
Txupinazoak eta pregoiak eman die hasiera aurtengo Santikutz jaiei
Legazpi
Sebastian Santestebanek bere pregoian txirrindularitzaz hitz egin du, eta herritarrei eskerrak eman dizkie.
miriam luki
Hasi dira santikutzak. Legazpiko Udaletxeko balkoitik Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko lehendakari Sebastian Santestebanek pregoia egin du ,eta ondoren txupinazoak eman die hasiera aurtengo jaiei. Igandera bitartean Legazpi festaz jantzi da.
Santestebanek bere pregoain txirrindularitzari buruz hitz egin du, eskerrak eman dizkie pregoilari izateko aukeratu duten guztiei, baita legazpiarrei orokorrean ere. «Nik herriari eman diodana ezer gutxi da herri honek niri eman didanaren aldean». Amaitzeko: «Gora txirrindularitza, gora Legazpi, gora santikutzak».
Azkeneko oharrak
Bihar Doinua eskolako ikasleek eskainiko duten kontzertua iluntzeko zortzietan izango da Euskal Herria plazan, Azokan eguraldiak lagunduko ez balu.
Gaueko hamabietan iritsiko da bihar herri danborrada plazara, eta ondoren Astondoa pirotekniak sormenezko su-ikuskizuna eskainiko du; horretarako udaletxeko etxaurrea erabiliko dute.
gaurko egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Lehiaketa
Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01
Musika
Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.