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.