Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Didac Ortegak sprintean irabazi du Santikutz proba, Izagirreri aurre hartuta

Legazpi

Festen hasiera zela nabaria zen atzo Legazpiko kaleetan, baina oraindik ere asteburu luzea dute aurretik.

idoia luzuriaga

Legazpiko Santikutz Klasikaren 75.edizioan Didac Ortega izan zen azkarrena atzo; haren atzetik, Gorka Izagirre ormaiztegiarra eta David Gutierrez sartu ziren helmugan. Izagirreri dagokionez, Bidasoako itzulia hastear dagoenean, azkenaldian daraman bide onari eutsi zion atzokoan.

Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko Sebastian Santestebanen arabera «dena oso ondo joan da, giroa ere lagun izan dugu eta». Irteeran zerua urdin baina giroa hotza agertzen bazen ere legazpiar batzuk gerturatu ziren txirrindulariak agurtzera. Helmugan, ordea, publikoaren berotasuna are gehiago nabarmendu zen.

Gazteak eta txikiak

Txirrindularitza lasterketa, jaietako lehen atalaren hasiera besterik ez zen izan. Goizaldean lasaitasuna nagusi bazen ere, gazteek antolatutako bazkari herrikoiaren garaia iritsi orduko jai giroa nagusi zen.

Gainera, arratsaldean Gaztetxeko II. Pilota Txapelketako finala izan zen eta honek ere herritar ugari gerturatu zuen Urbeltz pilotalekura. Bien bitartean, haurren danborradak ere kaleak alaitu zituen, beste zenbait ekitaldien artean. Horrelako ekitaldietan gertatu ohi den bezala gurasoek gertutik jarraitu zuten kamarekin haien seme-alaben ibilbidea. Danborradei dagokionez, helduena gaur bertan izango da, ohi bezala gaueko hamaiketan irtenda.

Nekazaritza eta musika

Gaurko egitarauari dagokionez, berritasun bat nabarmendu daiteke, Herriko Ganadu eta Baserriko produktuen lehen feria. Bertan, Legazpiko hamabost baserrietatik eramango dituzte abelgorriak, eta idi erakustaldia ere izango da artisautza eta baserriko produktuez gain.

Musikaren atalean Doinua Musika Eskolaren emanaldia izango da arratsaldeko zazpietatik aurrera Euskal Herria enparantzan, hasiera batean zortzietarako iragarrita bazegoen ere, zertxobait lehenago izango delarik.

Bizikleta

Bizikleta izango da protagonista gaurkoan ere. Alde batetik, 17:30ean, haurren bizikleta festa hasiko da. Ordubete geroago Gazte Asanbladak antolatuta Bizikleta-EKO poteoari ekingo diote, herrian zehar.

Erraldoien alardea, Bartzelonatik etorritako talde eta guzti eta kontzertuek ere osatuko dute gaurko egitaraua.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa