Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Danbor hotsa nagusi ikastetxeetan

Goierri

Eskualdeko hainbat ikastetxetako haurrek eta irakasleek danborrak eskuetan hartu eta San Sebastian eguna ospatu zuten atzo.

estitxu imaz

San Sebastian egun handia donostiarrekin eta azpeitiarrekin lotzen da normalean, bi leku horietan modu berezian ospatzen baitute. Goierrin ere izaten da aukera, ordea, danbor hotsak entzuteko. San Sebastiani ohore egiten diotenak normalean ikastetxeak izaten dira. Eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Atzo eskualdeko hainbat ikastetxetako haurrek eskolaren kanpora atera (eguraldi hezearengatik batzuk barruan ere aritu ziren) eta danborrak jo zituzten. Batzuk goizez, eta beste batzuk arratsaldez.

Kapelak buruan eta makilak eskuan zituztela

San Sebastian egunaren ospakizunak, gainera, aldez aurretiko prestakuntza ere eskatzen du, eta lanen emaitzak gustura erakusten zituzten umeek: kartulinak, paperak, margoak, kola eta bestelako materialak erabiliz, eurentzako egin zituzten sukaldari kapelak. Ez zitzaien xehetasunik falta: guztiek zituzten aurrealdean goilarea eta sardexka, batzuk hobeto eta besteek okertxeago margotuta edo jarrita.

Sarriegi musikagilearen martxen doinuak entzun bezain pronto indar handiz hasi ziren ikastetxeetako haurrak danborra joz. Askok inguruan zituzten gurasoak eta aitona-amonak ere, eta tarteka haiei begiratzen zieten. Danborra jotzen erabilitako indarraren ondorioz batek baino gehiagok berria erosi beharko du hurrengo urtean baina aurpegian irribarrea ikusten zitzaien Goierriko umeei atzo.

Ikastetxe bakoitzak ospakizunari bere ukitua eman zion arren, antzeko irudiak ikusi ahal izan ziren besteak beste batean eta bestean. Goierri behealdeko eta goialdeko herri askotan atera ziren jolastokietara haurrak. Gaur gauerditik aurrera helduen txanda izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa