Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Erromeria eta ekitaldi herrikoiak izango dira Urkia auzoko jaietan

Itsasondo

Lagunarteko afaria, mus txapelketa eta trikitilarien saioak izango dira besteak beste, asteburuko ekitaldiak.

arkaitz apalategi

Gurutze deunaren jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Itsasondoko Urkia auzoan. Bi egunez, erromeria eta herri giroko hainbat ekitaldi izango dira. Bihar goizean emango diote hasiera festari.

Goizeko hamaiketan elkartuko dira auzotarrak Urkiako ermitan, festen hasierako elizkizunean. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkartean, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek lagunduta. 14:30ean, auzo bazkaria izango da.

Arratsaldeako 17:30ean, Urkiako XXV. Mus Txapelketa herrikoia jokatuko dute. Iluntzean berriz, trikitilarien bigarren saioa izango da. Eguna bukatzeko, elkartean bilduko dira berriz, lagunartean afaltzeko. Afalondoan, Ostolaza eta Larrañagaren azken saioa izango da.

Igandean jarraituko dute festetako ekitaldiek. Goizeko mezaren ondoren, Olarte anaiek alaituko dute hamaiketakoa. Bazkaria izango da ondoren. Arratsaldean berriz, emakumezkoen eta gizonezkoen toka txapelketak egingo dituzte. Festak bukatzeko, Olarte anaien erromeria izango da.

Jaietan ohitura denez, antxume bat zozkatuko dute. Irabazlearen izena, igande iluntzeko 20:00etan jakinaraziko dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa