Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Aierbe II.ak aurrera egin du aizkora txapelketan

Ataun

Jaioterriko kanporaketan Zubizarreta mendean hartu du; Elorriagak eta Ugarteburuk ezin izan dute aurrera egin.

arkaitz apalategi

Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketan egindako lanaren ondoren, ikusmin handia sortu zen Ataunen larunbatean, Aierbe II.ak egin zezakeen lana ikusteko. Aierbe momentu onean dago, eta banakakoan ere lehiatzeko prest dagoela erakutsi zuen larunbatean, jaioterrian.

Zortzi aizkolari aritu ziren lehian, buruz buru; hurrengo kanporaketarako lau txartel zeuden jokoan. Aierbe II.a zen bere kanporaketako faborito nagusia, eta ez zuen hutsik egin. Jokatutako hiru probetan gailendu zitzaion Zubizarretari. Ataundarrak 8 minutu eta 59 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko, azpeitiarrak baino minutu bat eta bost segungo gutxiago. Aierbe II.a hurrengo fasean izango da.

Javier Aranberri Elorriaga zumarragarrak ez zuen halako zorterik izan, eta agur esan behar izan dio txapelketari. Kañamares nafarraren kontra galdu egin zuen. 11 minutu eta 43 segundoan bukatu zituen lanak, nafarrak baino minutu eta erdi gehiagoan.

Gainontzeko bi kanporaketetan ere ez zen sorpresa handirik izan. Atutxa II.ak egin zuen saiorik onenetakoa, Etxebeste mendean hartuta. Bizkaiko txapeldun gazteak 7 minutu eta 38 segundo behar izan zituen hiru probak egiteko. Aipatzeko modukoa da 45 ontzako enborra 39 segundoan ebaki zuela, orain arteko marka guztiak puskatuz. Etxebestek ere denbora ona egin zuen, baina lehiaketatik kanpora gelditu da.

Beste kanporaketan, Zubiagak irabazi egin zion Mugertza II.ari. Mutrikuarra aurretik hasi bazen ere, Zubiagak buelta eman zion lehiari, eta 8 minutu eta 58 segundoan bukatu zuen.

Joxe Ugarteburuk ere agur esan dio txapelketari

Ataungo saioaz gain, igandean beste kanporaketa bat jokatu zuten Lekunberrin (Nafarroa). Han Joxe Ugarteburu ezkiotarrak ere agur esan dio Urrezko Aizkolarien trenari. Senosiain II.a zuen aurkari. Lehen bi probetan aurre hartu bazion ere, Olaguekoak 20 segundoko aldea atera zion azkenerako.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa