
Legorreta ðð Asteazkenean hasi ziren Azintzio jaiak Legorretan; atzo ospatu zuten santuaren eguna, eta besteak beste, aspaldiko ohiturak diren erromeria eta soka dantza egin zituzten.
Ohiturek ere badute tokia
arkaitz apalategi
Legorretarrek gogoz hartu dituzte herriko festak. Asteazken iluntzean bota zuten Legorretako Azintzio jaien hasierako suziria. Harrezkero, festa giroak hartu ditu herriko kaleak, eta eguraldia lagun, ospakizunetan buru-belarri sartuta dabiltza legorretarrak.
Atzo ospatu zuten santuaren eguna, eta urtez urte ohitura bihurtu diren hainbat ekitaldi izan zituzten egunean zehar. Eguerdi parterako, herriko trikitilariek alaitu zituzten kaleak. Haurrek berriz, nahikoa jolas eta korrika egin zuten buruhandiekin.
Legorretako festek mantentzen jakin duten ohitura bat da Azintzio eguneko euskal erromeria. Bertan, agintarien soka dantza eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldearen saioa biltzen dituzte. Herritarren gustoko ekitaldia izan ohi da, eta atzo ere, jende ugari bildu zen plaza inguruan, haurrak eta agintariak dantzan ikusteko.
Azintzio eguna bukatzeko, herritarren arteko pilota partidak eta gauean, kontzertuak izan ziren.
Bertso desafioa
Legorretako jaien hasierak, ekitaldi interesgarri ugari utzi ditu. Aurrenekoetako bat, asteazken iluntzean izan zen. Sei bertsolari gaztek, bertso desafioa egin zuten herrian barrena ibiliz. Tartean ziren Odei Lopez legorretarra, Iñaki Apalategi beasaindarra eta Aitzol Barandiaran ataundarra, besteak beste. Saio ederra eta bizia utzi zuten bi taldeek, eta zaleek ederki gozatu zuten iluntze partean.
Play Back-a
Legorretako jaien barruan, azken urteetan ohitura bihurtu den beste ekitaldi bat da Play Back saioa. Herritar taldeek, kantu bat aukeratu, jantziak eta koreografia egin eta jendaurrean erakusten dute euren talentua. Gaur arratsaldeko zazpietan izango da haurren saioa, eta gaueko 23:30ean, helduena..
GAUR
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
Antzerkia
Haurrentzako antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-10
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.