Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Jende asko bildu da larreen irekieran

Abeltzaintza

Eguzkipean igo zen ganadua atzo Aralarko larreetara, Enirio-Aralarko Mankomunitateak antolatutako festan.

Maider del olmo

Ume, gazte eta heldu. Denek gozatu nahi izan zuten atzoko eguna, eguzkitsua, dotorea, askoren ahotan entzun zen bezala. Jende asko inguratu zen Larraitzera (Abaltzisketa) atzo, Aralarko larreak irekitzeko festara. Iaz ez bezala aurten eguraldia lagun, jai giroa nagusitu zen goizean goizetik.

Joan deneko urteetan ohitura bilakatu da maiatzaren 1ean egiten den urteroko festa. Enirio-Aralarko Mankomunitateak antolatzen du, eta egun horretan ofizialki Aralarreko larreak ganaduarentzat irekitzen dituzte, jai giroan egin ere.

Egitarau bete-betea

Urtero bezala egitarau mardula prestatu zuten atzorako ere. Goizeko hamarretan zabaldu zituzten postuak, eta handik aurrera dena izan zen festa Larraitzen, alde guztietan baizegoen zer ikusia: zaldiak, behorrak, astoak, idiak, artzain txakurrak, ..animalia ugari zebilen Aralarko larretan, eta haien inguruan jendetza. Tradizioa eta festa elkarri eskutik helduta joan ziren. Erakustaldi ugari izan zen; adibidez, herri-kiroletan Mari Jose Sardonek ikusmin handia piztu zuen 113 kiloko harria jasota. Jexuxen Jazzapanakoak musika eta guzti bertan izan ziren giroa alaitzen. Ez ziren bakarrak izan, ordea. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoak goiz osoan aritu ziren abesti herrikoiak kantatuz, jendeak lagunduta, gainera. Liburuska bat banatu zuten jendearen artean eurei kantuan laguntzeko eta asko izan ziren haiekin bat eginda ibili zirenak goizean zehar.

Salbamentuko txakurrak

Berrikuntza bat ere izan da aurtengoan. Aurreneko aldiz, Larraitzen Euskal Herriko salbamentuko txakur taldearen erakustaldia izan zen. Erakustaldiaren helburua larrialdi edo istripu bat gertatzen den kasuan salbamenduko txakurrek egiten duten lana erakustea izan zen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa