Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Kirolgunerako bidea zabaldu egingo dute oinezkoentzat Beasainen

Hirigintza

Igartza Oleta kaleko espaloia zabaleran sei metrokoa jarriko dute; urtea bukatzerako hasiko dituzte obrak.

maider del olmo

Beasaingo Igartza Oleta kalean zabaldu egingo dute espaloia. Kirolgunerako bidea izanik eta oinezkoek asko erabiltzen duten ibilbidea dela aintzat hartuta egingo dute zabalkunde-obra. Udalak lanak urtea bukatu aurretik hasi nahi ditu.

Lanek 200.000 euroko aurrekontua izango dute eta iaz onartu zuten partida da. Aitor Aldasoro Beasaingo Udaleko Hirigintza saileko zinegotziak azaldu duenez autoentzako bidea estutu egingo da zerbait, baina horrek ez du ibilgailuen zirkulazioa oztopatuko bere esanetan. Igartza Oleta kaleko errepidearen zati handienean sei metroko zabaleko espaloia jarriko dute. Helburua «oinezkoei lehentasuna ematea» dela azaldu du Aitor Aldasoro Beasaingo zinegotziak.

Antzizar kiroldegia, bestalde, obretan dago, eta ekainerako zabaltzea espero dute Udaleko arduradunek.

Kiroldegia ere obretan

Kiroldegi berrituak hainbat gune izango ditu: haurrentzako jolaserako gunea, umeentzako igerilekuak, txirrista handia, igerian ikasteko gunea; kanpoko igerilekuak, gazteak erlaxatzeko sauna, lurrin-bainua, izotz-iturria eta hirugarren adinekoei zuzendutako ur beroaren gunea. Igerilekuez gain, bestelako aukerak ere eskainiko ditu eraikin berriak; igerilekuen gainean, fitness zentro berria jarriko dute. Aldagelak eta dutxak ere berritu dituzte. Zerbitzu horiek denak, beraz, ekainerako martxan egotea espero du Udalak. Behin lan horiek bukatutakoan kiroldegia berritzeko lanen hurrengo faseari ekingo zaio; hau da, Loinatz zelaiaren ondoan dagoen tenis eta atletismoko pistak berrituko dituzte orduan.

«Garai berrietara egokitu»

Kiroldegiaren zabaltze lanekin eta eraikitzen ari diren Ur-parkearekin aisia eta kirola lotzea da helburua; udal arduradunen esanetan, «garai berrietara egokituz eta erronka berriei eutsiz».

Obren inbertsioa guztira 12 milioi eurokoa izan da. Horietatik milioi eta erdi Gipuzkoako Aldundiak jarri ditu. Kiroldegiaren sarreran burdinezko egitura duen kristalezko kaxa antzeko bat jarriko dute. Antzizar kiroldegian egiten ari diren ur-parkeak estalitako sei igeri-ontzi izango ditu, girotutako 2.500 metro karratuko azalerako gunean. Igerileku multzoa neguan eta udan erabili ahalko da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa