Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Euria egin arren jende asko Seguran

Gizartea

Loreen eta landareen salmentari dagokionez aniztasuna izan da nagusi; lorezain batzuk gustura ziren, eta besteak ez horrenbeste.

estitxu imaz

Loreen eta Landareen udaberriko VIII. Azokan hiru protagonista izan ziren herenegun Seguran: loreak, euria eta jendea.

Hamahiru lorezainek parte hartu zuten saltzaile modura, 12 gipuzkoarrak, bat nafarra. Horien artean bost ziren goierritarrak. Lore aukera ikaragarria zegoen: begoniak, arrosak, alegriak, erramuak, kaktusak, bonsaiak... Kolore bizitasuna zen nagusi postu guztietan, eta gustuko dituztenek begiak gozatzeko aukera izan zuten.

Azoka ireki zutenean artean ateri zegoen, baina euria hasi eta ez zen geratu eguerdi guztian. Hori bai; bertaratutako jendeak, eta baita lorezainek eurek ere, eskertu zuten plazako estalpe handia. Azoka ikusgarria izan arren, ordea, distira apur bat kendu zion euriak.

Goizean goiz esnatu eta eguraldi ona ikusi zuen askok aukeratu zuen Segurako azoka goiza pasatzeko. Laster hasi ziren betetzen plaza eta inguruak. Euria ikusi eta lore azokara joateko asmoa zuten zenbait lagunek planak aldatu egin zituzten. Beste zenbaitek aterkiak hartu eta Segurarako bidea hartu zuen. «Goizean jende asko zebilen. Itxurazko feria baten traza hartzen hasia zen, euria hasi duen arte. Gero ere jende asko ibili da, ezin gara kexatu, baina ez da gauza bera. Jende asko etorri da, behar zuen lore edo landare hura erosi du eta joan egin da. Hori dela eta, artisau eta gastronomia postuetan geudenontzat ez da horren azoka ona izan», azaldu du Ageda Zeberio antolatzaileak.

Loreen eta landareen salmentari dagokionez aniztasuna izan zen nagusi. Lorezain batzuk «nahiko gustura» zeuden, besteak ez horrenbeste. Zeberioren hitzetan «karpa barruan zeuden postuetan jende gehiago ibili da landareak erosten; eta kanpoan zeuden bi lorezainek, berriz, azoka bukatu baino lehen alde egin dute, erabat bustita».

Inoiz ez duela denen gustura euririk egiten, eta bonsaizalea berriz oso gustura zegoen, sekula baino salmenta hobeak izan zituela esanez. Txerto desberdinen inguruko ikuskizunak ere arrakasta handia izan zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa