Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Goierriko 22 herrien nortasuna, kultura, euskara, herritartasuna plazaratzeko 'Eutera' irratsaio berria hasiko dute larunbatean Ekaitz eta Irati Goikoetxeak Segura Irratian, «herria biziz Goierri ezagutzeko».

'Eutera', herriak eguzki epeletara

aimar maiz

Goierriko 22 herrien berri barru-barrutik emango duen Eutera irratsaioa datorren larunbatean, otsailaren 23an hasiko dute Irati eta Ekaitz Goikoetxea anai-arreba beasaindarrek. Segura Irratian ordubetean herri baten ahotsa izatea du helburu proiektuak, bertako arlo ugari, egiten direnak eta egiteko asmoak agertzeko tokia. Herritarren parte-hartzearekin osatuko dute irratsaio berritzailea.

«Goierri-Urola Garaiko 22 herrien izaera eta nortasuna arakatu, mamitu eta ezagutzera eman nahi dugu. Herritarrak eurak izango dira euren herria azaldu eta ezagutzera emango dutenak», iragarri dute Goikoetxeatarrek.

Larunbatero, goizeko hamaiketatik hamabietara izango da entzungai Eutera, Segura Irratian (FMko 89,2n). Herri bakoitzari bi programa eskainiko dizkiote, eta guztira 11-12 hilabeteko iraupena aurreikusi diote irratsaioari.

Estudioko mikrofonoetan Ekaitz eta Irati Goikoetxea direla, aztergai duten herri bakoitzeko eragileak eta herritarrak izango dira berriemaile. Goiturren eta Lenburren laguntzarekin eta Goimenen babesarekin burutuko da Eutera.

Arloz arlo herria ezagutarazi

Idiazabalekin hasiko du datorren larunbatean ibilia irratsaioak. Bi larunbatetan jarraian, 20 bat idiazabaldarrek parte hartuko dute, zuzenean, saioan. Aste Santuaren aurretik, Ezkio-Itsaso izango da hurrengo herri gonbidatua.

Herri bakoitzaren ohiturei ahotsa jartzeaz gain, belaunaldien arteko zubi-lana ere egin nahi du egitasmoak, «ohitura zaharren eta berrien artean eta belaunaldi desberdinen artean bat egiteko aukera eman nahi dugu, harremanak indartzeko».

22 herrietako bakoitzean dauden natur guneak, ibilbideak eta jolas-tokiak errepasatuko dituzte, uhin bidezko bidaia eginez, herrikideen laguntzarekin beti ere. Kultura ere sustatu nahi dute, «herriaren bizitasuna azpimarratu eta ekintza berriak antolatzeko ideiak martxan jartzeko». Euskara «aberats eta landuari bultzadatxoa» emate aldera, tokian tokiko euskalkiak entzungai ipiniko ditu irratsaioak, bestetik.

Literaturaren ukitua present

Zeregin dibulgatiboaz gain, adierazpen literarioekin hornituko dute programa. «Lehenengo astean herriko natur-ibilbide bat hartu eta pausoz pauso ezagutaraztea izango da heburua. Bideko natur aberastasuna, izen eta toponimoen aipamena, ondareraren berreskurapena... Atseden uneetan gune horrekin zerikusia izan dezakeen testu eta adierazpide literarioak txertatuko ditugu, bertso, olerki, istorio labur, kondaira...», diote Irati eta Ekaitz Goikoetxeak.

Inplikazioa, konpromisoa eta parte-hartzea bilatzen dituen proiektuak «herritartasuna sentitu eta biziaraztea» nahi du, «duguna baloratzen ikasi eta besteena ezagutzeko bideak eginez».

Jorratutako herriari buruzko galderekin lehiaketa egingo dute. Puntu gehien dituenak Goierriko jatetxe batean afalduko du.



 


datuak



Irratsaioa. 'Eutera'.

Hedabidea. Segura Irratia (FMko 89,2).

Arduradunak. Ekaitz eta Irati Goikoetxea.

Emisio eguna. Larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Errepikapena beste egun batean.

Helburua. Goierriko 22 herriak ezagutaraztea, bina programatan.

Babesleak. Goitur, Lenbur eta Goimen.

Lehiaketa. Afariak jatetxeetan. Bi hilabetez behin, puntuak bilduz.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Azoka

X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02

Musika

Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa