Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Urtarrilean hasitako IX. Eire-Bankoa xake txapelketa igandean bukatu zen Eire tabernan jokatutako finalarekin. Mikel Leon elgoibartarrak irabazi du Osesen aurka. Iriberri antolatzaileak parte-hartze handia azpimarratu du.

Xake nobela, idatzita

miriam luki

Idatzi da dagoeneko Urretxuko aurtengo xake nobela. Bederatzigarren urtez idatzi dute Eire tabernan. Mikel Leon elgoibartarrak jantzi du irabazlearen txapela, Eire-bankoa txapelketako irabazlea bera izan baita. Stefan Zweig idazle austriarrak 1941ean idatzitako Xake nobela eleberria gizon batek xakearekiko duen obsesioaz mintzatzen da; haren aurkaria, Gestaporengandik ihesi doan austriar bat. Nobelaren muinean, xakearen bitartekaritzarekin giza-izaeraren azterketa. Eleberria Xabier Mendigurenek itzuli zuen euskarara 1998an, Alberdania argitaletxearekin.

Igandean jokatu zuten Eire-bankoa txapelketako aurtengo finala Mikel Leonek eta Iñaki Osesek. Lehenengo partidan, ordubetekoa, berdin gelditu ziren, eta hamabost minutuko partidan erabaki zuten aurtengo irabazlea nor izango zen. Urduri zeuden biak, mugimendu bakoitza berebizikoa bailitzan. Akaso, Zweig idazleari jarraiki, jokalari bakoitzaren izaeraren lorratzak topa zitezkeen jokaldi bakoitzean.

Eire tabernan xakezale ugari elkartu ziren. Azkeneko partidari buruz norbaitek esan zuen «hamabost minutuko partidak futboleko azken penaltiak bezalakoak» direla; «denbora gutxian guztia erabakitzen da». Oses urretxuarra bat dator: «Denbora gainean nuela ikusi dut eta partida irabazita eduki dudan arren, ez dut lortu».

Nobela, taberna batean

Mikel Leonek dioenez beretzat politena taberna batean jokatzeko aukera izatea da. «Partidak aurkariarekin zehazten dituzu, eta horrek txapelketa lanarekin bateratu ahal izatea ahalbidetu dit». Pozik agertu da irabazi izanagatik. Elgoibartarra bera, Sidenorren lan egiten du, eta txapelketaren berri han jaso zuen. «Ez nuen irabaztea espero. Gainera ordubeteko partida guztiak berdindu egin ditut lau lehenengoekin».

Bere izaeraren aztarnei jarraiki «azken partidan banekien denboragatik soilik irabaz nezakeela eta mugimendu azkarrak egiten jardun dut Iñakiren denbora-ikurrina noiz eroriko zain».

50 lagunen nobela

Txema Iriberri antolatzaileak gustura amaitu du aurtengo nobelaren idazketa. «Azpimarragarriena parte-hartze handia eta Alberto Citores jokalariaren heriotza. Partiden emaitzetako sorpresak ere sekulakoak izan dira».



 


Irabazleak



1go saria. Mikel Leon (Elgoibar), lehiaketan parte hartzen duen lehenengo aldia izan da.

2. saria. Iñaki Oses (Urretxu), egindako lehiaketarekin gustura agertu da.

3. saria. Carlos Erostarbe (Legazpi), lehia handia izan dela dio, lehiaketaren maila urtez-urte igo dela nabaritu duela.

Herriko sariak

1go saria. Ketxus Amenabar.

2. saria. Hurko Mendiguren.

Aipamen berezia eta plaka. Alberto Citores, Eire-Bankoa lehiaketan urtez-urte parte hartu duen jokalaria urtarrilaren 15ean zendu zen.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa